Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko apirilaren 23koa, Ogasun eta Finantzako sailburuarena eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) erakunde autonomiadunaren kontratazio-mahaiak sortzeko 2017ko uztailaren 28ko Agindua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 2233
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/04/23
  • Argitaratze-data: 2019/05/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatu legez, kontratazio-organoari egokituko zaio kontratazio-mahaiko kideak izendatzea, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaria izan ezik, hura Bulegoaren titularrak aukeratuko baitu.

Jarraian, artikulu bereko hirugarren apartatuan jaso legez, kontratazio-mahaiaren kideak behin betiko edo kontratu bakoitzerako modu espezifikoan izenda daitezke; kontratazio-mahaiko kideak behin betiko izendatzen badira edo mahaiari kontratu anitzetarako eginkizunak esleitzen bazaizkio, kontratazioaren alorrean eskumena duen sailaren titularraren eta kasuan kasuko sailaren titularraren edo erakundea atxikita dagoen sailaren titularraren baterako agindu bidez eratuko da kontratazio-mahaia, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Edu bertsuan, dekretu horrek kontuan hartzen du kontratazio-mahaiei esleitu zaien egiteko garrantzitsua, kontratazio-organoari laguntzeko organoak diren aldetik, beraz, malgutasuna ezarri da, bai eratu beharreko mahai-kopuruari dagokionez eta bai osaerari dagokionez ere, kontratazio-organoaren premiei behar bezala erantzuteko, sinatu beharreko kontratuaren ezaugarrien arabera.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitekoak eta jardun-arloak Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 14. artikuluan jasota datoz. Dekretu hori, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeari buruzkoa da.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuaren 3.2.h) artikuluan jasotakoa kontuan izaki, sailburuordeei dagokie kontratazio-organoa izatea esleituta dauzkan jardun-arloetako gaietan, baldin eta indarreko legeriaren arabera kontratu txikitzat jo ezin badira.

Halaber, aipatutako 82/2017 Dekretuaren 5.4 artikuluaren arabera, sailburua kontratazio-organoa izango da Sailburuordetza bakoitzaren esparrutik kanpo geratzen diren gaietarako, baldin indarreko legeriaren arabera kontratu txikitzat jo ezin badira.

Bestalde, 82/2017 Dekretuaren 8.3.e) artikuluaren arabera, Zerbitzu Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoari dagokio sektore publikoaren kontratuei buruzko legeriari lotutako prozedurak izapidetzea, gainerako sail-zuzendaritzek izapidetzen dituzten kontratu txikiak izan ezik, baina horrek ez ditu eragotziko ez Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumenak ez beste organo batzuei arauz esleitutako eskumenak. Horretaz gain, saileko organoei gai hauei buruzko aholkularitza ematea dagokio: sektore publikoaren kontratuei buruzko legeria, araututako ezein prozeduratan legeak egoki aplikatzea eta kontratuak egitea; betiere beste organo batzuen eskumenak eragotzi gabe.

Hori guztia kontuan izanda, Ogasun eta Finantzako sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) erakunde autonomiadunaren kontratazio-mahaiak sortu ziren.

Helburua Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren kontratazio-mahaien osaketa aldatzea da, hain zuzen, gorago aipatutako 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren 1.2.a) artikuluan jasotakoarekin bat etorrita, Aholkularitza Juridikoak, eraginkor eta eragingarriago bete ditzan funtzioak.

Horiek horrela, eta Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 23a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.