2018 Osatzen Jardunaldiak

Lehen Arreta Dantzan

Ekitaldi-deskribapena
2018 Osatzen Jardunaldiak

Aurten, azaroaren 23an eta 24an egingo da, Donostian, ostiral larunbat formatuan.

 

Datorren azarorako prestatzen ari garen programaren inguruan informazioa eguneratzen joango gara. Lan handia dugu aurretik, gogor ekiteko ilusio betez.

 

Gaiak ugariak izan daitezen saiatuko gara, parte-hartzea bultzatuko dutenak. Elkarbanatzeko gogoa duzuen guztiontzat hausnarketarako eta eztabaidarako gunea sortuko dugu.

 

Gerturatzera gonbidatzen zaituztegu. Zuek baitzarete jardunaldien garapenerako funtsezko pieza eta guztion artean gure logoak iradokitzen duen puzzle aparta osatzea dugu helburu. Amaierako emaitzak denok partaide garen Lehen Arreta honen baitan dauden mila alderdiak isla ditzala; eta azken irudia itxaropentsua izan dadila. Guztion artean gozatzeko gonbita luzatzen dizuegu, eta aukera balego, dantza pausu batzuk marraztera ere, konplexurik gabe, gure leloa iradokitzen duen gisara. Eta koreografia onenetan bezala, ulertu dezazuen, batzuetan, geldi egotea, pausaraztea eta behatzea ere dantzaren parte dela.

 

Zuen zain gaude!!

 

Nori zuzendutaLehen Arretako lankide guztiei.

 

Web-orrialdea: http://www.osatzen.com/jornadas2018/

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osatzen
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Euskara / Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
1 .Eguna 09:00 - 20:00 2. Eguna 09:00 - 18:00
Gipuzkoako Bazkundean
Tolosa75
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Gunearen irisgarritasuna
Fisika: Ezezaguna
Visual: Ezezaguna
Entzuteko: Ezezaguna
Mentala: Ezezaguna
Organikoa: Ezezaguna
Izen-ematea
Prezioa:
Ikasleak 0 euro, Bazkide Egoilarrak 45 euro, Bazkideak 55 euro, Ez bazkideak 65 euro
Jarraibideak :