Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko irailaren 24koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, «Elorrioko udalerrian Toloto errekastoren hiri barruko tartea egokitzeko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 4799
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/09/24
  • Argitaratze-data: 2018/10/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak, 2018ko ekainaren 27ko Ebazpenaren bitartez, Elorrioko udalerrian Toloto errekastoren hiri barruko tartea egokitzeko proiektuari hasierako onespena eman zion, eta jendaurreko kontsultan jarri zen.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2018ko uztailaren 9an. Behin jendaurrean jartzeko epea bukatuta, ez da alegaziorik aurkeztu.

Halaber, proiektua aztertu eta aldeko txostena emanda dago, teknikoki zuzena dela eta alorreko legeria berezia betetzen duela egiaztatu da, bai eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikulua eta indarrean dauden bestelako legezko xedapenak ere.

Administrazio Kontseiluaren 2010eko ekainaren 29ko saioan emandako eginkizunen eskuordetza betez, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 13.f) artikuluari jarraituz, lege beraren 15.m) artikuluaren eta Agentziako 7.2.ñ) artikuluaren arabera, zuzendari nagusiari dagokio proiektu honen onespena.

Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.

Horiek horrela, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

Lehenengoa. «Elorrioko udalerrian toloto errekastoren hiri barruko tartea egokitzeko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.

Bigarrena. «Elorrioko udalerrian toloto errekastoren hiri barruko tartea egokitzeko proiektua» behin betiko onestea, kontratarako aurrekontua hau dela: milioi bat hirurehun eta laurogeita hiru mila zazpiehun eta hemeretzi euro eta hogeita lau zentimo (1.383.719,34) BEZa barnean dagoela.

Hirugarrena. Uraren Euskal Agentziako teknikariek lanen zuinketa egin dezatela; bertan proiektuaren errealitate geometrikoa eta onartutako proiektuan agertzen diren kontratua aurrera eramateko oinarrizkoak diren suposizio guztiak egiaztatzeko.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 24a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik