Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Vitoria-Gasteizko Koroatze auzoko eremu degradatuaren mugaketa zabaldu eta oro har eremu horri atxikitako birgaitze integratuko eremuetarako ezarritako finantzaketa kualifikatua handitzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2269
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/04/11
  • Argitaratze-data: 2019/05/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Vitoria-Gasteizko Udalaren idazki baten bidez eskatu da Koroatze auzoko eremu degradatuaren mugaketa zabaltzea. Erantsi zaizkio idazkiari eremuaren mugaketa, jarduketa azaltzeko eta arrazoitzeko memoria, azterlan sozio-urbanistikoa, azterlan ekonomiko-finantzarioa eta jardun-programa.

  2. Barruti horren jardun-eremuaren mugaketa agindu honi erantsitako planoan zehaztuta dago, eta espedientean jasota dagoen dokumentaziotik, udalak emandako mugaketa-planotik eta organo honetako teknikariek eremuan egindako begi-ikuskapenetik atera da.

  1. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila da eskabide hau ebazteko organo eskuduna, honako dekretu hauen arabera: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, eta, Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jardun babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretua.

  2. Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jardun babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatutakoaren arabera, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak eman ahalko ditu, agindu bidez eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak txostena eman ondoren, birgaitze integratuko eremuetarako laguntzak aipatutako dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, betiere ez bada beharrezkoa birgaitze-plan berezi bat egitea hori kudeatzeko eta gauzatzeko.

  3. Kasu honetan, 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan ezarritako degradazio ekonomiko eta sozialaren zein degradazio urbanistiko eta arkitektonikoaren baldintzak betetzen dira Gasteizko Koroatze auzoa eremu degradatu bezala hartzeko, eta ondorioz haren mugaketa zabaltzeko, betiere 2019ko apirilaren 2an eginiko txostenaren arabera. Espedientean jasota dago txosten hori.

Lehenengoa. Vitoria-Gasteizko Koroatze auzoko eremu degradatuaren mugaketa zabaltzea, eranskineko planoan ezarritakoari jarraituz.

Bigarrena. Baimena ematea mugaketa zabaltzean egingo diren birgaitze-jarduketa babestuei Birgaitze integratuko eremuetarako abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak ezarritako dirulaguntzak emateko.

Hirugarrena. Vitoria-Gasteizko Udalari eta dagokion lurralde historikoko foru-aldundiari jakinaraztea agindu honen edukia.

Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena. Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 11.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MAR虯 ARRIOLA L覲EZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik