Arautegia

Inprimatu

44/2019 DEKRETUA, martxoaren 20koa, zeinaren bidez aldatzen baita Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1507
  • Xedapen-zk.: 44
  • Xedapen-data: 2019/03/20
  • Argitaratze-data: 2019/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, sail horri esleitzen dio, hain zuzen ere, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari (Irargi), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzietako artxibo historikoak kudeatzea, Estatuaren Administrazioarekin sinatutako hitzarmenetan xedatutakoarekin bat.

Ekainaren 12ko 86/2018 Dekretuaren bidez, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2018ko ekainaren 4ko Akordioa onartu zen. Akordio horren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Lurralde Historikoak adostu zuten Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden Estatuaren titulartasuneko artxiboak kudeatzeko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzea.

Ekainaren 12ko 87/2018 Dekretuaren bidez, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2018ko ekainaren 4ko Akordioa onartu zen. Akordio horren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Lurralde Historikoak adostu zuten Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuta dauden Estatuaren titulartasuneko artxiboak kudeatzeko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzea.

Ekainaren 12ko 88/2018 Dekretuaren bidez, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2018ko ekainaren 4ko Akordioa onartu zen. Akordio horren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Lurralde Historikoak adostu zuten Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta dauden Estatuaren titulartasuneko artxiboak kudeatzeko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzea.

Transferentzien Bitariko Batzordearen 2018ko ekainaren 4ko Akordioari jarraikiz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoek haien lurraldeen eremuetan Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administrazioarekiko ekainaren 24ko 897/2011 Errege Dekretuan daukan posizioa hartu dute subrogazioz. Jakin dakigunez, 2011ko Errege Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoak kultura esparruan 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez jasota zeuzkan eginkizunei eta zerbitzuei gehitu zitzaizkien Estatuaren titulartasuneko artxiboak kudeatzeri dagozkionak.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumenak besterenduta, beharrezkoa da Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala egoera berrira egokitzea, eta apirilaren 11ko 82/2017 Dekretua, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, aldatzea.

Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak martxoaren 20an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Kentzea 2.c) apartatuan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzietako artxibo historikoei buruz egiten den aipamena, eta honela uztea:

  1. Egiteko horiek gauzatzeko zerbitzu hauek ditu Kultura Ondarearen Zuzendaritzak:

    1. Kultura Ondarearen Zentroa.

    2. Museoen Zentroa.

    3. Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroa, Irargi.

    4. Liburutegi Zerbitzua.

    5. Jabetza Intelektualaren Erregistroa eta Kultura Ondarearen Aholkularitza Juridikoa.

Kentzea 2.3 puntuan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzietako artxibo historikoei buruz egiten den aipamena eta h) apartatua, eta honela uztea:

  1. Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari (Irargi) dagokio:

    1. Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez sortu zen Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionala dela-eta, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartu zituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak ezartzen dizkion egitekoak gauzatzea.

    2. Kultura-ondareari buruzko politikaren esparru orokorraren barruan, dokumentu-ondareari eta artxiboei buruzko politika espezifikoa diseinatu eta kudeatzea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuen kudeaketa-jarduerak koordinatzea.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuetako agirien tratamendua eta irizpideak normalizatzea, eta horien edukiaren hedapena sustatzea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden edo hari buruzkoak diren artxibo publiko eta pribatuetako funtsetan dagoen informazioaren deskribapena eta hedapena sustatzea.

    6. Dokumentu-ondarearen eta artxiboen gaian, beharrizanak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentu-ondarearen eta artxiboen balioari buruzko kontzientzia sozial eta kolektiboa bultzatzeko neurriak aztertu eta proposatzea, eta gai horretako prestakuntza eta hezkuntza sustatzeko behar diren erakundeekin lan egitea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko martxoaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.