Arautegia

Inprimatu

59/2019 DEKRETUA, apirilaren 2koa, Euskadiko Turismo Mahaia sortzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 1752
  • Xedapen-zk.: 59
  • Xedapen-data: 2019/04/02
  • Argitaratze-data: 2019/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Turismoaren Antolamenduari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legea garatuz, urtarrilaren 27ko 5/2015 Dekretua argitaratu zen, Euskadiko Turismo Mahaia sortzeko. Lege hura orain indarrean dagoen Legeak, uztailaren 28ko 13/2016 Legeak, ordeztu zuen, eta hor ere aurreikusten da, 6. artikuluan, Euskadiko Turismo Mahaia sortzea Eusko Jaurlaritzan turismo-arloan eskumena duen sailaren aholku-organo gisa. Artikulu horren 3. apartatuak mahaiaren buruz ezartzen du ezen, sektore ekonomiko enpresarial turistikoez gain, agente sozialen ordezkariek egongo beharko dutela, nahitaez, eta erregelamendu-garapenerako uzten ditu mahaiaren antolaketaren, funtzioen, osaeraren eta funtzionamenduaren erregulazioa.

Dekretu honen helburua da urtarrilaren 27ko 5/2015 Dekretuaren edukia 13/2016 Legearen aurreikuspenetara egokitzea, turismo-mahaian ordezkaritza soziala egongo dela bermatzeko. Modu horretan, errekuperatu egiten da «Euskadiko Turismoko Aholku Batzordea» deiturikoan jasotzen zen partaidetza martxoaren 31ko 80/1992 Dekretuz sortu zen Aholku Batzorde hori. Gaur egun, gainera, bereziki da egokia ikuspuntu soziala aintzat hartzea, zeren eta turismo-sektorea gero eta garrantzitsuago ari baita bihurtzen gure eremuko ekonomian. Ildo horretan, turismo-politikak definitzean kasu egin behar zaie alderdi sozialei, garrantzi handia dutelako, ez bakarrik jarduera horretan lan egiten dutenen lan-baldintzak hobetzen dituelako, baizik eta horrek ematen diren zerbitzuen kalitatea hobetzen duelako.

Bestalde, Dekretuaren 1. artikulua berridatzi da, Gobernuaren administrazio-egituraren izendapen desberdinetara egokitzeko; baita azken xedapenetako 3.a ere, han agertzen diren arau-erreferentziak gaur egun indarrean dagoen legeriara egokitzeko.

Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat eta Ekonomia, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2019ko apirilaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren,

Dekretu honen helburua da Euskadiko Turismo Mahaia sortzea eta erregulatzea. Mahai horrek Eusko Jaurlaritzan turismo-arloko eskumena duen sailaren aholku-organo gisa jardungo du, aipaturiko sailari atxikita egongo da, baina ez da haren egitura hierarkikoan integratuko.

Dekretu honetan aurrez ikusita ez dauden kasuetarako, Turismo Mahaiari aplikatuko zaizkio Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean jasotako xedapenak, kide anitzeko organoen funtzionamenduari eta jarduketa-araubideari buruzkoak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko apirilaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.