Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 29koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita, 2018ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren II. fasearen deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 173
  • Hurrenkera-zk.: 4446
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/08/29
  • Argitaratze-data: 2018/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa (2017ko martxoaren 2ko EHAA, 43. zk.).

  1. fasea bukatuta, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordearen ebazpen baten bidez eta interesdunei jakinarazi eta EHAAn argitaratu ondoren, II. fasearen deialdia egiten da, aipatutako agindu arautzailearen 12.3 artikuluari jarraikiz, I. fasean onartu diren proiektuei laguntzak esleitzeko, 2018ko ekitaldian, eta, horretarako, behar diren arauak eman behar dira.

    Horiek horrela, aipatutako aginduaren 12.3 artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, honako hau

Ebazpen honen xedea hauxe da: II. fasearen deialdia egitea, I. fasean onartutako proiektuetarako laguntzak esleitzeko. I. fasea 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan aurreikusi zen, eta horretarako deialdia 2017ko abenduaren 7ko Ebazpenaren bitartez egin zen (2017ko abenduaren 20ko EHAA, 241. zk.). Aipatutako agindu horren bitartez, enpresa arloko I+G bultzatzeko Hazitek laguntza-programa arautzen da, 2018ko ekitaldiari dagokionez.

Deialdiko laguntzak finantzatzeko, 78.000.000,00 euro erabiliko dira. Erabilera horrek bat etorri beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren 2018ko ekitaldiko aurrekontu-kredituekin. Abenduaren 22ko 5/2017 Legearen bidez onartu ziren aurrekontu horiek.

Deialdiaren erabateko zenbatekoko 39.000.000,00 euro bideratzen dira izaera lehiakorreko I+G proiektuak finantzatzera, eta 39.000.000,00 euro izaera estrategikoko proiektuak finantzatzera.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek aldatu ahal izango dira; betiere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

Deialdi honetako laguntzak eskuratu ahal izateko, egiaztatu beharko da Hazitek programa arautzen duen Aginduaren 3. eta 20. artikuluetan proiektu eta entitate eskatzaileei buruz ezarritako baldintzak betetzen direla.

  1. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 20. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea; agindu horren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa.

  2. Eskabidea lortzeko eta hori betetzeko, ondoren adierazten den egoitza elektronikoan bakarrik egin ahal izango da:

    http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelania)

    http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara)

  3. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2018ko urriaren 10eko 12:00etan amaituko da.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta laguntzak emateko proposamena egiteko, ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:

Lehendakaria: teknologiaren arloan eskuduna den zuzendaritzako titularra, Iosu Madariaga Garamendi; eta ordezkoa: teknologiaren arloan eskuduna den sailburuordetzako titularra, Estíbaliz Hernáez Laviña.

Honako kide hauek izango dira bokalak:

Industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularra, Alejandro López Cárcamo; eta ordezkoa: industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Agustín García Pérez.

SPRIren ordezkari bat, Alberto Fernández González; eta ordezkoa: Miguel García Altuna.

Teknologiaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Larraitz Segurola Bereciartua; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-eginkizunak egingo baititu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 29a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)