VIII Curso de Verano de Osalan de SST: Prospektiba teknologikoa eta Laneko Arriskuen Prebentzioa

Ekitaldi-deskribapena

1997an, ernetze arautzailea gertatu zen Laneko Arriskuak Prebenitzeko 31/1995 Legearen garapenarekin. Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduari buruzko urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretutik hasi eta apirilaren 14ko (485a, laneko segurtasun-seinaleztapenaren eta osasunaren arloan dauden gutxieneko xedapenei buruzkoa; 486a, lantokietako segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena; 487a, zamak eskuz manipulatzearen inguruko segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenei buruzkoa; 488a, datuak ikuskatzeko pantailak dauzkaten ekipoekin egiten den laneko segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenen ingurukoa), maiatzaren 12ko (664a, eragile biologikoen eraginpean egotearekin zerikusia duten arriskuen aurrean langileak babesteari buruzkoa; 665a, laneko eragile kantzerigenoen eraginpean egotearekin zerikusia duten arriskuen aurrean langileak babesteari buruzkoa), maiatzaren 30eko (773a, langileek norbera babesteko ekipoak erabiltzearen inguruko segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenei buruzkoa), uztailaren 18ko (1215a, langileek laneko ekipoak erabiltzeko segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena; 1216a, arrantzontzietako lan-segurtasunari eta -osasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena), irailaren 5eko (1389a, meategiko jardueretako langileen segurtasuna eta osasuna babesteko gutxieneko xedapenak onartzen dituena) eta urriaren 24ko Errege Dekretuetara (1627a, eraikuntza-lanetan segurtasuna eta osasuna babesteko gutxieneko xedapenak onartzen dituena).

Aitortu beharra dago duela 21 urte egin zen ahalegin arautzailea oso garrantzitsua izan zela, eta bere emaitzak eduki dituela. Era berean, egia da prebentzioaren arloko beste alderdi batzuen inguruko garapen arautzailearekin jarraitu dela gero, ia gauza guztietarako arauak dituen sarea eratzeraino. Askotan aplikatzeko zaila den sarea.

Informazio gehiagorako: https://goo.gl/9DAfe7

Kurtsoaren egitaraua osoa

Hori gutxi balitz, 1997an prospektiba teknologikoaren eremuko pertsona gutxi batzuek bakarrik susmatuko zuten arau horiek argitaratu zirenetik igaro diren urteetan gizarteak eta lan-jarduerak hain aldaketa sakonak edukiko zituztenik; hala nola, 4.0 Industriaz (elkarlaneko robotika, fabrikazio gehigarria), energia-ekoizpen eta -banaketa orokortuaz (haize- eta eguzki-energia, garraiobideak eta garraio-eremuak, gasaren garraio handiak), garapen bioteknologikoaz (ehundurak, sendagaiak, materialak, instalazioak), IKTen eta teknologia berrien goraldiaz (hardware berria, Big Data, start up enpresak, droneak), lantoki berriez (eraikuntza, nekazaritza-ustiapen edo arrantzontzi adimendunak) ari gara. Ikastaro hauen aurreko edizioan hasi ginen ikusten aldaketa horien alderdi batzuk.

Hori dela-eta, OSALANek garrantzitsutzat jo du besteren artean laneko arriskuen prebentzioaren gainean ikuspegi berriak egotea sustatzen ari diren aldaketak (ekoizpen-prozesuei dagozkienak) aztertzen jarraitzea.

Helburuak:

  • Lan-eremu berritzaile batzuk eta horietan egon daitezkeen laneko arriskuak aurkeztea.
  • Prebentzioaren arloko erreferente arautzaileen inguruko hausnarketa bultzatzea
  • Laneko arriskuak prebenitzeko teknikariek etorkizun hurbilean eduki ditzaketen prestakuntza-premiak identifikatzea.
Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
10
Ordutegia:
09:00tatik 14:00etara
Miramar Jauregia
Miraconcha48
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Izen-ematea
Prezioa:
Matrikula murriztua
Izen-emate epea:
2018/04/17 - 2018/05/31