Arautegia

Inprimatu

137/2019 DEKRETUA, irailaren 10ekoa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Dima eta Zeanurin, Zeanuriko Barazar, Saldropo eta Altsusta-Zubizabale auzoetako hornikuntza berriko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 4214
  • Xedapen-zk.: 137
  • Xedapen-data: 2019/09/10
  • Argitaratze-data: 2019/09/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, «Zeanuriko Barazar, Saldropo eta Altsusta-Zubizabale auzoetako hornikuntza berria inkorporatzea» proiektuaren espedientea prestatu eta formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabili beharra adierazi zuen.

2017ko azaroaren 2an, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak erabaki zuen nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, hamabost eguneko epean, prentsan eta 2019ko azaroaren 21eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (222. zk.). Epe hori bukatu ondoren, aurreikusitako soluzioa aldatzea proposatu zen. Aldaketa horrek eragina du beste lursail batzuetan, eta, hori dela eta, entzunaldi-izapidea ireki zen lursail horien jabeentzat, hamabost egunez.

Geroago, 2018ko abenduaren 26an egindako bilkuran, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Eusko Jaurlaritzari eskatu zion proiektuak eragiten dituen eskubideak eta ondasunak lehenbailehen okupatu behar direla deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta alegazio bat aurkeztu zen, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Abonatu guztiak sareko urez hornitu beharra, iturburuko uraren ordez. Honek ur-hornikuntzaren kalitatea eta jarraitutasuna bermatuko du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Hori dela eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak proposaturik, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko irailaren 10eko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok Dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko irailaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik