Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «179/2018 Dekretua, abenduaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 111
  • Xedapen-zk.: 179
  • Xedapen-data: 2018/12/11
  • Argitaratze-data: 2019/01/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Justizia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira honako dekretu honetan: «179/2018 Dekretua, abenduaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duena», (2018ko abenduaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 245. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Dekretuaren 77. artikuluan, 2018/6265 (51/50) orrialdean, testu zati bat falta da, horregatik, artikulua osorik berriz argitaratzen da jarraian:

  1. Foru-aldundi bakoitzak pertsona harreragileen erregistroa eratuko du eta haren erregulazioa eta edukia onartuko ditu. Erregistroaren xedeak honako hauek izango dira: euren burua familia-harrerarako eskaintzen duten pertsonak edo familiak inskribatzea; pertsonek familia-harrerarako duten egokitasuna baloratzeko txostena eta, hala badagokio, egokitasunaren adierazpena; eta ezarritako familia-harrerako neurriaren eraketa formalizatzeko, hura aldatzeko edo bertan behera uzteko ebazpenak, baldin eta interesdunak edo ukituak badira; eta eragiten dieten bestelako egintzak, hala nola foru-aldundiak proposamena egitea harrera bat egin dezaten, hura baztertu badute ere.

  2. Pertsona harreragileen erregistroan inskribatutako pertsona edo familiek aldez aurretik harreraren bat egin badute, harrera horren emaitza ere inskribatu beharko da.

  3. Erregistroan jasotako datu guztiak sexuaren arabera bereiziko dira.

  4. Erregistroan dokumentuak inskribatzea, hala badagokio, edo haietan dauden datuak inskribatzea, dokumentuok idatzita dauden hizkuntza ofizialean egingo da.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.