Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 3koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 861
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/02/03
  • Argitaratze-data: 2017/02/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2017ko urtarrilaren 31n argitaratu zen EHAAn 2017ko urtarrilaren 2ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, La Platako Unibertsitaterako (Argentina) Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko presako deialdia irekitzeko zena.

Ebazpen horren 10. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta,

Lehenengoa. Aipatutako Hautapen Batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo bere ordezkoa.

Kideak:

Pio Perez Aldasoro jauna, edo ordezkoa.

Nerea Madariaga Pisano andrea, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2017ko otsailaren 3a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MIREN BEGOÑA ARZALLUZ LOROÑO.