Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2019ko urtarrilaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako deialdi honen babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda: desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako deialdia. Zerrenda Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen zerrenda hori, 2017ko abenduaren 28an egindako bileran.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 126
  • Hurrenkera-zk.: 3286
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/01/15
  • Argitaratze-data: 2019/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2019ko urtarrilaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako deialdi honen babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda: desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako deialdia, 2017ko abenduaren 28ko bilkuran Lanbideren Administrazio Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez onartua. Ebazpen hori 2019ko urtarrilaren 30eko EHAAn (21. zk.) eman zen argitara. Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsak:

2019/499 orrialdean (2/2), eranskinean, taularen lehenengo zutabean, espediente-zenbakiaren urtea zuzentzen da:

Honela dioen lekuan:

(Ikus .PDF)

Honela esan behar du:

(Ikus .PDF)