Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 15ekoa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 105
  • Hurrenkera-zk.: 2716
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/05/15
  • Argitaratze-data: 2019/06/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Kanoe Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1986ko apirilaren 25ean, 85. zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskadiko Kanoe Federazioak, 2019ko otsailaren 11n egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, Estatutuen 27 eta 30.2 artikuluak moldatzeko eta 37. artikulua eta bigarren xedapen gehigarria ezabatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

Lehenengoa. Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuen 27 eta 30.2 artikuluen aldaketak, eta 37.artikuluaren eta bigarren xedapen gehigarriaren ezabatzea onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluen erredakzioak ondoko moduan geldituko lirateke:

30. 2. artikulua. «2. Zuzendaritza Batzordeko kideek banaka utziko dute kargua, arrazoi hauengatik:

  1. Dimititzeagatik edo hiltzeagatik.

  2. Gaitasunik gabe uzteagatik edo gaitasuna galtzeagatik.

  3. Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.

  4. Presidenteak kargu-uztea agintzeagatik.»

    Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

    Hirugarrena. Ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Laugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta, honen aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 15a.

    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

    JON REDONDO LERTXUNDI.

    EUSKADIKO Kanoe FEDERAKUNTZAREN ESTATUTUAK

  1. Estatuan dagokion kirol modalitatea ordezkatzea, eta, hala dagokionean, federazioa beste erakunde batzuetara atxikitzeko araubidea zehaztea.

  2. Bere barne dauden lurralde federazioen jarduera koordinatzea.

  3. Autonomia erkidegoan kirol modalitatearen lehiaketa ofizialak eta jarduerak antolatzea.

  4. Parte hartzeko eta lehiatzeko arau propioak ezartzea; betiere bere eremuaz gaindiko lurraldeko federazioek ezarritako arauen aplikazioari dagokionean kalterik eragin gabe, hala dagokionean.

  5. Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan bere estamentu guztien partaidetza antolatzea.

  6. Dagokion kirol modalitatearen federazio lizentziak ematea.

  7. Bere jarduera garatzean sortutako kirol gatazkak ezagutu eta konpontzea; organo judizial eta arbitraje-organoen eskumenari kalterik egin gabe.

  8. Bere arauak betetzen direnaz arduratzea, eta horiei jarraiki, duen diziplina ahalmena burutzea.

  9. Administrazioarekin kirolean debekatuta dauden substantzia, talde farmakologiko eta arauz kanpoko metodoen erabilera prebenitzen, kontrolatzen eta zigortzen elkarlanean aritzea, horretarako zehazten den araudiari jarraiki.

  10. Horretarako ezartzen den araudiari jarraiki, dagokion kirol modalitateko teknikariak eta epaileak prestatzea.

  11. Bere baliabide ekonomikoen helburua zehaztu eta esleitzea; bere jarduerarako beste erakunde batzuek transferitzen dizkion baliabideak kudeatzea, eta bere baliabide guztien erabilera zuzena dela kontrolatzea.

  12. Lurralde federazio, eta atxikita dituen klub eta kirol elkarteentzako dirulaguntzak esleitu eta aplikazioa kontrolatzea.

  1. Euskal Herriko administrazioekin kirol-sustapeneko bere helburuetan elkarlanean aritzea, eta, bereziki, 14/1998 Legeak federazioei zuzenean ezartzen dizkien lankidetza eta aholkularitzako funtzioetan.

  2. Bere estatutuak eta kirol araudiak lantzea.

  3. Dagokion kirol modalitatean eta lurralde eremuan emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, eta ahal den neurrian, bermatzea.

  4. Eta, oro har, dagokion kirol modalitatearen jarduera sustatzeko eta hobetzeko komeni den guztia ezartzea.

Estamentu guztiek ezinbesteko baldintza dute federazio lizentzia edukitzea, bai Euskadiko Kanoe Federazioak eta bere lurralde federazioek, eta bai lurraldez gaindiko beste edozein erakundek antolatutako lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko.

Federazio lizentzia duten estamentu guztiek Euskadiko Kanoe Federazioak bere lehiaketei dagokionean ezartzen dituen arau, arautegi eta xedapen guztiak bete beharko dituzte.

Euskadiko Kanoe Federazioak, araudiari jarraiki, estamentu ezberdinetako mailak, eginkizunak eta baldintzak zehaztuko ditu.

  1. Federazio lizentzia bakarra izango da Euskal Herrian, eta, horren bidez, titularra bai euskal federazioari eta bai dagokion lurralde federazioari atxikita egongo da.

  2. Aldi berean bi federaziotako kide izatea, dagokion baimena lortzearen bidez gauzatzen da.

  3. Euskal Herriko federazioak eta lurralde federazioek elkarrekin adostu ahal dute borondatezko harpidetza duen, eta ofiziala izango ez den txartela sortzea, zeinen barne ez baitago lehiaketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea, ezta titularra federazio honetako kide izatea ere. Txartel horrek ofizialak ez diren zenbait kirol jardueretan parte hartzeko, eta zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko aukera soilik darama barne.

  4. Federazio honek emandako lizentziak, autonomia erkidegoaz gaindiko eremuko lehiaketetan parte hartzeko gaituko du bere titularra, indarrean dagoen araudiak ezarritako kasu eta baldintzetan.

  1. Federazio honek, lizentziak emateko duen eskumenaren babesean, honakoak ezarriko ditu araudiari jarraiki: lizentzien agiri, kirol eta ekonomia erregimena, bere eskubide eta betebeharrak, iraupena, indarrean sartzeko data, kategoriak, kuotak, prozedura, formatua eta gainerako antzeko kontuak. Funtzio horrek barne hartuko du halaber nahitaezko arrisku-estaldurak bermatzen dituzten aseguru kolektiboak kontratatzea.

  2. Euskadiko Kanoe federazioak borondatezko kuota gehigarria jaso ahal izango du federatuengandik, zerbitzu eta jarduera jakin batzuk finantzatzeko.

  3. Federazioak lizentzia bakoitzaren zenbateko garbia lurralde federazioen artean banatuko du Batzar Nagusiak onartutako terminoen arabera, eta urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 24.5 artikuluan xedatutakoari jarraiki. Zenbateko garbi hori era honetan lortuko da: zenbateko gordinari aseguruei eta lurralde eremuaz gaindiko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko kuotei dagozkien zenbatekoak kenduz.

  1. Lizentziak komunikazioaren teknologiak era egokian aprobetxatzeko moduko baldintza teknikoak dituen euskarri batean, eta Eusko Jaurlaritzak euskarri horiei dagokionean onartutako ezaugarri teknikoekin bat etorriaz igorriko dira.

  2. Lizentziaren agirian ondorengo kontzeptuak jasoko dira:

    1. Nahitaezko aseguruen kuota.

    2. Euskal federazioarentzako kuota: zenbateko garbiaren % 60 izango da.

    3. Lurraldeko federazioarentzako kuota: zenbateko garbiaren % 40 izango da.

    4. Federazioaren eremuaz gaindiko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko kuota, hala dagokionean.

  3. Lizentziaren agirian, halaber, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 25.4 artikuluan ezarritako edukiak jasoko dira.

  1. Batzar Nagusia deitutako gobernu organoa

  2. Zuzendaritza Batzordea deitutako kide anitzeko administrazio organoa.

  3. Batzorde Betearazlea deitutako administrazio organoa

  4. Ordezkaritza organoa zeinen titularra federazioko Lehendakaria izango baita.

  1. Lehendakaria hautatzea.

  2. Federazioko kontuak eta aurrekontuak onartzea.

  3. Estatutuak onartzea edo aldatzea.

  4. Zentsura-mozioa onartzea.

  5. Lehiaketa ofizialen egutegia onartzea.

  6. Federazioaren jarduera-plana onartzea.

  7. Federazioaren arautegiak onartzea edo aldatzea.

  8. Ondasun higiezinak izatea, besterentzea eta zergapetzea; maileguak adostea, eta zorraren edo ondare zati alikuotaren tituluak jaulkitzea, estatutu hauetan xedatutakoari jarraiki.

  1. Federazioaren desegitea erabakitzea.

  1. Bere garrantzia dela eta Batzar Nagusiaren oniritzia eskatzen duten beste erabaki guztiak hartzea.

  1. Edozein kasutan, hauteskundeak kirol modalitatearen joko olinpikoak egiten diren urteetan egingo dira beti, eta lurralde federaziotako batzar nagusiak berritu eta gero.

  2. Salbuespen gisa, eta Eusko Jaurlaritzak berariazko baimena eman eta gero, hauteskunde-prozesuaren hasiera atzeratu edo aurreratu daiteke, aurreikusitako hasiera-egunean ezinezkoa gertatzen bada.

  1. Batzarreko kide guztien % 70, klub eta kirol elkarteen estamentuan, Klub bakoitzeko 2 ordezkari izanik.

  2. Batzarreko kide guztien % 15 , ordezkari bat kirolarien estamentuan.

  3. Batzarreko kide guztien % 8, ordezkari bat teknikarien estamentuan. Era berean, ordezkaritza eta hauteskundeak deitzeko unean dauden estamentu bakoitzaren lizentzia kopurua proportzionalak izango dira.

  4. Epaileen estamentuaren ordezkariak batzarreko kide guztien % 7 an ezarritako ehunekoan egongo dira, ordezkari bat. Ordezkaritza eta hauteskundeak deitzeko unean dauden estamentu bakoitzaren lizentzia kopurua proportzionalak izango dira.

    1. Aurreko erregela aplikatu eta gero estamentu bakoitzean geratzen den ehuneko osoa honela banatuko da: estamentu bakoitzeko, Euskal Federazioan erroldatutako pertsona guztiei dagokionean, atxikita dituen kide kopuruarekin proportzionala den ordezkari kopuru jakin bat esleituko zaio lurralde federazio bakoitzari.

  1. Kirolarien estamentuko ordezkariak, hauteskundeak egingo diren denboraldian nahiz aurrekoan lizentzia indarrean duten hamazortzi urtetik gorako kirolarien artean hautatuko dira. Lehen azaldutako baldintzak betetzen dituzten hamasei urtetik gorako kirolariek aukeratuko dituzte ordezkariak.

  2. Teknikarien ordezkariak, lizentziaren kategoria edozein dela ere, hauteskundeak egingo diren denboraldian nahiz aurreko denboraldian lizentzia indarrean dutenen artean hautatuko dira.

  3. Epaileen ordezkariak, lizentziaren kategoria edozein dela ere, hauteskundeak egingo diren denboraldian nahiz aurreko denboraldian lizentzia indarrean dutenen artean hautatuko dira.

  4. Aukeratuak izan diren denboraldian Batzar Nagusiko kideen artean plaza librerik geratzen bada, Batzar Nagusirako azken hauteskundeetan estamentu bakoitzari dagokion ordezkoen zerrendan agertzen den lehenengo pertsonak beteko du, Hauteskunde Arautegiak hartarako xedatutako prozedurari jarraiki.

  5. Lurralde federazioren batean estamentu jakinik ez badago, edo estamentua osatzen duten pertsona kopuruarekin lurralde federazio horri esleitutako gutxieneko ordezkaritza lortzen ez bada, estamentuaren plaza libreak lurralde federazio horren gainerako estamentuei proportzionalki esleituko zaizkie.

  1. Ekitaldi bakoitzean, gutxienez, ohiko bilera bat egingo du Batzar Nagusiak, urteko lehen seihilekoan. Xedea hauxe izango da:

    1. Kontuen eta aurrekontuen egoera onartzea.

    2. Jarduera-plana onartzea.

    3. Lehiaketen egutegi ofiziala onartzea.

  2. Bere eskumeneko gainerako gaiak, hurrengo paragrafoan aurreikusitakoak izan ezik, halaber ohiko bileran tratatuko dira.

  3. Batzar Nagusiak ez ohiko bilera ospatuko du ondorengo gaiak tratatzeko:

    1. Hauteskundeak burutzea.

    2. Zentsura-mozioa.

    3. Arautegiak onartzea edota aldatzea.

    4. Estatutuak onartzea edota aldatzea.

    5. Federazioa desegitea.

  1. Lehendakariak, Federazioko Lehendakaria ere izango denak.

  2. Lehendakariordeak, Lehendakarien funtzioak hartuko dituena ez badago, edo kargua uzten badu.

  3. Diruzainak.

  4. Batzordekideak. Batzordekide bana egongo da kirol diziplinaren arabera federazioan eratzen den batzorde bakoitzeko.

    1. Lurralde Federazioetako Lehendakariek eskubide osoa dute Zuzendaritza Batzordeko kideak izango dira.

    2. Zuzendaritza Batzordeari Federazioko Idazkariak lagunduko dio; hitza izango du, baina botorik ez.

    3. Pertsona berak lehendakariordearen eta diruzainaren karguak izan ditzake.

    4. Zuzendaritza Batzordearen kargu guztiak ohorezkoak dira, Idazkariaren eta Diruzainaren karguak izan ezik, zein ordaindu ahal izango baitira.

    5. Batzar Nagusiko kideak ez diren Zuzendaritza Batzordeko kide guztiak joan ahal izango dira batzarretara; hitza izango dute baina botorik ez.

  1. Deialdiarekin batera gai zerrenda aurkeztu beharko da, eta hor eztabaidatu behar diren gaiak, nahiz horien inguruko dokumentazioa adierazi beharko dira.

  2. Gai zerrenda hori, gutxienez, bilera egin baino bi egun lehenago jakinarazi beharko zaie Batzarreko kideei, idatziz, behar bezala justifikatutako premia dagoenean salbu.

  3. Hala ere, deialdia egon ez arren, baliozkotzat hartuko da kide guztiak joaten badira, eta aho batez hala erabakitzen badute.

  1. Zentsura mozioa onartzeagatik.

  2. Lehendakariaren kargu-uzteagatik.

  3. Kideen % 50 baino gehiago hiltzea, edo horiek dimisioa aurkeztea.

  4. Kideen % 50 baino gehiago gaitasunik gabe uztea edo ezgaitzea.

  5. Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.

    1. Zuzendaritza Batzordeko kideek banaka utziko dute kargua, arrazoi hauengatik:

      1. Dimititzeagatik edo hiltzeagatik.

      2. Gaitasunik gabe uzteagatik edo gaitasuna galtzeagatik.

      3. Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.

      4. Presidenteak kargu-uztea agintzeagatik.

    2. Zuzendaritza Batzordeko kide batek edo gehiagok kargua banaka uzten badute, Lehendakariak horien ordezkoak izendatu ahal izango ditu, eta esleipen horiek Batzar Nagusiak egiten duen lehenengo bileran horretan jakinarazi beharko dira.

    3. Lehendakariak kide berriak gehitu ditzake federazioko Zuzendaritza Batzordera, egoki deritzonean.

    4. Aurreko puntuetan xedatutakoa ezin izango da aplikatu Lurralde Federazioetako Lehendakarien kasuan, eta kargua uzteko arrazoiak dagozkien federazioen estatutuetan ezarritakoak izango dira.

  1. Zentsura-mozioa onartzen denean Zuzendaritza Batzordeko kide guztiek kargua utzi beharko dute, Federazioko Lehendakariak barne, Lurralde Federaziotako Lehendakariek izan ezik, zein Zuzendaritza Batzordean eskubide osoko kide bezala sartuko baitira Zuzendaritza Batzorde berrira.

  1. Batzar Nagusiaren eta Zuzendaritza Batzordearen bileren aktak egitea.

  2. Federazioaren liburuak eta gainerako dokumentuak zaintzea, kontabilitatekoak salbu.

  3. Aipatu liburuen edukien inguruko ziurtagiriak egitea.

  1. Federazioaren kontuak eta ekonomi arloko eragiketak zuzentzea.

  2. Federazioaren kontabilitate-liburuak zaintzea eta horietaz arduratzea.

  3. Beharrezkoak diren Kontabilitateko dokumentu guztiak prestatzea, bereziki, urteko aurrekontuaren zirriborroa eta ekitaldi bakoitzaren balantzea, gero Batzar Nagusiak onar ditzan.

  1. Lehendakariaren kargua uzteko arrazoiak ondorengoak dira:

    1. Dimititzeagatik ala hiltzeagatik.

    2. Urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 104. artikuluan aurreikusitako zentsura-mozioa onartzeagatik.

    3. Gaitasunik gabe uzteagatik edo gaitasuna galtzeagatik.

    4. Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.

  2. Lehendakariak kargua uzten badu hautaketa berria egin beharko da. Kasu horretan, jardunean jarraituko du eta Hauteskunde Batzorderako deia egingo du, gehienez, hilabete bateko denbora-epean. Epe horretan deialdirik egiten ez bada, Batzar Nagusiko kide guztien % 5a ordezkatzen duen edozein kide-taldek Hauteskunde Batzorderako deialdia burutu ahal izango du.

  1. Adin nagusikoa izatea.

  2. Administrazio-egoitza federazioaren jarduera-eremuan izatea. Ez ohiko egoeretan Batzar Nagusiak baldintza hori barkatu ahal izango du.

  3. Karguak edo funtzioak betetzeko gaitasuna kentzen duen diziplinazko zigor irmorik bete behar ez izatea.

  4. Epai judizial irmoaren bidez kargu publikoak betetzeko gaitasuna baliogabetzen duen zigorrik ez izatea.

  5. Erabaki judizial irmoaren bidez ezgai deklaratuta ez egotea.

  1. Euskadiko Kanoe Federazioak batzorde tekniko bat izango du, eta batzorde horrek federazioaren kirol zuzendaritza teknikoa bere gain hartuko du.

  2. Halaber, Federazioa bide onetik joateko komenigarriak diren bestelako Batzordeak izan ditzake, eta dagozkien Arautegietan garatuko dira.

  1. Eusko Jaurlaritzak federaziotako zuzendariak etengabe prestatzea, eta doako aholkularitza teknikoa ematea bere funtzioak era egokian bete ditzan.

  2. Jardueretan izandako gastuak itzultzea, federazioak berak aurretik ezarritako mugen barruan.

  3. Federazioaren bitartez, borondatezko jardueratik ondoriozta daitezkeen istripu arriskuetarako eta erantzukizun zibilerako asegurua izatea.

  4. Bere jarduera baldintza egokietan burutzea, duintasunari, segurtasunari eta higieneari dagokionean, bere funtzioen izaera eta ezaugarrien arabera.

  5. Zuzendariak direla egiaztatzen duen ziurtagiriren bat izatea.

  6. Kirolaren esparruan egindako ekarpen sozialarengatik errespetua eta esker ona jasotzea.

  7. Federazioko zuzendaritza organoetan parte hartzeko informazio eta dokumentazio guztia eskura izatea.

  8. Esleitzen zaizkion funtzioak behar bezala betetzeko beharrezkoak diren materialak era iraunkorrean jasotzea.

  9. Federazioaren arauetan aurreikusitako bestelakoak.

  1. Bere betebeharrak garatzean jasotako eta ezagututako informazioaren konfidentzialtasuna gordetzea, hala badagokio. Konfidentzialtasuna gordetzeko betebeharrak kargua uzten duenean ere iraungo du.

  2. Funtzioak betetzean behar bezalako arduraz jokatzea, hots, uneoro federazioaren estatutuetako helburuen arabera jokatzea.

  3. Dagozkien kirol federazioek beren eskura jartzen dituzten baliabide materialak errespetatzea eta zaintzea.

  4. Federazioarekin hartutako konpromisoak betetzea.

  5. Funtzioak behar bezala betetzeko antolatzen diren prestakuntza-jardueretan parte hartzea.

  6. Urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan debekatuta dagoen edozein ordain ekonomikori uko egitea.

  7. Funtzioak betetzen jarraitzea bere ondorengoek kargua hartu arte, ezinbestean utzi behar ez duenean salbu.

  8. Eskumeneko organoek hartutako erabakiak eta ebazpenak ontzat hartzea.

  9. Kargua uzten duten zuzendarien ordezkoei beharrezkoa den dokumentazio eta informazio guztia ematea.

  10. Euren interes pertsonalarekin zerikusia duten gaiei buruzko deliberamendutan parte ez hartzea. Interes pertsonala egongo da gaiak zuzendariaren ezkontideari edota antzeko afektibitate harremana duten pertsonei, edo haren ondorengoei edo aurrekoei, eragiten badie, edota zuzendaritzako kargua zein neurri bateko partaidetza duen sozietateari eragiten badio.

  11. Organoek antolatutako bileretara joatea, zeinetako kidea baita, eta hauen deliberamendutan parte hartze aktiboa izatea, bere irizpideak erabaki egokiak hartzen lagun dezan.

  12. Emandako egiaztagiria behar bezala erabiltzea.

  1. Federazioak onartu duen Kode Etikoa betetzea.

  2. Federazio honen estatutu edo arautegietan aurreikusitako bestelakoak.

  1. Kirol federazioaren Lehendakari kargua bateraezina da federazio horretan dagoen klub edo kirol elkarte bateko Lehendakari karguarekin. Lehendakaritza betetzen duen pertsona titularra, hain zuzen, klub edo kirol elkarte bateko ordezkari gisa batzarrean egotegatik aukeratzen badute, federazioko edo klubeko kargua aukeratu beharko du, eta klubean duen karguari uko egiten diola ulertuko da, bietako bat espresuki aukeratzen ez badu.

  2. Kirol federazioaren lehendakaritza bateraezina izango da Foru Administrazioaren edota Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren barne dagoen federazio-eremuarekin zuzenean lotutako kargu ala enplegu publikoak betetzearekin.

  3. Kirol federazioaren zuzendaritza kargua bateraezina da erakunde bereko kontseilari edo aholkulari profesional izatearekin. Era berean, kirol federazioaren zuzendaritza kargua bateraezina da bertarako lan harremana, harreman zibila ala merkataritzakoa dela medio zerbitzu profesionalak eskaintzearekin.

  1. Kargua utzi edo dimititu eta gero kalte-ordainak jasotzea.

  2. Hirugarren pertsonengandik edo erakundeengandik komisioak edo antzeko mozkinak jasotzea, kirol erakundeak ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeagatik.

  3. Kirol edo ekonomi helburuak lortzeagatik pizgarriak jasotzea.

  4. Bere enpresen bitartez ala hirugarren pertsonen nahiz erakundeen izenean kirol federazioarekin berarekin kontratuak egitea. Autokontratatzeko debeku horrek eragina du ezkontideengan, antzeko afektibitate harremanen bidez lotutako pertsonengan eta ondorengo nahiz aurrekoen enpresengan.

  5. Kirol federazioaren ondarea erabiltzea ala ondare-abantaila bat lortzeko bertan duen postuaz baliatzea.

  1. Federazio organoetan ordezkaritza izatea eta horietako kide izatea, estatutu hauen eta aplikagarria den arautegiaren arabera ezarritako eran eta proportzioan.

  2. Federazioak antolatutako jarduera guztietan parte hartzea, federazioak horren inguruan ematen dituen arauei jarraiki.

  3. Kirol hau hobeto garatu dadin eskatzen duten beste informazio jasotzea, eta federazioko gaien inguruan bere irizpide nahiz iritziak modu askean adieraztea.

  4. Federazioaren arauak bete daitezela eskatzeko federazioko eskumeneko organoetara jotzea.

  5. Egoki iruditzen zaizkien kontsultak eta erreklamazioak egitea, federazioaren arauei jarraiki.

  6. Lizentzia egiaztatzen duen dokumentua eskuragarri izatea.

  1. Ezartzen diren kuotak ordaintzea.

  2. Federazioko organoek hartutako erabaki guztiak betetzea, hartarako eskumena duen organoak baliogabetzen edo kentzen ez dituen bitartean.

  3. Federazioaren helburuak lortzeko, era aktiboan parte hartzea.

  4. Hala dagokionean, dituzten karguei atxikitako betebeharrak leialki betetzea.

  5. Euskal selekzioek kirol-lehiaketetan parte hartzeko edo horiek prestatzeko egiten dituzten deialdietara joatea.

  1. Federazioak ezin izango du diziplina ahalmenik burutu kirol jarduera bereko beste lurralde eremuetako federaziotako kideei dagokionean, nahiz eta bere kirol jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatu.

  1. Diziplina Batzordea Euskadiko Kanoe Federazioari dagokion eremuaren barneko jardueren arduraduna izango da.

  2. Apelazio Batzordea, Euskal Federazioaren eta bere Lurralde Federazioen Diziplina Batzordearen epaien aurka aurkezten diren helegiteetan egin beharreko jarduerez arduratuko da.

  1. Batzordeko kideak 4 urteko denbora-eperako izendatuko dira, eta kargua betetzeko nahikoak diren ezagutzak izan beharko dituzte.

  2. Diziplina eta Apelazio Batzordeetako kideak Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan daitezke, eta federazioko Lehendakariaren irizpideen arabera beren kargutik mugiarazi daitezke.

  1. Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean Apelazio Batzordeak hartzen dituen erabakien aurka egin ahal izango da.

Boluntarioak ere hautatu daitezke, betiere Batzar Nagusira bertaratutako kideen bi herenek onesten badute.

  1. Hauteskunde Batzordeko lehendakari eta idazkari gisa, adin handienetakoa eta txikienekoa arituko dira, hurrenez hurren.

  2. Hautagai gisa aurkezten direnak inola ere ezin izango dira izan Hauteskunde Batzordeko kideak. Izendatutako Hauteskunde Batzordeko kideren batek kargu hori hartzen badu, utzi egin beharko du, eta bere lekua izendatutako ordezkoak hartuko du.

  1. Hautesleen errolda eta hauteskundeetako egutegia onartzea.

  2. Aurkeztutako hautagaiak izendatzea eta argitaratzea.

  3. Hauteskunde-mahaia izendatzea.

  4. Hautetsiak zein diren izendatzea.

  5. Aurkezten diren inpugnazioak, erreklamazioak, eta eskaerak ebaztea, eta hauteskunde-mahaiaren erabakien aurka jartzen diren errekurtsoak ere bai.

  6. Hauteskundeak burutzeari eta bere emaitzei zuzenean eragiten dion edozein auzi.

    1. Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean Hauteskunde Batzordeak hartzen dituen erabakien aurka egin ahal izango da.

  1. Bozketak behar bezala egitea bermatzea.

  2. Boto-emaileak nortzuk diren, eta hautesleak direla egiaztatzea.

  3. Emandako botoak baliozkoak diren ebaztea.

  4. Bozketa bukatu eta gero botoak zenbatzea.

  5. Bozketarekin zerikusia duen beste edonolako gairen inguruan erabakitzea.

    1. Hauteskunde Mahaiak hartutako erabakien aurka, Hauteskunde Batzordean egin ahal izango da.

  1. Federazioaren ondarea hainbat ondasunek osatuko dute zeinen titulartasuna baitagokio.

  2. Federazioak ondorengo baliabideak ditu:

    1. Federatuen kuotak.

    2. Erakunde publikoek eman ditzakeen dirulaguntzak.

    3. Dohaintzak, herentziak, legatuak eta sariak.

    4. Antolatzen dituen kirol jardueretan eta lehiaketetan ateratako mozkinak.

    5. Industria eta merkataritza-jardueretan, jarduera profesionaletan edo egindako zerbitzuetan ateratako mozkinak.

    6. Bere ondarearen emaitzak, eta ondarea besterentzetik edo zergapetzetik lortutakoa, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko 138. artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

    7. Lortzen dituen mailegu eta kredituak.

    8. Bere jarduera garatzerakoan lor ditzakeen bestelakoak.

  1. Zuzendaritza Batzordea arduratuko da aurrekontuaren proiektua egiteaz, eta Batzar Nagusiari dagokio onartzea.

  2. Federazioak gehienez onartu ditzakeen betebeharrak, eta dagokion ekitaldian likidatzea aurreikusten diren eskubideak aurrekontuan adieraziko dira. Euskadiko Kanoe Federazioaren aurrekontuan, halaber, kirol modalitate horretan emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearekin zerikusia duten betebeharrak adierazi beharko dira.

  3. Aurrekontu bakarra egongo da, eta federazioaren gastu eta diru-sarrera guztiak barne hartuko du, organo osagarrienak edo horien tresna erakundeenak barne. Kudeaketa edo antolamenduko beharrek hala eskatzen dutenean, Euskadiko Kanoe Federazioak kontabilitateko azpierakundeak sortu ahal izango ditu zein sistema zentralean behar bezala integratuta egongo baitira.

  4. Aurrekontua orekatua izango da, eta ez da inola ere defizita duen aurrekonturik onartuko, Eusko Jaurlaritzaren aldez aurretiko baimena eskuratu gabe.

  5. Behin Batzar Nagusiaren onespena lortutakoan, aurreko ekitaldiko aurrekontua eta likidazioa Eusko Jaurlaritzari helaraziko zaio.

  6. Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak aurrekontu osoaren % 25 gainditzen ez duten aurrekontuari dagozkion aldaketak egitea erabaki dezake.

  1. Zuzendaritza Batzordeak egiten dituen urteko kontuak lehendakariak, eta hala dagokionean, diruzainak izenpetu beharko dituzte.

  2. Federazioaren urteko kontuen egitura bat etorriko da Kontabilitateko Plan Orokorraren egokitze arauekin. Arau hauek, erakunde horien berezitasunak aintzat hartuz, arautegietan ezarriko dira. Arauak ezartzen ez diren bitartean urteko kontuak Kontabilitateko Plan Orokorrarekin egokituko dira.

  1. Federazioko estamentuen liburua, zein estamentu bakoitzari dagokion ataletan banatuta baitago. Liburu horretan eguneratutako atalen zerrenda, eta federazioan sartu diren eta handik atera diren data agertuko dira.

  2. Federazioaren akten liburua. Bertan, Batzar Nagusiak, Zuzendaritza Batzordeak eta Federazioaren gainerako organoek hartzen dituzten erabakiak azalduko dira.

  3. Kontabilitate liburuak.

  4. Hala badagokio, zor tituluen edo ondare parte alikuotaren Erregistro Liburua.

  5. Dokumentuen sarreren eta irteeren erregistro liburua.

  6. Estatutu hauetan aurreikusitako arbitrajeari egindako uko egiteen erregistro liburua.

    Lehenengo lau liburuak Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan bideratu beharko dira.

  1. Ezohiko Batzar Nagusira bertaratutakoen bi herenek hala erabakitzen badute, eta artikulu honen bigarren atalean aurreikusitako arrazoiren bat egoten bada.

  2. Epaileak erabakitzen badu.

    1. Euskadiko Kanoe Federazioa ondorengo arrazoiengatik desegin beharko da:

      1. Federazioaren onarpen ofiziala baliogabetzen bada.

      2. Administrazioko funtzio publikoak behar bezala betetzea guztiz ezinezkoa bada.

      3. Federazioko organoak gelditzeagatik, eta horren ondorioz, bere funtzionamendua ezinezkoa izateagatik.

      4. Eskuordetutako funtzio publikoak betetzen ez baditu.

      5. Beste kirol federazio batekin bat egiten badu.

      6. Beste kirol federazio batean sartzen bada.

      7. Indarrean dagoen legedian aurreikusitako beste edozein arrazoirengatik.

  1. Pertsona federatuek eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak lehendakariari Batzar Nagusira deitzea eskatu ahal izango diote, beren ustez aurreko artikuluan aipatutako arrazoiren bat egoten bada.

  2. Batzar Nagusirako deirik egiten ez bada, edo adostasunik lortzen ez bada, edozein federatuk ala eskumena duen kirol Administrazioak berak federazioaren desegite judiziala eskatu ahal izango du.

  3. Federazioaren Zuzendaritza Batzordea behartuta dago desegite judiziala eskatzera, federazioaren erabakia desegitearen aurkakoa bada, ala desegitea lortu ezin bada.

  1. Likidatzaileak izendatzen nahiz kargutik kentzen direnean Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu beharko da.

  1. Administrazio organoarekin batera bere funtziotan hastean federazioak duen hasierako balantzea onestea.

  2. Federazioko liburuez eta gutunez arduratzea eta horiek zaintzea. Era berean, ondarearen segurtasuna bermatzea.

  3. Federazioa likidatzeko egiteke dauden eragiketak, nahiz egin beharreko berriak burutzea.

  4. Federazioaren ondasunak eta eskubideak besterentzea. Ondasun higiezinak nahitaez enkante publikoan salduko dira. Zuzeneko salmenta Eusko Jaurlaritzak baimentzen duen kasuetan bakarrik egin ahal izango da.

  5. Transakzioak eta arbitrajeak adostea, federazioaren interesentzat komenigarria bada.

  6. Hartzekodunei ordaintzea.

  7. Federazioaren ordezkari izatea.

  1. Likidazioa egitea.

  2. Batzar Nagusiak emandako botereak baliogabetzea.

  3. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak botereak baliogabetzea edo gaitasunik gabe uztea.

  4. Epaileak erabakitzen badu.

  1. Lehiaketa ofizialak antolatzeko eta garatzeko erregimena.

  2. Diziplina erregimena.

  3. Hauteskunde erregimena.

  4. Gatazken judizioz kanpoko ebazpenen erregimena.

  5. Lizentzien erregimena.

  1. Lurralde eremuz gaindiko kirol federazioetako gainerako arauak, ez dira zuzenean aplikagarri izango euskal federazioei eta bere kideei. Federazioaren beraren arautegira erantsiko dira, federazioak eta administrazioak arau horiek onartzen dituztenean, eta Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan izen-ematea burutzen denean soilik.

  2. Erkidegoaz gaindiko kirol federazioen arautegiak ezin izango dira Euskadiko Kanoe Federazioan era osagarrian aplikatu. Hala ere, arau horiek era osagarrian aplikatu ahal izango dira, betiere bere arautegietan aipamen berezi bat ezartzen bada, federatuek arau horiek egoki itzulita eskuragarri badituzte, eta behar bezala zabalduta badaude.

100. artikulua. Administrazioak Federazioari eskuordetutako funtzio publikoak betetzearekin zerikusia duten gaiak, eta legeriak espresuki kanpo utzitako arbitrajekoak nahiz lege arlokoak ez beste guztiak bide horren bidez ebatziko dira.

101. artikulua. Federazioko federatu ala kide orok zeinek Estatutu hauek onartzen diren egunetik, edo lizentzia lortzen duen egunetik hilabete batera kargua espresuki uzten ez baitu, Estatutu hauetan nahiz garatzen ari den Arautegian aurreikusitako arbitraje-sistemaren eta gatazken judizioz kanpoko ebazpenaren mendean egongo da.

Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako lizentzien zehazpen teknikoak onartu arte federazioak lizentziak egoki deritzon formatuarekin ematen jarraitu ahal izango du.

Indargabetuta geratzen dira 2018ko urtarrilaren 29an onartutako federazioaren estatutuak.

Estatutu hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean indarrean sartuko dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.