Arautegia

Inprimatu

1/2019 DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, Bilboko «Ekologistak Martxan Bizkaia» Elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 9
  • Hurrenkera-zk.: 175
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 2019/01/08
  • Argitaratze-data: 2019/01/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Bilboko «Ekologistak Martxan Bizkaia» elkartek aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako egiten duen lanagatik.

Ekologistak Martxan Bizkaia elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatu zen 2000ko urriaren 27an (erregistro zenbakia: AS/B/08831/2000).

Elkarteak Bizkaiko Lurralde Historikoan betetzen ditu nagusiki bere egitekoak.

Eratu zenetik, Ekologistak Martxan Bizkaia elkarteak bere helburuak lortzeko behar diren jarduera guztiak egiten ditu; helburu horiek elkartearen estatutuen 2. artikuluan daude jasota:

Ingurumen arloko auzien eztabaidetan, aldaketa-proposamenetan eta konponketetan gizarteak duen parte-hartzea areagotzea.

Arazo eta alternatiba ekologikoen gaineko eztabaida sustatzea.

Euskal gizarteari jakinaraztea mugimendu ekologistaren taldeek eta pertsonek pairatzen dituzten erasoak eta ematen dituzten banakako erantzunak, batzuetan, dibertsifikatuak izaten direnak.

Bete dira honako arau hauetan ezarritako eskakizunak: Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuan, eta Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuan.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera, dagokion espedientea instruitu da eta elkartea onura publikokoa dela aitortzen da, Gobernu Kontseiluak hartutako Dekretuaren bidez.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak proposatuta, emandako dokumentazioa ikusita, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko urtarrilaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urtarrilaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik