Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 8koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, honako ebazpen honetako hutsak zuzentzeko dena: «Ebazpena, 2018ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Transportes Urbanos de Vitoria SA (Tuvisa) enpresak 2019. urterako aurkeztutako hiri barruko bidaiari-garraioaren zerbitzu publikoaren tarifak onartzekoa.»

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 9
  • Hurrenkera-zk.: 154
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/01/08
  • Argitaratze-data: 2019/01/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ekonomia; EAEko udalak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira ebazpen honen testuan: Ebazpena, 2018ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Transportes Urbanos de Vitoria SA (Tuvisa) enpresak 2019. urterako aurkeztutako hiri barruko bidaiari-garraioaren zerbitzu publikoaren tarifak onartzekoa (2018ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 243. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2018/6202 (3/2) orrialdean, erabaki-atalaren lehenengo puntuan ageri den taularen ordez, beste hau jaso behar da:

(Ikus .PDF)

2018/6202 (3/3) orrialdean, erabaki-atalaren 6. apartatuan, honela dio:

  1. Erabiltzaileei Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) bider 2,5 baino diru-sarrera txikiagoak izan beharko dira 65 urtetik gorakoen tituluak, % 66ko desgaitasuna edo hortik gorakoa dutenen tituluak eta % 33tik gorakoa baina % 66tik beherako desgaitasuna dutenen tituluak erabiltzeko eskubidea ematen duten karnetak eskuratu edo berritzeko

Baina honela esan behar du:

  1. Erabiltzaileek eskuratu edo berritu nahi badituzte 65 urtetik gorakoen tituluak, % 66ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenen tituluak eta % 33tik gorako baina % 66tik beherako desgaitasuna dutenen tituluak erabiltzeko eskubidea ematen duten txartelak, baldintza hau bete beharko dute: Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) bider 2,5 baino diru-sarrera txikiagoak izatea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 8a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JORDI CAMPÁS VELASCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.