Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko urriaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, 2018ko literatura-argitalpenetarako diru-laguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 5081
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/10/02
  • Argitaratze-data: 2018/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2018ko martxoaren 5ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018ko otsailaren 13ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

  2. 2018ko otsailaren 13ko Aginduaren 13.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, emandako diru-laguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Horiek horrela,

Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko otsailaren 13ko Aginduaren babesean, euskarazko eta gaztelaniazko 2018ko literatura edizio-planak garatzeko emandako diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.