Arautegia

Inprimatu

91/2019 DEKRETUA, ekainaren 18koa, zeinaren bidez 1.272.070 euroko kredituak sartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2019ko aurrekontu luzatuan, errepideen arloan (AP-68 autobidea, Bilbao-Zaragoza) Estatutik eskumen eta/edo zerbitzu berriak jaso direla-eta.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila; Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 3222
  • Xedapen-zk.: 91
  • Xedapen-data: 2019/06/18
  • Argitaratze-data: 2019/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Ogasun eta Ekonom韆; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen da, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatuko zaien aurrekontu-erregimena arautzen da. Bada, dekretu horren 75. artikuluan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoak Estatutik zerbitzu eta eskumen berriak jasoz gero, zirkunstantzia horren ondoriozko obligazioei aurre egiteko, Aurrekontu Orokorretan beharrezko kredituak sartuko dira, bai eta likidatzea aurreikusten diren eskubide ekonomikoak ere. Guztiarekin ere, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Transferentzien Bitariko Batzordearen Akordioa azkenekoz argitaratu zenetik harako hogei egun baliodun igaro baino lehen, Jaurlaritzak onartu egin beharko du eskumen eta/edo zerbitzu berriari dagokion aurrekontua, ekitaldia amaitu arteko aldiari dagokiona onartu ere.

2019ko maiatzaren 6an, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Euskal Autonomia Erkidegoari errepideen arloan eginkizunak eta zerbitzuak transferitzeko apirilaren 26ko 314/2019 Errege Dekretua eman zen argitara; eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2019ko maiatzaren 6an, aldiz, aipatutako arloari dagokionez, argitara eman zen apirilaren 30eko 71/2019 Dekretua, hau da, Transferentzien Batzorde Mistoaren 2019ko apirilaren 16ko Erabakia onartzen duena.

Horren ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko ekainaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

1. 1.272.070,00 euroko gastu-egoera onartzen da, eta honako obligazio hauei aurre egiteko beharrezko zenbatekoaz eratzen da: errepideen arloan (AP-68 autobidea, Bilbao-Zaragoza) Estatutik jasotako eskumen eta/edo zerbitzuen ondoriozko obligazioak, hain justu ere.

  1. Jasotako eskumen berriari dagokion sarrera-egoera 1.272.070,00 eurokoa da.

  2. Sarrera- eta gastu-egoerak, aurreko paragrafoetan aipatuak, aldi honi dagozkio: 2019ko maiatzaren 7tik 2019ko abenduaren 31ra artekoa; eta honela banatzen dira:

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

  1. Ogasun eta Ekonomia Sailak integratu egingo du aurreko artikuluan aipatutako gastu- eta sarrera-egoera Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko aurrekontu luzatuan, betiere bidezko ondorio juridikoetarako, eta, bereziki, kontabilitatea, exekuzioa eta osteko likidazioa egoki gauza daitezen.

  2. Martxoaren 23ko 2/2007 Legearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuak finantzatzeko foru aldundiek egin beharreko ekarpenak zehaztu eta baliabideak egoki banatzeko metodologia onartu zen 2007-2011 aldirako; bada, indarrean den metodologia horretako 9. artikuluko 1. apartatuan xedatzen denarekin bat etorriz, Kupoaren metodologiaren ondoriozko kenkari gehigarria burutuko da, metodologia horretako 2. artikuluan zehaztua, hain justu ere 2019ko ekitaldian eta 1.272.070,00 euroko zenbatekoarekin.

  3. Aurreko paragrafoan aipatutako metodologiaren 9. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, eta transferentzia berriak finantzatzeko, foru aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari ekarpen espezifiko eta osagarri bat egingo diote 2019ko ekitaldian, 1.272.070,00 euroko zenbatekoa egiten duena.

  4. Aurreko 2. eta 3. zenbakietan zehaztutako ondorioak data honetatik aurrera aplikatuko dira: aipagai dugun arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkion egunetik aurrera, hain justu ere.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017-2021 bosturtekorako kupoa zehazteko metodologiaren abenduaren 28ko 11/2017 Legeaz onartutakoaren 11. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan xedatutakoarekin bat etorriz, 2019ko ekitaldiko kupo likidoaren minorazioaren ondoriozko emaitza hauxe izango da: dekretu honetako aurreko artikuluko 2. zenbakian adierazitako kenkari gehigarrian behin betiko zenbatzen dena.

  2. Dekretu honetan aurreko artikuluko 3. zenbakian aipatutako ekarpen espezifiko eta osagarrian ere zenbatuko da emaitza hori.

  3. Ogasun eta Ekonomia Sailari baimena ematen zaio, beharrezkoa bada, artikulu honetan xedatutakoaren ondorioz bidezkoak diren aldaketak egiteko.

Dekretu honen babespean egindako kreditu-kontsignazioari dagokionez, Jaurlaritzaren izenean, Ogasun eta Ekonomia Sailak jakitun jarriko du Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra dekretu honek, baina 2019ko maiatzaren 7tik aurrerako ondorioak izango ditu. Izan ere, transferentziek egun horretatik aurrera izan dute eragina.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko ekainaren 18an.

Lehendakaria,

I袸GO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MAR虯 ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MAR虯 AZPIAZU URIARTE.