Arautegia

Inprimatu

674/2019 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Francisco Javier Aguayo Gredilla jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzuburu sanitario, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2334
  • Xedapen-zk.: 674
  • Xedapen-data: 2019/03/29
  • Argitaratze-data: 2019/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilbao-Basurtuko ESIko zuzendari gerentearen azaroaren 26ko 3633/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko ESIko Biokimikako eta Larrialdietako Laborategiko zerbitzuburu sanitario lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskara-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Francisco Javier Aguayo Gredilla jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Biokimikako eta Larrialdietako Laborategiko zerbitzuburu sanitario.

Arau hauek oinarri hartuta: ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena; uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitario integratuena, bereziki zerbitzu-erakunde integratuetako zuzendari gerenteen eskumenei buruz ezarritakoari dagokionean; Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Jarraibideak, zerbitzuburu eta atalburu fakultatiboen lanpostuak betetzearen gainekoak; eta aplikatu beharreko arauak,

Lehenengoa. Francisco Javier Aguayo Gredilla jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko ESIko Biokimikako eta Larrialdietako Laborategiko zerbitzuburu sanitario izendatzea aldi baterako.

Bigarrena. Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2019ko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena. Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurtuko ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2019ko martxoaren 29a.

Bilbao-Basurtuko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MAR虯 MAIZ OLAZABALAGA.