Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 10ekoa, Kulturako sailburuordearena, Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 141
  • Hurrenkera-zk.: 3793
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/07/10
  • Argitaratze-data: 2018/07/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko uztailaren 10eko Agindua.

Agindu horren 9. artikuluak xedatzen duenez, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira batzorde horretako kideak eta argitara emango da batzordearen osaera.

Horiek horrela,

Lehenengoa. Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Idazkaria: titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren, Imanol Arana Ariz eta Mikel Etxeberria Agirresarobe (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikariak).

Batzordekideak:

  1. Dantza-lanak I eta Ekoizpenak II: Laura Etxebarria Lus; Isabel Ferreira Zarzuela; Mey Ling Bisogno; Ana López Asensio; Fernando Piñeiro Fernández. Ordezkoa: Ana Remiro Esnoz.

  2. Dantza konpainiak sendotzea: Lide Arana Arregui; Ana Remiro Esnoz; Gabriel Ocina Saenz de la Fuente. Ordezkoa: Ana López Asensio.

    Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 10a.

    Kulturako sailburuordea,

    JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.