Arautegia

Inprimatu

27/2019 DEKRETUA, otsailaren 26koa, zeinaren bidez onartzen baita Urkiolako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren zati arautzailea, eta agintzen baita osorik argitaratzea Urkiolako Parke Naturalaren eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko II. Plana eta bertako kudeaketa-jarraibideen eta -jardunen dokumentua (ES2130009).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 1361
  • Xedapen-zk.: 27
  • Xedapen-data: 2019/02/26
  • Argitaratze-data: 2019/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Urkiola, duen balio natural handia dela-eta, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bategineko Naturagune Babestu aitortutako eremu bat da. Bi tipologia gainjartzen dira bertan: batetik, Parke Natural deklaratua dago, abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuaren bidez ostean, 93/1994, 252/1995 eta 97/1998 Dekretuek aldatu zuten dekretu hori, eta, bestetik, Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu ere bada, otsailaren 16ko 24/2016 Dekretuarekin bat etorriz.

Parke Naturala denez, batetik, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 20. artikuluak eskatzen du Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan bat izan behar duela ekainaren 18ko 147/2002 Dekretuaren bidez onartua, eta duela gutxi aldatua Urkiolako Parke Naturalaren Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana aldatzeko ekainaren 3ko 91/2014 Dekretuaren bidez, eta, bestetik, 27. artikuluaren arabera, Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plan bat erantsi beharko zaio, hauek jasotzen dituena: aipatutako gune naturala kudeatzeko arau, jarraibide eta irizpide orokorrak; naturagunearen barnean egingo diren ekonomia- eta aisialdi-jarduerak ordenatzeko arauak, eta guneko helburu zehatzak garatzen dituzten programak prestatzeko jarraibideak.

Bestalde, Natura 2000 Sarearen tipologiak berarekin dakar kontserbazio-neurri jakinak izan beharra eremuak, eta, horretarako, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 22.5 artikuluak agintzen die, batetik, Eusko Jaurlaritzari kontserbazio arauak ezartzea hori aipatutako otsailaren 16ko 24/2016 Dekretuaren bidez egin zen, eta, bestetik, foru-organoei, espazioa kudeatzeko jarraibideak onartzea.

Gainera, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 18. artikuluaren arabera, leku berean gainezartzen badira naturagune babestuetako figura bat baino gehiago, Urkiolan gertatzen den bezala, dokumentu bakarrean koordinatu beharko dira horien arauak eta plangintza-mekanismoak, eta, eremuaren kudeaketa-plana sartuko da dokumentu horretan, osotasun koherente bat osa dezaten kategoria bakoitzaren arabera aplikatzekoak diren araubideek.

Hori guztia betetzeko, Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan honek izaera bikoitza du: batetik, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 27. artikuluan aurreikusitako tresna da Urkiolako Parke Naturalerako, eta, bestetik, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 22.5 artikuluko bigarren paragrafoko Natura 2000 Sarea eremua kudeatzeko jarraibideak onartzen ditu, hori guztia testu bategin horren 18. artikuluan aurreikusitako agiri bakarrean.

Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan markatutako pausuei jarraikiz egin da haren izapidetzea, eta, halaber, azpimarratu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean elkarlana izan dela hori idatzi eta sustatzeko. Arabako Foru Aldundiak prestatu eta izapidetu du Urkiolako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko II. Plana, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 25. artikuluan eta 228/1994 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, hura baita Urkiolako Parke Naturalaren kudeatzailea Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. Horrela, apirilaren 27ko 191/2015 Foru Aginduaren bidez Arabako Foru Aldundiak eta apirilaren 16ko 698/2015 Foru Aginduaren bidez Bizkaiko Foru Aldundiak, hurrenez hurren, ebatzi zuten hasiera ematea Urkiolako Baliabide Naturalak Antolatzeko II. Plana onartzeko prozedurari, eta bi xedeetarako baliagarri izan zedila, bai Parke Naturalari, bai Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa-jarraibideen eta -jardunenei dagokionez. Dokumentua, aldi berean eta bi hileko epean, entzunaldi-izapidean eskaini zitzaien eraginpeko administrazioei eta gizarte-, ekonomia-eta ingurumen-interesen ordezkari diren elkarteei, eta jendaurrean jarri zen interesdunentzat. Gainera, nahitaezko txostenak eskatu zitzaizkien kide anitzeko organoei. Baliabide Naturalak Antolatzeko II. Plana eta kudeaketa-jarraibideen eta -jardunen 2017ko uztailaren 3ko dokumentua onartu zituen Parke Naturaleko patronatuak. Ondoren, dokumentua onartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak 2017ko uztailaren 26an eta Arabako Foru Aldundiak 2017ko irailaren 19an, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean hirigintza-arloko eskumenak dituzten organoei eta Foru Aldundiei helarazi zitzaien, eta horiek aldeko txostenak eman zituzten.

Horren ostean, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluek, 2017ko otsailaren 6an eta 2017ko otsailaren 27an egindako saioetan, hurrenez hurren, behin betiko onartu zuten Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana; plan horretan ezartzen ditu, batetik, parkearen kudeaketarako jarraibide, irizpide eta jokamolde orokorrak, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen 29.e artikuluarekin bat, eta, bestetik, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 22.5 artikuluaren bigarren paragrafoarekin bat, Natura 2000 Sareko gunerako, kudeaketarako jarraibideak, zeinek, kontserbazio-helburuak oinarri hartuta, barne hartzen baitituzte guneak kontserbazio-egoera egokian mantentzeko neurri egokiak, habitat naturalak eta espezieen habitatak hondatzea ekiditeko neurri egokiak eta inguru horien izendapena bultzatu duten espezieei eragiten dieten aldaketak ekiditeko neurriak.

Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartzeko eta Urkiolako naturagune horiek zuzenduko dituen dokumentua batera argitaratzeko bideratu dute Bizkaiko Foru Aldundiko eta Arabako Foru Aldundiko foru-organoek Parke Naturala zuzentzeko zati arautzailea. Dekretu honen bidez, bi gai horiek gauzatzen dira.

Azpimarratu behar da, gainera, eremu horrek badituela bai Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana 147/2002 Dekretuaren bidez onartu eta 91/2014 Dekretuaren bidez aldatua Parke Naturalerako Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 4. artikuluko helburu zehatzak betetzeko, eta bai Natura 2000 Sareko gunerako arau batzuk, 24/2016 Dekretuaren II. eranskinean daudenak. Bi dokumentuak, 24/2016 Dekretuaren azken xedapenetako bigarreneko argibideei jarraikiz, dokumentu bakarrean biltzen ari dira Eusko Jaurlaritzarena bakarrik da horren eskumena, Urkiolako Parke Naturaleko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana prestatu eta onartzeko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko ekainaren 30eko Aginduak hasitako prozeduraren bidez. Bi dokumentuekin bat dator Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana.

Ondorioz, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 22.5 eta 29. artikuluekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 26n egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Behin betiko onartzea Urkiolako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko II. Planaren zati arautzailea, plan horren lehen zatiko bigarren apartatuan dagoena.

Dekretu honen eranskin gisa argitaratzea Urkiolako Parke Naturalaren eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren eta bertako kudeaketa-jarraibideen eta -jardunen dokumentuaren (ES2130009) testu osoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)