Arautegia

Inprimatu

145/2019 DEKRETUA, irailaren 17koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Etxebarri, Lemoiz eta Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitzen, behe tentsioko instalazioak legeztazteko eta anomaliak zuzentzeko obren proiektua, 2. fasea burutzeko beharrezko ondasunak eta eskubideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 179
  • Hurrenkera-zk.: 4280
  • Xedapen-zk.: 145
  • Xedapen-data: 2019/09/17
  • Argitaratze-data: 2019/09/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, «Behe tentsioko instalazioak legeztazteko eta anomaliak zuzentzeko obren proiektua, 2.fasea» proiektuaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

2018ko abenduaren 26an, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, hamabost eguneko epean, prentsan eta 2019ko otsailaren 11ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (29. zk.). Geroago, 2019ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragiten dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

San Antonioko ur-biltegirako (Etxebarrin) gaur egungo hargunearen baldintzek ez dute hornikuntza fidagarria bermatzen.

Goikomendiko ur-biltegirako (Lemoizen) gaur egungo energiaz zuzkitzeko sistemaren baldintzek, eguzki panelez osatutako sistema autonomoaren bidez egiten dena, ez dute hornikuntza fidagarria bermatzen. Lan hauek eginda hornikuntza elektrikoa bermatuko da, eta, honela, ustiapenaren akatsek inguruko bezeroei ur-eteteak sortaraz diezazkietela saihestuko da.

Okis ur-biltegirako (Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitzen) gaur egungo hargunea aireko linea bihurritu bidez egiten da, zeinek inguruan dagoen baserri bateko fatxadan duen abiapuntua. Linea hau egoera txarrean dago, hainbat euskarri erorita dituela eta kable bihurritua erorita ia bere ibilbide guztian, edo lurrera edo zuhaitzen gainera erorita; honek sute arrisku larria sortzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Hori dela eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2019ko irailaren 17ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko irailaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik