Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 8koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, honako ebazpen honetako hutsak zuzentzeko dena: «Ebazpena, 2018ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2019. urterako tarifak onartzekoa».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 9
  • Hurrenkera-zk.: 155
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/01/08
  • Argitaratze-data: 2019/01/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira ebazpen honen testuan: Ebazpena, 2018ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek 2019. urterako aurkeztutako tarifak onartzekoa (2018ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 243. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2018/6201 (6/5) orrialdean, erabaki-atalaren 12. apartatuan, honela dio:

(2) Tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da. Era berean, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da larunbat, igande eta jaiegunetan, abenduaren 24 eta 31n eta zaindariaren jaiegunetan; hau da, abuztuaren 4an (13:00etatik aurrera), 5ean, 6an, 7an, 8an eta 9an; bai eta irailaren 10ean ere (Olarizu), 13:00etatik aurrera.

Baina honela esan behar du:

  1. Tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da. Era berean, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da larunbat, igande eta jaiegunetan, abenduaren 24 eta 31n eta zaindariaren jaiegunetan; hau da, abuztuaren 4an (13:00etatik aurrera), 5ean, 6an, 7an, 8an eta 9an; bai eta irailaren 9an (Olarizu), 13:00etatik aurrera, eta apirilaren 29an ere.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 8a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JORDI CAMPÁS VELASCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.