Uraren Mundu Eguna 2018

Ekitaldi-deskribapena

 

Nazio Batuen Asanblada Orokorrak, 1993ko abenduaren 22an A/RES/47/193 ebazpena onartu zuen, eta bertan martxoaren 22an Uraren Mundu Eguna ospatzeko akordioa jasotzen da.

2018an Uraren Mundu Eguna Naturan, Ura goiburupean ospatzen da. Goiburu horren helburua da sustatzea XXI. Mendeko erronkei aurre egiteko irtenbideak naturan bilatzeko aukera.

Kaltetutako ekosistemek erabilgarria den uraren kopuru eta kalitatea murriztu egiten dute. Gaur egun 2.100 milioi pertsona bizi dira etxean ur segurua izateko aukerarik gabe, eta horrek ondorioak ditu bere osasun, hezkuntzan edota bizimoduan.

Garapenerako 6. helburuak jendearen konpromisoa bilatzen du, mundu osoak 2030. urterako ur segurua izateko aukera izan dezan, horretarako mugarri bezala zehaztuz ingurunea babestea eta kutsadura murriztea.

Uraren Mundu Eguna

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Uraren Euskal Agentzia
Orio1
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)