Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 6koa, Justiziako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan zigortuta eta preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5534
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/11/06
  • Argitaratze-data: 2017/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Lehenengoa. Lan eta Justiziako sailburuak, 2017ko maiatzaren 30ean emandako Aginduaren bidez (2017ko ekainaren 9ko EHAA, 109. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoan zigortuta eta preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko 2017an burutuko diren proiektuetarako diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Bigarrena. Eskaerak aztertu ondoren, eta deialdi egiten duen Aginduaren 10. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, Balorazio Batzordea 2017ko irailaren 5en bildu zen eta diru-laguntza emateko proposamena egin zuen.

Lehenengoa. Justiziako zuzendaria da ebazpen hau emateko eskuduna, horrela ezartzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoan zigortu eta preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia egiten duen Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko maiatzaren 30eko Aginduak bere 13. artikuluan.

Bigarrena. Aipatu deialdiaren aginduak 6. artikuluan adierazten duenez, Justizia Zuzendaritzari dagokio, Helduentzako Justizia Zerbitzuaren bidez, aurkeztutako eskabide guztiak aztertzea eta horiek eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.

Hirugarrena. Deialdiaren aginduaren 11. artikuluak xedatzen duenez, eskabideak honako balorazio-irizpide eta puntuazio-eskala hauen arabera baloratuko dira:

  1. Eskabideak balorazio-irizpide eta puntuazio-eskala hauen arabera baloratuko dira:

    1. Eskatzaileari dagokionez:

      Erakundearen ibilbidea presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko lanetan: 0tik-10 puntura.

      1. Giza eskubideen arloan, nazioarteko edo Europako aintzatespen ofiziala edo saria duen erakundea: 9-10 puntu.

      2. Giza eskubideen arloan, Espainiako edo autonomia bateko aintzatespen ofiziala edo saria duen erakundea: 8-9 puntu.

      3. Onura publikoko deklaraturik dagoen erakundea: 7 puntu.

      4. Presoen gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko lanetan 10 urte edo gehiago aritu den erakundea, urte kopuruaren arabera: 4-6 puntu.

      5. Presoen gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko lanetan 5 urte edo gehiago aritu den erakundea, urte kopuruaren arabera: 0-3 puntu.

    2. Proiektuari dagokionez:

      1. Proiektuak presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko prozesuari egingo duen ekarpena: 0tik 15 puntura.

      1.1. Zigortuta eta preso daudenak espetxez kanpo bizitzeko aukera ematen duten proiektuak, horien intentsitatearen arabera: 7-15 puntu.

      1.2. Bestelako proiektuak, horien intentsitatearen arabera: 0-6 puntu.

      2. Proiektuaren egokitasuna edo gizarte-interesa: 0tik 15 puntura.

      2.1. Problematika espezifikoa duten kolektiboei (espetxearekiko ohitze-maila altukoei, ijitoei, etorkinei, emakumeei eta osasun mentaleko arazoak dituztenei) zuzendutako proiektuak, horietan parte hartzen duten pertsonen kopuru eta intentsitatearen arabera: 7-15 puntu.

      2.2. Bestelako proiektuak, horietan parte hartzen duten pertsonen kopuru eta intentsitatearen arabera: 0-6 puntu.

      3. Proposatzen diren jardueretan, erakundearen lankidetzarako eta baterako parte-hartzearen maila: 0tik 10 puntura.

      3.1. Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuarekin eta Lanbiderekin egindakoak: 8-10 puntu.

      3.2. Presoak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko lanean ari diren beste erakunde eta organizazioekin egindakoak: 0-7 puntu.

      4. Proiektua hainbat urtetan gauzatzeko aukera: 0tik 5 puntura.

      4.1. Autofinantziaketa duten proiektuak, horien ehunekoen arabera: 3-5 puntu.

      4.2. Bideragarritasuna egiaztatuta duten proiektuak, urteen arabera. Gutxienez, proiektua azken bi urteetan egin behar izan da: 0-2 puntu.

      5. Boluntarioen parte hartzea: 0tik 5 puntura.

      5.1. Boluntarioak diru-laguntzarako aurkeztu den proiektuan, kopuruaren arabera: 3-5 puntu.

      5.2. Boluntarioak erakundearen beste proiektu batzuetan, kopuruaren arabera: 0-2 puntu.

  2. Balorazio-irizpide horiek aplikatuta, gehienez ere 60 puntu lortu ahal izango dira.

  3. Diru-laguntza emateko, aurreko irizpideen arabera 30 puntutik gora lortu beharko ditu eskabideak.

    Laugarrena. Bestalde, Aginduaren 12. artikuluak, zenbatekoa zehaztekoari buruzkoak, bere lehenengoko artikuluan adierazten du Justizia Zuzendaritzak, Helduentzako Justizia Zerbitzuaren bidez, aukera izango duela, diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztu baino lehen, diruz laguntzekoak ez diren gastuen edo proiektuarekin zuzenean lotuta ez dauden gastuen diru-kopuruak doitzeko.

    Balorazio-irizpideen arabera 30 puntu baino gehiago lortu dituzten eskabideen proiektuei zenbateko diru-laguntza dagokien zehazteko, artikuluak prozedura hau zehazten du:

    Eskabideak puntuaziorik altuenetik txikienera antolatuko dira. 60 puntu lortu dituen eskabideari (gehienez ere) portzentaje teoriko bat aplikatuko zaio, eskatutako kopuruaren % 100ekoa. Gainontzeko eskaerei balorazio irizpideetan lortutako puntuen araberako portzentaje proportzionala aplikatuko zaie, hurrenez hurren.

    Diru-laguntzen zenbateko teoriko guztiak batuta aurrekontuaren diru-hornidura gainditzen bada, diru-laguntzen zenbateko guztiak proportzionalki egokituko dira, diru- laguntza teoriko guztiei portzentaje berbera jaitsiko zaielarik. Portzentaje hori honela kalkulatuko da: diru-hornidura zati zenbateko teoriko osoa.

    Diru-laguntzen zenbateko teoriko guztiak batu eta aurrekontuen diru-hornidura gainditzen ez bada, berriz, soberakoa eskabide guztien artean banatuko da proportzionalki, aurreko paragrafoan ezartzen den prozedura berari jarraituta. Horrela kalkulatutako zenbatekoak ezingo du inondik inora gainditu diruz lagun daitekeen gastuaren % 100.

    Edozein modutan, proiektu bakoitzari eman ahal zaion gehieneko diru-laguntza 50.000 eurokoa izango da.

    Bosgarrena. Diru-laguntzaren ordainketa eta erakunde onuradunek egin beharreko justifikazioa, diru-laguntza jasotzeko beharrezkoak diren betekizunak bete dituztela eta diru-laguntzaren xede den proiektua burutu dutela egiaztatzekoa, deialdiaren aginduak xedatutakoarekin bat etorriko dira. Diru-laguntzak emateko betekizunak betetzen ez badira, aginduaren 18. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

    Horregatik guztiagatik eta Balorazio Batzordeak egin duen ebazpen-proposamena ikusita, hau

Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eta proiektuei han agertzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, erakunde interesdunei jakinarazteko, Euskal Autonomia Erkidegoan zigortuta eta preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia egiten duen Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko maiatzaren 30eko Aginduaren 13. artikuluan xedatzen denari jarraituz.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake Lan eta Justizia Saileko Justiziako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, urriaren 1ko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 6a.

Justizia zuzendaria,

DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.