Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko zein erakunde onuradunek jasoko dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko dirulaguntzak. Dirulaguntza horietarako 2018ko deialdia Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2018ko ekainaren 12ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2454
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/04/16
  • Argitaratze-data: 2019/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko dirulaguntzetarako 2018ko deialdiak 11.7 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zein diren erakunde-onuradunak eta zenbat diru emango zaien. Deialdi hori Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2018ko ekainaren 12ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.

Hori dela eta, hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko zein erakunderi emango zaizkien dirulaguntzak 2018ko ekitaldian prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia eta onuraduna bakoitzari emandako zenbatekoa (ikus ebazpen honen eranskina). Dirulaguntza horietarako deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2018ko ekainaren 12ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez (2018ko ekainaren 20ko EHAA, 118. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)