Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 20koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinen bidez ebazten baita urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan 2018ko ekitaldirako aurreikusitako diru-laguntzen deialdia. Dekretuak ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen ditu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 9
  • Hurrenkera-zk.: 177
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/12/20
  • Argitaratze-data: 2019/01/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusirik Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduaren bitartez urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen deialdia egin zela 2018ko ekitaldirako. Dekretuak ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen ditu.

Ikusirik 2018ko uztailaren 13an amaitu egin zela eskaerak aurkezteko epea, eta Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan 61 eskaera jaso ditugula guztira (41 prozedura arrunterako eta 20 eskaera prozesu errazturako), urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 4. artikuluan eta 2018ko ekainaren 6ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Kontuan harturik urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 16. artikuluaren arabera berariaz osatutako Balorazio Epaimahaiak dagokion ebazpen-proposamena egin duela, aurrekontuaren mugekin bat etorriz. Proposamenean zehaztuta daude diru-laguntza eskuratu dezaketen egitasmoak, aipaturiko dekretua betez, bai eta diru-laguntzaren zenbatekoa, eta, halaber, ezetsitako eskaerak eta ezesteko arrazoiak.

Kontuan harturik Ingurumeneko sailburuordeak duela eskumena eman beharreko diru-laguntzen onuradunak eta zenbatekoak behin betiko zehazteko, aipatutako urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 16. artikuluaren arabera.

Ikusirik urriaren 27ko 202/2015 Dekretua, enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituena; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Agindua, zeinaren bidez 2018ko ekitaldirako urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen deialdia egiten den; apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoa den gainerako araudia, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honetako I. eta III. eranskinetan jasotako enpresei diru-laguntzak ematea, bertan jasotzen diren proiektuetarako eta bertan adierazitako zenbatekoetan.

Aipatutako diru-laguntzak eskatutako inbertsioan diruz lagundu daitezkeen gastu garbien ehuneko zehatz bat dira.

Bigarrena. Ebazpen honetako II. eta IV. eranskinetan adierazitako enpresei eskatu dituzten diru-laguntzak ezestea, bertan zehazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena. Ebazpen honen V. eranskinean, ezetsitako diru-laguntza eskaeren zerrenda argitaratzea.

Laugarrena. Diru-laguntza jaso ahal izateko, onuradunak diruz lagundutako inbertsioa gauzatu duela eta inbertsioaren kostua egiaztatu beharko ditu, agirien bidez.

Bosgarrena. Onuradunek urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 20. artikuluan onuradunentzat ezartzen diren gainerako betebeharrak ere bete beharko dituzte.

Seigarrena. Europako Eskualde Garapenerako Funtsak ko-finantzatzen ditu diru-laguntzok, Feder-ak lagundutako kopuruaren % 50 ematen du diru-laguntzaren onuraduna enpresa txikia edo ertaina izanez gero. Hortaz, Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Araudiak xedatutakoaren eraginpean daude diru-laguntzok, eta baita Feder-aren ko-finantzazioaren eraginpean ere (ekainaren 6ko Arauaren I. eranskina). Onuradunak Estatuko eta Europako Erkidegoko legedia bete beharko du kontrol, erantzukizun, erregimen zigortzaile eta ez-betetze kontuetan, eta halaber, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak ere, non ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei emandako diru-laguntzak arautzen baitziren.

Burutuko diren diruz lagundutako jardun guztien informazio eta komunikazio neurri guztietan aipatu egin beharko da Feder-aren bidezko Europar Batasunaren ko-finantzazioa, ekainaren 6ko Arauaren II. eranskinari jarraikiz.

Zazpigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, diru-laguntzak emateko prozedura orotan egon behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko.

Zortzigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita, horrela baitago xedatuta eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 20a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)