Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 7koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Auzitegi Medikuen Kidego lanpostu hutsak betetzeko bitarteko funtzionarioen lan-poltsa osatzen dutenen behin-behineko zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 5496
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/11/07
  • Argitaratze-data: 2017/11/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2017ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez, Auzitegi Medikuen Kidegoko lan-poltsa ireki zen, eta berau osatzen dutenen datuak eguneratu ziren, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduak emandako eskumenez baliatuta. Agindu horren bidez aukeratu, proposatu eta izendatu ziren Auzitegi Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzearen Kidegoan eta Auzitegi Medikuen Kidegoan lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioak (Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez aldatu zen).

Lan-poltsa horietan sartu nahi dutenen behin-behineko zerrenda prestatu da, 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 5. artikuluan eta 2017ko uztailaren 3ko Ebazpenean xedatutakoa betez. Beraz, honako hau

  1. Onartzea Auzitegi Medikuen Kidego lanpostu hutsak betetzeko bitarteko funtzionarioen lan-poltsa osatzen dutenen behin-behineko zerrenda, eta agintzea zerrenda hori ikusgai jar dadila Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Eraentzako Antolapide Teknikoen (EAT) iragarki-tauletan, www.justizia.net web-orrian eta justiziako langileen atarian.

  2. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek hamar eguneko epea izango dute behin-behineko zerrendan dauden datuei buruzko erreklamazioak aurkezteko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan, behar bezala dokumentatuta, betiere.

  3. Lan-poltsak ordenatzeko, eta 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 4.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera (Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez aldatua), berdinketarik gertatzen bada, lehentasun alfabetikoaren irizpidea aintzat hartuz ebatziko da, «J» letratik hasita, zeina azken lan-eskaintza publikoari baitagokio.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 7a.

    Justizia Administrazioko zuzendaria,

    MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.