Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko uztailaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Honen bidez, udalentzako, tokiko organismo autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzen dira, eta horietarako 2019ko ekitaldirako deialdia egiten da, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko xedez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 165
  • Hurrenkera-zk.: 4063
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/07/24
  • Argitaratze-data: 2019/09/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Irisgarritasuna sustatzen duen abenduaren 4ko 20/1997 Legeak ezarri du, tresna gisa, lau urterako programak egin behar dituztela udalek, tokiko organismo autonomoek eta toki-erakunde txikiek, beste hainbaten artean, dagoeneko titulartasun, erabilera edo zerbitzu publikoa duten hiri-inguruneetako, espazio publikoetako, eraikinetako, garraiobideetako eta informazio-sistemetako irisgarritasuna bermatzeko eta sustatzeko. Programen helburua elementu horiek legean eta hura garatzen duen araudian aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara egokitzea da.

Aipatutako legean ere adierazi da irisgarritasuna sustatzeko behar diren sustapen-neurriak hartzea bultzatuko dutela Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek. Diruz laguntzeko moduko programetan, lehentasuneko jarduketa gisa ezarriko da hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraiobideak eta komunikazio-sistemak irisgarritasun-baldintzetara egokitzeko obrak finantzatzea.

Abenduaren 4ko 20/1997 Legean ezarritako helburuetako bat ingurunea antolatzea da, herritar oro berdin eta ahalik eta independenteen molda dadin, pertsonen beharrak instalazioetan integratuta, guzti-guztiek normaltasunez erabil ditzaten, hori baita Europako irisgarritasun-kontzeptuan bildutako diseinu unibertsalaren oinarria.

Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, ekainaren 18ko Legea onartu zen, Etxebizitzarena, eta lege horretan adierazten denez, administrazio publiko eskudunek, eta bereziki toki-erakundeek, bakoitzak bere kabuz edo elkar hartuta eta Eusko Jaurlaritzaren zein foru-aldundien laguntzarekin, bultzatu egingo dute eraikitako ondarea birgaitu, berritu eta biziberritzea, herritarrek etxebizitza izateko duten eskubidea bete ahal izan dadin, bizigarritasun, funtzionaltasun, energia-eraginkortasun, irisgarritasun eta segurtasuneko baldintza egokietan.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoak bat egiten du saileko dokumentu programatiko sektorialetan jasotako konpromisoekin; batez ere, honako hauetan azaltzen direnekin: Ingurumen Esparru Programa, Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko 2017-2020 epealdiko Esparru Programako 6. ardatzean txertatzen diren Etxebizitzak Birgaitzeko Renove programak eta 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana.

Laguntza hauek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko martxoaren 14ko Aginduaren bidez onartu zen Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan jasota daude, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan eskatzen den bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.

Bestetik, laguntza hauek bateragarriak dira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin, eta ondorioz laguntza hauek ez dira Europako Erkidegoko zuzenbidearekin bateraezinak diren estatuaren dirulaguntza batzuk.

Abenduaren 22ko 5/2017 Legean (Euskadiko Autonomia Erkidegoaren 2018. urterako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena) nahikoa kreditu zegoen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromiso horiek gauzatzeko. Beraz, 2018ko irailaren 5eko Aginduaren bitartez programa honen bidez deialdia planteatu zen.

Aurrekontu horiek luzatu egin dira 2019ko ekitaldirako, Euskadiko aurrekontu- araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren IX. tituluak aurrekontuen luzapen araubideari buruz ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, programa honen deialdi berri bat proposatzen da, honako dirulaguntza honek nahikoa aurrekontu-estaldura baitauka.

Ondorioz, azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa) ematen didaten eskumena baliatuz, eta bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) xedatutakoarekin, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntza eta laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin, honako hau

  1. Agindu honen xedea da udalentzako, tokiko organismo autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzea eta 2019ko ekitaldirako deialdia egitea, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko xedez.

  2. Irisgarritasun-planen eta plan horien eguneratzeen xedea izango da egungo hiri-inguruneak, gune publikoak, eraikinak, garraioak eta informazio-sistemak Irisgarritasuna Sustatzen duen abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta horren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara modu progresiboan egokitzea.

  3. Hobekuntza-obrak Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruko hiri-ingurunean eta sarrera edo erabilera publikoko eraikinetan irisgarritasuna bermatzera bideratuko dira, abenduaren 4ko 20/1997 Legearen eta horren garapen-arauen baldintzak kontuan izanda. Obra horiek gauzatuko dituzte, dagozkion kontratuen bidez, laguntzen onuradun diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, tokiko organismo autonomoek, toki-erakunde txikiek eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuek.

    Hobekuntza-obretan sartutzat joko dira egokitzapen-ekipamendua eskuratzea eta instalatzea.

    Udalek, tokiko organismo autonomoek eta toki-erakunde txikiek sustatutako obren kasuan, lan horiek indarrean dagoen irisgarritasun-planean sartuta egon beharko dira.

  4. Kultura-interesekotzat deklaratutako higiezinei edo beste edozein babes-araubideren mende dauden higiezinei eragiten badiete obrek, aplikatzekoa den babes-araubidea kudeatzeko eskumena duen organoak aldeko txostena eman beharko du, edo, hala badagokio, onartu egin beharko ditu obra horiek, bere araubidearekin bat etorriz.

  5. Ez dute dirulaguntzarik jasoko aurri-deklarazioa duten eraikinetan edo deklaratzeko moduan daudenetan egin beharreko jarduketek.

  6. Ez dute dirulaguntzarik jasoko eraikinen ikuskapen teknikoaren (EIT) arabera 1., 2. edo 3. mailako obrak egin beharra daukaten eraikinetako esku-hartze proposamenek, salbu eta laguntza-eskabidean honako agiri hauetako bat jasotzen bada:

    1., 2. eta 3. mailako obrak egitea jasotzen duen esku-hartze proposamena.

    1. Udalaren, tokiko organismo autonomoaren, toki-erakunde txikiaren edo xede soziala duen onura publikoko erakunde pribatuaren akordioa, zeinaren bidez konpromisoa hartzen baitu obra horiek agindu honetako 14. artikuluan ezarritako epearen aurretik egiteko.

    2. Obra horiei dagokienez, eraikinen ikuskapen teknikoaren (EIT) zuzenketa-ziurtagiria, dagokion udalean aurkeztu izana egiaztatzen duen zigilua duela.

  1. Hona hemen dirulaguntza jaso dezaketen jarduketak:

    1. Irisgarritasun-planak egin eta idazteko lanak eta plan horiek eguneratzeko lanak.

    2. Hiri-izaerako plataforma jasotzaileak eta igogailuak jartzeko obrak.

    3. Eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko obrak. Halakotzat hartzen dira honako obra hauek: igogailu eta plataforma jasotzaileak, arrapalak, komun eta aldagela egokituak, ateak eta eskudelak.

    4. Hiri-ingurunean egindako obrak, arrapala ez-mekanikoak egiteko, ibiak sortzeko eta eskudelak instalatzeko.

    5. Urbanizatuta dauden kaleak birgaitzeko obrak. Halakotzat hartzen dira honako obra hauek: espaloiak zabaltzea, zoladura podotaktilak instalatzea, mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku-plazak erreserbatzea, oinezkoen ibilbideak laburtzen dituzten oinezkoentzako pasabideak, kaleko plataforma bakarra, zuhaitz-txorkoak ixtea eta urbanizazioen birgaitze integralak.

    6. Eraikinetan seinaleak eta ekipamendu egokitua eskuratzea eta instalatzea.

  2. Irisgarritasun-planak egin, idatzi eta eguneratzeko lanek dirulaguntza jaso ahal izateko, honako dokumentazioa izan beharko dute gutxienez:

    1. Egokitu beharreko komunikazioaren, garraioaren, eraikinaren eta kanpoko espazioen inbentarioa.

    2. Jarduketen lehentasun-ordena.

    3. Programa ekonomikoa eta finantzarioa, egokitzapenak egitera zuzendutako aurreikuspen ekonomikoak zehaztuta.

    4. Egokitzapenak egiteko egutegia.

  3. Diruz lagundutako jardueraren % 100 ere azpikontratatu dezake onuradunak. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araubidea onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, ulertzen da onuradun azpikontratatzaileak hirugarrenekin hitzartzen duela dirulaguntzaren helburua eratzen duen jardueraren exekuzio osoa edo partziala. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen da onuradunak berak diruz lagundutako jarduera egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.

  1. Dirulaguntza hauen onuradun izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, tokiko organismo autonomoak, toki-erakunde txikiak eta xede sozial nabaria duten onura publikoko erakunde pribatuak, betiere aurreko artikuluan zehaztutako jarduketak burutzea eta garatzea baldin badute helburu.

    Xede sozial nabaria duten onura publikoko erakunde pribatutzat honako hauek hartuko dira: Onura publikoko elkarteei eta beren babeslaritzari buruzko erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren arabera onura publikoa onartuta duten elkarteak, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudenak; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dauden fundazioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. Ezin izango dira erakunde onuraduntzat hartu udalak, tokiko organismo autonomoak edo toki-erakunde txikiak, baldin eta ez badute ziurtatzen udalak jakinarazi diola Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari zein espedientetan eman duen tokiko agintaritzak irisgarritasunaren arloko salbuespena, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren V. eranskineko 3.3 artikuluan xedatutakoaren babesean eta hura betez (hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen dekretua).

  3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehaztutako egoeraren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

  4. Ezin izango dira onuradun izan horretarako ezgaitzen duen legezko debekua duten erakundeak, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005 Legea) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoari jarraikiz.

  5. Elkarteen kasuan, ezingo dira inoiz izan onuradun elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan zehaztutako debekuen kausak egotz dakizkiekeen elkarteak. Era berean, ezingo dira onuradun izan ez-zilegitasun penalaren zantzu arrazionalen ondorioz inskripzio-prozedura administratiboa eten zaien elkarteek, harik eta dagokion erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duen ebazpen judizial irmoa eman arte.

  6. Dirulaguntzen pertsona onuradunaren izaera inola ere ez zaie egokituko urteko kontuak aurkezteko obligazioa bete ez duten fundazioei, edo beren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean aurreikusitakora egokitu ez dituztenei, Lehen Xedapen Iragankorrean ezarritakoa betez.

  7. Automatikoki egiaztatuko da eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eta, horretarako, ez da eskatzaileen baimenik beharko, hala xedatzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluan. Era bereran, dirulaguntzen itzulketagatik eratorritako betebeharrak ordainduta eduki beharko dituzte. Esandako eskakizunak indarrean izango dira harik eta emandako dirulaguntza kitatu arte.

    Dena dela, eskatzaileak berariaz ukatu dezake baimen hori, eta, hala eginez gero, ziurtagiria aurkeztu beharko du, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua) 22. artikuluan azaltzen den eran.

  8. Orobat, agindu honetan araututako laguntzak eman, eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, amaituta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi diren itzultze- edo zehapen-prozedura guztiek, prozedura horiek oraindik izapidetze-aldian badaude, behintzat.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Interesdunek modu elektronikoan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, euskadi.eus-eko egoitza elektroniko honetan:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/0088508

    Era berean, eskabideak izapidetzeko modua egoitza elektroniko horretan zehaztuta dago.

    Ondorengo izapideak eta kontsultak bitarteko elektronikoz egingo dira http://www.euskadi.eus-en bitartez, atal honetan: Egoitza Elektronikoa / Nire karpeta.

  3. Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentazioa, aukeran. Era berean, prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, Euskararen Erabilera Normalizatzekoak, 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

  4. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromisoa hartzen du datuak dagokien babes-mailarekin tratatzeko, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

  1. Eskatzaile den erakunde bakoitzak eskabide bat aurkeztu beharko du diruz lagundu daitekeen jarduketa bakoitzeko, eta halakotzat hartuko dira agindu honetako 2. artikuluaren 1. puntuan deskribatutakoak.

  2. Eskabideak erantzukizunpeko adierazpena dakar berekin, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 6. apartatuan aipatzen dena (legegintzako dekretu horren bidez onartu da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina), eta adierazpen horretan honako hauek jaso beharko dira:

    1. Erakunde eskatzaileak administrazio zein beste erakunde publiko nahiz pribatuei xede bererako laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera nahiz bestelako baliabideak eskatu dizkien eta lortu dituen, berariaz adierazita BEZa ere diruz lagundu daitekeen ala ez dirulaguntza programa horietan.

    2. Erakunde eskatzailea dirua itzultzeko edo zehatzeko prozeduraren batean dagoen edo horrelako baten xede izan den.

    3. Erakunde eskatzailea zigor- edo administrazio-bidetik laguntza edo dirulaguntza publikorik jaso ezin izateko zehatu duten, edo dirulaguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen inolako legezko debekuren baten pean dagoen.

    4. Pertsona edo erakunde eskatzaileak sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik administrazio-zehapen edo zigorrik betetzen duen ala ez, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako zehapenik duen.

    5. Erakunde eskatzaileak ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak onuradun izateko ezarritako debekurik.

    6. Erakunde eskatzaileak jakinarazi dion Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari zein espedientetan eman duen tokiko agintaritzak irisgarritasunaren arloko salbuespena, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren V. eranskineko 3.3 artikuluan ezarritakoa (hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen dekretua).

    7. Elkarteen kasuan, erakunde eskatzaileari ezin egotz dakiokeela elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluan aurreikusitako debekuen kausetarik bat ere.

    8. Fundazioen kasuan, entitate eskatzaileak ekainaren 2ko 9/2016 Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legean aurreikusitako estatutuen arabera moldatu beharko ditu bere estatutuak.

  3. Eskaera egiten duen erakundearen ezaugarriak eta burutu nahi den jarduketa kontuan harturik, laguntza-eskabideekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira.

    1. Irisgarritasun-planetarako: plana egin eta idazteko edo eguneratzeko gastuaren aurrekontua.

    2. Hobekuntza-obretarako:

      1. Udalaren, tokiko organismo autonomoaren, toki-erakunde txikiaren edo xede soziala duen onura publikoko erakunde pribatuaren akordioa (horretarako gaitasuna duenarena), zeinaren bidez eskatutako dirulaguntzaren xede den jarduketa gauzatzea onartzen baita.

      2. Xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuen kasuan, honako hauek ere aurkeztu beharko dira:

        Elkarteen kasuan, onura publikoko aitortzari buruzko ziurtagiria, Onura publikoko elkarteei eta beren babeslaritzari buruzko erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela dioen ziurtagiria;

        Fundazioen kasuan, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzen duen agiria, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

        Erakundeari bere xedeak garatze aldera eraikina erabiltzeko ahalmena ematen dion tituluaren fotokopia.

      3. Burutu nahi den eta Agindu honetako 2.1 artikuluan aurreikusten den jarduketaren deskripzio zehatza, Hiri-izaerako plataforma jasotzaileak eta igogailuak jartzeko obren kausan izan ezik. Azken kasu hauetan oinarrizko proiektu osoa aurkeztu beharko da.

        Egin beharreko jarduketaren deskribapen xehatua; eta, bertan, honako hauek jasoko dira gutxienez: 1/1000 gutxieneko eskalan, egin beharreko jarduketaren hiri-ingurunearen egoera-planoa; eta 1/100 gutxieneko eskalan, egin beharreko planta, aurretiko bista eta sekzioen plano deskribatzaileak. Era berean, argazki-dokumentazioa izan beharko du (DIN A4 bakoitzean bi argazki gehienez), eskatutako laguntzaren xede den jarduketa-eremuaren egungo egoerarena.

        Eskabidearen xede den jarduketa birgaitze integratuko eremu batean edo eremu degradatu batean badago, jarduketa aipatutako eremuaren mugari dagokionez nola kokatuta dagoen erakusten duen planoa aurkeztu beharko da.

      4. Teknikari eskudunak emandako ziurtagiria, irisgarritasunaren sustapenaren arloan indarrean dagoen araudiak eskaturiko eskakizun eta irizpideetarako aurreikusiriko jarduketaren egokitzapenari buruzkoa.

      5. Irisgarritasun-planaren fotokopia, zehazki dirulaguntzaren eskaeraren xede den obra jasotzen duen atalarena; eta irisgarritasun-planaren kopia digitala, aurreko urteetako deialdietan aurkeztu ezean. Erakunde pribatuek ez daukate halakorik aurkeztu beharrik.

      6. Udalen kasuan, txosten teknikoa, udalerriaren irisgarritasun-plana zer neurritan gauzatuta dagoen jasotzen duena.

      7. Eskatutako dirulaguntzaren xede den jarduketari dagozkion obrak egiteko aurrekontu xehatua. Agindu honetako 11.2 artikuluan jasotako koefizienteen aplikazioa justifikatu beharko da aurrekontuan, jarduketa-motaren arabera, irisgarritasun-aurrekontua kalkulatzeko.

      8. Katalogatutako edo babestutako erakinetan egin beharreko jarduketen kasuan, eraikina dagokion babes-araubidearen mende dagoela ziurtatzeko behar den dokumentazioa, eta, horrekin batera, proposatutako obrak gauzatzeko aldeko txostena edo baimena, organo eskudunak emandakoa, agindu honen 1. artikuluaren 4. apartatuari jarraikiz.

      9. Hala badagokio, eta agindu honetako 1.6 artikuluaren ondorioetarako, honako agirietako bat:

      1. , 2. eta 3. mailako obrak egitea jasotzen duen esku-hartze proposamena.

        Udalaren, tokiko organismo autonomoaren, toki-erakunde txikiaren edo xede soziala duen onura publikoko erakunde pribatuaren akordioa, zeinaren bidez konpromisoa hartzen baitu obra horiek agindu honetako 14. artikuluan ezarritako epearen aurretik egiteko.

        Obra horiei dagokienez, eraikinen ikuskapen teknikoaren (EIT) zuzenketa-ziurtagiria, dagokion udalean aurkeztu izana egiaztatzen duen zigilua duela.

        Agiri bakoitza eskariarekin batera aurkeztu behar den beste agiriekiko desberdindu beharko da, pdf formatua izan beharko da eta bere izena izan beharko du atal honetan aurreikusten den agirien zerrendan jasotzen den moduan.

  1. Laguntza kudeatzen duen organoak eskabidean akats edo hutsegiteren bat dagoela edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumenturen bat falta dela ikusten badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango, akatsa zuzendu edo dokumentua aurkez dezan. Adieraziko zaio, halaber, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela ebazpen bidez. Ebazpen hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak aurreikusitakoaren arabera eman beharko da.

  2. Erakunderen batek eskabidea aurrez aurre aurkeztuko balu, laguntza kudeatzen duen organoak zuzentzeko eskatuko du, eta elektronikoki aurkezteko adierazi. Ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

  3. Halaber, eskabidea izapidetzea onartu ondoren, dirulaguntzak kudeatzeko organo arduradunak interesekotzat jotako informazioa eskatu ahalko dio erakunde eskatzaileari, aurkeztutako proiektua egokiro baloratzeko, eta horretarako 10 eguneko epea emango dio, informazioa eman ezean proiektua eskatutako informazioa kontuan hartu gabe aztertuko dela jakinarazita.

Agindu honen arabera emandako dirulaguntzen kudeaketa-lanak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak egin behar ditu.

  1. Balorazio-epaimahai bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta egiaztatzeko, honela osatuko dena:

    Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria (edo Etxebizitzako sailburuordeak izendatutako ordezkoa); batzordeburu jardungo du.

    Lurralde Antolakuntzarako arduraduna (edo Etxebizitzako sailburuordeak izendatutako ordezkoa).

    Horretarako izendatutako Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritzako teknikaria (edo Etxebizitzako sailburuordeak izendatutako ordezkoa); idazkari jardungo du.

    Balorazio-epaimahaiaren osaketa laguntzak eskatzen dituztenei jakinaraziko zaie, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan arautzen den uko egiteko araubidearen ondoreetarako.

  2. Epaimahaiak, agindu honetako 10., 11. eta 12. artikuluetan ezarritako irizpideak aplikatuz, ebazpen-proposamena igorriko dio Etxebizitza Sailburuordetzari. Proposamen horretan onuradunen zerrenda egongo da, lehentasun-hurrenkeraren araberakoa, eta bertan laguntzaren xede diren jarduketak eta proposatutako dirulaguntzen zenbatekoak adieraziko dira, bai eta ezesteko proposatutako eskabideen zerrenda eta ezesteko arrazoiak ere.

  3. Balorazio-epaimahaiak, beharrezkotzat joz gero, aukera izango du interesdunei bere zeregina aurrera eramateko egokitzat jotzen dituen argibide guztiak eskatzeko. Bere eginkizunak betetzearren eta beharrezko irizten dien gaiei dagokienez, balorazio-epaimahaiak adituak deitu ditzake hala bileretan parte hartzera nola aholku ematera.

Agindu honetan zehaztutako ekintzetarako aurrekontu-zuzkidura osoa sei milioi (6.000.000,00) euro izango da, honako banakatze honen arabera:

(Ikus .PDF)

Zuzkidura honako aurrekontu-partida honetan dago: 19.0.1.05.31.0000.4.722.01.43124.004/ L.

Irisgarritasun-aurrekontutzat hartuko da, laguntza eskatzeko xede den jardueraren arabera, plana egiteko eta idazteko edo hura eguneratzeko lanen aurrekontua, irisgarritasun-obren aurrekontua eta aurkeztutako egokitzapen-ekipamenduaren aurrekontua, zergak eta tasak alde batera utzita.

  1. Dirulaguntzaren gehieneko kopurua honela aterako da: diruz laguntzeko moduko jarduketa bakoitzaren irisgarritasun-aurrekontua honako apartatu hauen arabera aplikatzekoak diren koefiziente eta portzentajeekin biderkatuta.

  2. Jarduketaren arabera aplikagarri diren gehieneko koefizienteak:

    1. Irisgarritasun-planak egin eta idaztea eta plan horiek eguneratzea: Koef. = 1.

    2. Hiri-izaerako plataforma jasotzaileak eta igogailuak jartzeko obrak: Koef. = 1

    3. Eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko obrak: Koef. = 1.

    4. Hiri-ingurunean egindako obrak, arrapala ez-mekanikoak egiteko, ibiak sortzeko eta eskudelak instalatzeko: Koef. = 1.

    5. Urbanizatuta dauden kaleak birgaitzeko obrak: Koef. = 1.

    6. Mugikortasun urriko pertsonentzat aparkaleku-plazak erreserbatzea: Koef.= 0,5.

    7. Eraikinetan seinaleak eta ekipamendu egokitua eskuratzea eta instalatzea: Koef. = 0,5.

  3. Diruz lagun daitezkeen gehieneko portzentajeak.

    Aurreko puntuaren arabera, jarduketa bakoitzaren irisgarritasun-aurrekontuari dagozkion gehieneko koefizienteak aplikatuz ateratzen den emaitza honako gehieneko portzentajeekin biderkatuko da:

    1. % 75, irisgarritasun-planen eta horien eguneratzeen kasuan.

    2. % 50, hobekuntza-obrei dagozkien jarduketen kasuan, ondoren adierazitako kasuetan izan ezik.

    3. % 75, hiri-izaerako igogailuekin eta plataforma jasotzaileekin lotutako obrak.

    4. % 60, hobekuntza-obrekin lotutako jarduketen kasuan, hiri-izaerako igogailuen eta plataforma jasotzaileen obrak izan ezik, baldin eta degradatu gisa deklaratutako eremuetan edo birgaitze integratuko eremuetan badaude.

    5. Honako portzentaje hauek, kultura-interesekotzat deklaratutako higiezinetan edo beste edozein babes-araubideren mende dauden higiezinetan kokatutako hobekuntza-obren kasuan:

      Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean ezarritakoaren arabera babes berezia dutenak: % 70.

      Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/1990 Legean ezarritakoaren arabera babes ertaina dutenak: % 65.

      Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/1990 Legean ezarritakoaren arabera oinarrizko babesa dutenak: % 60.

      Monumentu-multzo baten parte izateagatik (eta ez higiezin horiei bakarrik aitortzen zaizkien balioengatik) babestutako higiezinen kasuan, dirulaguntza kalkulatzeko ondorioetarako, katalogatuekin parekatuko dira.

  1. Agindu honetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten eta ondorengo irizpideen arabera esleipendun diren proiektuei emango zaie dirulaguntza.

  2. Horrela kalkulatutako zenbatekoen batura agindu honetan emandako aurrekontu-zuzkidura baino handiagoa bada, laguntzak honako lehentasun-hurrenkeraren arabera emango dira:

  1. Lehenik eta behin, irisgarritasun-planei buruzko eskabideei emango zaie erantzuna. Dagoen zuzkiduraren zenbatekoa nahikoa ez bada aurkeztu diren irisgarritasun-planei buruzko eskabide guztiei erantzuteko, zuzkidura proportzionalki hainbanatuko da eskabide horien artean, eta diruz laguntzeko moduko gainerako jarduketei lotutako laguntza-eskabideak ukatuko dira.

  2. Irisgarritasun-planetarako emandako dirulaguntzak deskontatu ondoren, aurrekontuko zuzkiduraren gainerako zenbatekoa obretarako banatuko da, modu honetan eta multzo hauen arabera:

    1. % 60, hiri-izaerako plataforma jasotzaileak eta igogailuak jartzeko.

    2. % 20, eraikinen irisgarritasunerako aurreikusitako jarduketetarako (igogailuak, plataforma jasotzaileak, arrapalak, komunak, aldagelak, ateak, eskudelak), seinaleak eta ekipamendua izan ezik, enumerazio honetako lehentasun-hurrenkera kontuan izanda.

    3. % 15, arrapala ez-mekanikoetarako eta pasabideak eta eskudelak sortzeko, lehentasun-hurrenkera honekin.

    4. % 5, urbanizatuta dauden kaleak birgaitzeko eta eraikinetako seinaleak eta ekipamendua egokitzeko, lehentasun-hurrenkera honekin.

      Urbanizatuta dauden kaleak birgaitzeko obretan hurrengoak izango dira diruz lagundu daitezkeen jardunak: espaloiak zabaltzea, zoladura podotaktilak instalatzea, mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak erreserbatzea, oinezkoen ibilbideak laburtzen dituzten oinezkoentzako igarobideak, kaleetako plataforma bakarra, zuhaitz-txorkoak ixtea eta urbanizazioen birgaitze integralak. Adierazitako enumerazioko lehentasun-hurrenkerari jarraituz.

      Dagoen zuzkiduraren zenbatekoa nahikoa ez bada adierazitako ataletako batean aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko, talde bakoitzean lehentasuna emango zaie birgaitze integratuko eremuetan edo eremu degradatuetan dauden jarduketei. Gero talde bakoitzerako zehaztu den lehentasun-hurrenkera jarraituko zaio, eta ondoren agindu honetako 11. artikuluarekin bat etorriz dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoaren arabera ordenatuko dira, handienetik txikienera.

      Eskabideen zenbatekoak nahikoa ez badira hobekuntzako obra-multzo bakoitzerako adierazitako portzentajea osatzeko, soberako zenbatekoa beste multzo bati gehituko zaio, emandako sailkapen-hurrenkeraren arabera, 2a multzotik hasi eta 2d multzoan amaituta.

      1. Agindu honen babesean erakunde bakoitzari gehienez eman ahal izango zaion laguntzaren zenbatekoa 300.000,00 eurokoa izango da. Aurreko paragrafoetan deskribatutako esleipen-irizpidearen arabera erakunde berberari diruz laguntzea proposatutako jarduketen zenbatekoen batura gehieneko zenbateko hori baino handiagoa balitz, jarduketa horiek diruz lagunduko dira artikulu honen 2. puntuan ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera, harik eta zenbateko hori agortu arte.

  1. Deialdi honetara aurkezten diren eskabideak prozedura bakar baten bidez izapidetuko dira, eta prozedura hori ebaztea, erakunde interesdunek planteatutako gai guztiak erabakita, Etxebizitzako sailburuordeari dagokio, betiere balorazio-epaimahaiaren proposamenez.

  2. Ebazpenean erabakiko da agindu honetako dirulaguntzak ematen diren edo ukatzen diren. Ematen direnen kasuan, honako hauek zehaztuko dira: erakunde onuraduna, diruz lagundutako proiektua edo gastua eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundutako jarduketetan banakatua eta urteko kopuruak adierazita eta jarduketak gauzatzeko epeak. Ukatutako eskabideei dagokienez, eskatzaileen izenaz gain, laguntza zergatik ukatu den adieraziko da.

  3. Aurreko paragrafoan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote erakunde interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

  4. Emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, interesdunei eta herritar guztiei jakinarazteko xedez.

  5. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi dela ulertu ahal izango dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  1. Laguntzen xede diren jarduketak 2019an hasi beharko dira eta 2020ko azaroaren 15a baino lehen amaituta egon beharko dira planen kasuan, eta 2021eko urriaren 31 baino lehen hobekuntza-obren kasuan.

  2. Erakunde onuradunaren asmoaz haragoko kausak gertatzen direnean eta kausa horiek behar bezala justifikatzen badira, erakundeak epea luzatzeko eska dezake, ezarritako gauzatze-epea amaitu baino lehen. Epea ez da onuradunak justifikatutako atzerapenaren aldia baino gehiago luzatuko eta ez da 2021eko abenduaren 30a baino beranduago bukatuko planen kasuan, eta 2022ko abenduaren 30a baino beranduago hobekuntza-obren kasuan, eta Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bidez onetsi beharko da, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren. Ebazpen horretan, era berean, azken likidazioa egiteko eskatutako dokumentu guztiak aurkezteko azken epe berria finkatuko da.

  1. Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluarekin bat etorriz:

    1. Esleitutako dirulaguntza onartu behar dute. Dirulaguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, dirulaguntza onartu dutela ulertuko da.

    2. Dirulaguntza bere xede zehatzerako erabiltzea, hau da, irisgarritasun-plana idazteko edo hura eguneratzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko.

    3. Dirulaguntza esleitzen duen organoak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egingo dituen egiaztapen-ekintzak bete behar dituzte, eta eskumena duten nazioko zein Europako Erkidegoko kontrol-organoek finantza-arloa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin dezaketen edozein ekintza ere bai. Horretarako, ekintza horiek gauzatzean eskatzen zaien informazio guztia eskaini behar dute onuradunek.

    4. Organo emaileari jakinaraztea diruz lagundutako jarduera finantzatzeko bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu izana. Jakin bezain laster egin behar da jakinarazpena, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

    5. Dirulaguntzak itzultzeagatiko obligazioak ordainduta dituela egiaztatzea esleitzeko ebazpen-proposamena eman aurretik.

    6. Dirulaguntzei publikotasuna ematea aipatutako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluak adierazitakoaren arabera. Publikotasuna, gutxienez ere, esleitutako dirulaguntzaren berri erakunde onuradunaren webgunean ematea izango da, eta bestelako publikotasunik ere zehaztu ahal izango da jarduketaren izaeraren eta ezaugarrien arabera.

    7. Apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuak (hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena) V. eranskineko 3.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deialdi honen aurreko urteko obra-lizentzietan irisgarritasunaren arloan emandako salbuespenen informazioa eta justifikazioa helarazi behar izango diote udalek Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari.

  2. Agindu honetako 10. artikuluan jasotako irisgarritasun-aurrekontuaren zenbatekoak Sektore Publikoaren Kontratuen Legeak kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, onuradunak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik. Betekizun hori proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko kontratuari (zerbitzu-kontratuari) zein obrak gauzatzeko kontratuari aplikatuko zaio. Aurkeztutako eskaintzen artetik aukeraketa egiteko (dirulaguntzaren justifikazioarekin edo, hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztuko dira eskaintzak), efizientzia eta ekonomia irizpideak erabiliko dira, eta txosten baten bidez berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.

Kasuan-kasuan emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da honako prozedura honi jarraikiz:

  1. Kasu guztietan, emandako zenbatekoaren % 5 ordainduko da aurreratutako ordainketa gisa, aurreko artikuluaren a) apartatuan adierazitako hamabost eguneko epea amaitu ondoren, betiere apartatu horretan aipaturiko uko-egite propiorik ez badago, eta erakunde onuradunak gastua baimentzea justifikatzen duten agiriak aurkeztu ondoren. Diru kopuru hori abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-araubidearen arabera bermatuko da (Euskal Autonomia Erkidegoren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen Dekretua).

  2. Irisgarritasun-planen kasuan, dirulaguntzaren gainerako zatia 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, betiere lanak amaitu eta honako dokumentazio hau Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritzan plataforma digitalaren bidez aurkeztu ondoren:

    1. Administrazio- edo notaritza-instantziak konpultsatutako fakturen kopia eta formalizatutako kontratuari dagozkion ziurtagiriak.

    2. Idatzitako planaren ale bat.

    3. Erakunde onuradunaren ziurtagiria, non egiaztatuko baita, batetik, emandako dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla, eta, bestetik, zein kopuru erabili diren horretarako.

    4. Helburu berbererako emandako bestelako dirulaguntzei buruz erakunde onuradunak egindako justifikazio-ziurtagiria.

      Dirulaguntza osoa ordaintzeko eskatutako dokumentuak aurkezteko azken eguna 2020ko abenduaren 1a izango da, salbu eta proiektua gauzatzeko luzapen bat erabaki bada; kasu horretan, dagokion ebazpenean xedatutakoa bete beharko da.

  3. Hobekuntza-obren kasuan egokitzapen-ekipamendua eskuratu eta instalatzea barne hartuta, dirulaguntzaren gainerako zatia 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, ondoren adierazitako dokumentazioa Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritzan plataforma digitalaren bidez aurkeztu ondoren. Aurrekontu osoaren % 10 ordaindu gabe gordeko da, obra amaitu arte.

    Obrak irauten duen bitartean, laguntza ordaintzea erabakiko da honako dokumentazio hau aurkezten denean: egindako jarduketei dagozkien ziurtagiriak eta fakturak, administrazio- edo notaritza-instantziak konpultsatuak, eta dagokion ordainagiria.

    Laguntzaren xede diren jarduketak bukatu ondoren, dagokion ordainketa egitea erabakitzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    1. Egindako jarduketei dagozkien ziurtagiriak eta fakturak, administrazio- edo notaritza-instantziak konpultsatuak.

    2. Argazki-dokumentazioa formatu digitalean (jpg formatuan), egindako obrari buruzkoa eta diruz lagunduko den jarduketaren xede den inguruneari buruzkoa.

    3. Teknikari eskudunak egindako ziurtagiria, non egiaztatzen baita obrak edo egokitze-ekipamenduak honako hauetan xedatutakoa betetzen duela: Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean, Hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazioko eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan eta Eraikingintzaren Kode Teknikoan (DB-SUA).

    4. Xede bererako jasotako bestelako dirulaguntzen ziurtagiria.

    5. Obraren amaierako ziurtagiria, dagokion elkargoak ikus-onetsia, obra mota dela-eta nahitaezkoa baldin bada.

      Diruz lagundutako obren proiektua udaleko, organismoko edo erakundeko bertako langileek idatzi badute, modu berean aurkeztu behar da erakunde onuraduneko proiektuak gainbegiratzeko zerbitzuari atxikitako langileek sinatutako obraren amaierako ziurtagiria.

      Diruz laguntzeko moduko obra beste obra handiago baten zati izanez gero, nahikoa izango da diruz lagundutako obrari dagokion amaierako ziurtagiri partzialarekin.

      Erakunde onuradunaren obra sozietate baten edo foru- nahiz udal-erakunde baten bitartez gauzatzen bada, sozietate edo erakunde hori onartu egingo da titularraren ordezkari gisa, gastua justifikatzeko ziurtagirian edo fakturazioan.

      Azken likidazioa ordaintzeko eskatutako dokumentuak aurkezteko azken eguna 2021eko azaroaren 30a izango da, salbu eta proiektua gauzatzeko luzapen bat erabaki bada; kasu horretan, dagokion ebazpenean xedatutakoa bete beharko da.

Laguntza hauek bateragarriak izango dira helburu berbera duten funts publikoen edo pribatuen kargura jaso daitekeen beste edozein laguntzarekin. Hala ere, helburu berbererako jasotako laguntzen zenbateko osoa, eta deialdi honetan emandako dirulaguntzaren kopurua batuta, azken kostu osoa baino handiagoa bada, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio deialdi honen bidez emandako laguntzari.

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak izango Etxebizitza Sailburuordetzak jarduketa bererako emandako beste laguntza batzuekin.

Baldin eta aldatzen badira dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak, eta, edozelan ere, beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik beste dirulaguntza batzuk edo bestelako laguntza batzuk jasotzen badira, edota, kasua bada, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, emate-ebazpena aldatu ahal izango da; betiere dirulaguntzen onuradun izateko arauetan jarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira, funtsezko alderdiei edo laguntza emateko edo onuraduna zehazteko erabakigarriak izan direnei eragiten ez badie edo beste batzuen eskubideak kaltetzen ez baditu.

Jarduketaren behin betiko benetako kostua dirulaguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino gutxiago bada, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion proportzioan murriztuko da, eta gero dirulaguntzaren portzentajea oinarri berriari aplikatuko zaio.

  1. Hasiera batean aurreikusi eta ebazpen bidez onetsi ziren gastu edo jarduketetan aldaketarik egin nahi izanez gero, dena delako jarduketa gauzatu aurretik eskatu beharko da aldaketa, eta Etxebizitzako sailburuordeari egokituko zaio eskaria berariaz onartu edo atzera botatzea.

  2. Aldaketak ezingo du inola ere jarduketaren izaera aldatu.

  3. Dirulaguntzaren erakunde onuradunak justifikazioan adierazten badu dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatu direla eta litekeena dela aldaketa horrek ebazpena bera ere aldaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.12 artikuluak xedatzen duenaren indarrez, eta aldaketok onartzeko aurrez behar den baimen-tramitea ez denez egin, dirulaguntza eman duen organoaren esku geratuko da aurkeztutako justifikazioa ontzat ematea, betiere hori eginda beste inoren eskubideei kalte egiten ez bazaie.

  4. Dirulaguntza eman duen organoak egiaztapen-egintzan aldaketak onartzeak ez dakar berekin onuraduna dagozkion zehapenetatik salbuetsita geratzea.

  1. Erakunde onuradunak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren dirulaguntza eskatu den eta eman den berariazko xederako erabiltzen ez badu, dirulaguntzaren oinarria den jarduketa egiten ez badu, dirulaguntza eskatuta lortu nahi ziren helburu zehatzetara aplikatu izana justifikatzen ez badu edo behar bezala egiten ez badu edo, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko Lege Orokorraren 37. artikuluan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, agindu honetan edo emate-ebazpenean ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu, emandako eta jasotako kopurua itzuli beharko du legez aplikatu beharreko interesekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen berme eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.

  2. Onuradunaren betetze-maila nabarmen badago osoki betetzetik gertu eta konpromisoak zalantzarik gabe betetzeko jarduna izan dutela egiaztatzen badute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko Lege Orokorraren 17. artikuluaren 3. zenbakiko n) letran adierazitako irizpideen arabera zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, edo, hala dagokionean, dirulaguntza arautzen duen autonomia-araudian ezarritakoaren arabera.

  3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko Lege Orokorraren 19. artikuluaren 3. zenbakian jasotako kasuan, halaber, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainean izandako soberakina itzuli beharko da, eta dagokion berandutze-interesa ere eskatuko da.

  1. Laguntza-eskatzaileek atzera egin ahalko dute, betiere eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko organoari eskaera helarazi beharko dio, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

  2. Onuradunak, gainera, uko egin ahal izango dio onartutako laguntzari, eta hala egin ahal izango du laguntza onartu ondoren. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera helarazi beharko diote laguntzak kudeatzeko organoari, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

    Ukoa onartutakoan, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere, eta, hala dagokionean, jasotako zenbatekoak bueltatu beharko ditu.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan berariaz ezarrita ez dagoen guztian, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean jasotako xedapenak izango dira aplikagarriak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 24a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik