Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 26koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2017. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3950
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/06/26
  • Argitaratze-data: 2017/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 16ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2017. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei. Agindu hori 2016ko azaroaren 25ean eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren eranskinaren 11.1 oinarrian xedaturikoaren arabera, Gazteria eta Kiroletako zuzendariak «Auzolandegiak» programarako proiektuen onarpenari buruzko ebazpena emango du, hautaketa-batzordearen proposamena ikusita. Une horretan, oraindik ez denez onartu Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren araudi organikoa eta sailean ez dagoenez Gazteriaren arloko eskumenik daukan beheragoko mailako kargurik, sailburuak berak ebatzi behar du deialdi hau.

Agindu horren eranskinaren 11.1 oinarrian xedaturikoa betez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak agindua eman du 2017ko urtarrilaren 18an. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2017. urteko ediziorako proiektuak onartu ditu. Ebazpen horretan jaso da onartu ez diren proiektuen zerrenda ere.

Ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, aginduaren eranskinaren 11.2 oinarrian xedaturikoari jarraituz, onartu diren eta onartu ez diren proiektuen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

Lehen artikulua. Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2017. ediziorako onartu diren proiektuen zerrenda (ikusi I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztu dituzte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2016ko azaroaren 16an emandako Aginduaren babespean (EHAAn, 2016ko azaroaren 25ean).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 26a.

Gazteriako zuzendaria,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.