Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko azaroaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Honen bidez, erabaki da Zallako Aranguren herriguneari zabaltzea birgaitze integratuko areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 73
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/11/28
  • Argitaratze-data: 2019/01/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Zallako Udalak idatzi bat bidali zuen Birgaitze Integratuko Areetarako zehaztuta dauden diru-laguntzak eskatzeko, Arangurengo herrigunearentzat. Idazkiarekin batera, hauek bidali zituen: eremuaren mugaketa-planoa, deskribapen- eta justifikazio-memoria, gizarte- eta hirigintza-azterlana, ekonomia- eta finantza-azterlana eta jarduketa-programa.

  2. Eremu horren jardute-esparruaren mugaketa honako hauetan oinarritzen da: espedientean jasotzen diren agirietan, udalak aurkeztutako mugaketa planoan, udalerriko Plan Orokorrean eta organo honi atxikitako langileriak egindako inguruaren begizko ikuskapenean. Mugaketa agindu honi atxikitzen zaion planoan zehazten da.

  1. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila da espediente hau ebazteko organo eskuduna, apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenean, eta abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoan, xedatutakoaren arabera.

  2. Aipatutako abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, horretarako emandako agindu bidez eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren aldez aurreko txostenaren ondoren, Birgaitze Integratuko Areetarako finkatuta dauden diru-laguntzak eman ahal izango dizkie aipatutako dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, salbu area horiek kudeatu eta burutzeko Birgaitze Plan Berezia idatzi behar denean.

  3. Kasu honetan, bete egiten dira 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzak, hau da, degradazio ekonomiko-soziala eta urbanistiko-arkitektonikoa. Ondorioz, Area Degradatutzat hartu da Zallako Aranguren herrigunea, 2017ko urriaren 25ean emandako txostenaren arabera. Txostena espedientean dago. Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Baimentzea Zallako Aranguren herrigunean burutuko diren babespeko birgaitze jarduketei ematea abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako diru-laguntzak, Birgaitze Integratuko Areetarako dekretu horretan finkatuak.

Bigarrena. Agindu honen berri ematea Zallako Udalari eta dagokion lurralde historikoko foru-aldundiari.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratzea.

Laugarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik. Agindua, nolanahi ere, argitara emango da, herritar guztiak jakitun egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 28a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik