Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, 2017an eta 2018an euskal kultura-ondarea babesteko arloari aplikatutako ikerketa-lanak egiteko diru-laguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5780
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/11/23
  • Argitaratze-data: 2017/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko abuztuaren 31ko Aginduaren bidez (irailaren 13ko EHAA, 175. zk.), 2017an eta 2018an euskal kultura-ondarea babesteko arloari aplikatutako ikerketa-lanak egiteko diru-laguntzetarako deialdia arautu zen.

Eskabideak aurkezteko epea, aipaturiko aginduaren 8. artikuluaren arabera, 2017ko urriaren 13an amaitu zen.

Aginduko 13. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu eta eskabideak aztertu ondoren, laguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen 2017ko azaroaren 22an, eta, horrekin batera, aginduaren 15. artikuluaren araberako balorazio-irizpideak ezarri zituen.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta aginduaren 16. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren eskatzaileei bertan agertzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena. Diru-laguntza ukatzea II. eranskinean agertzen diren pertsonei, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Hirugarrena. Onuradunak diru-laguntzak arautzen dituen aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Laugarrena. Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2018ko urriaren 1ean bukatuko da, diru-laguntza hauek arautzen dituen aginduaren 7. artikuluarekin bat etorriz.

Bosgarrena. Emandako diru-laguntzen justifikazioa, likidazioa eta ordainketa egiteko, aginduaren 19. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko zein likidazioa egiteko, aginduaren 20. eta 21. artikuluetan xedatutakoa beteko da. Edozein kasutan, diru-laguntza jaso duten proiektuen egiaztagiriak 2018ko urriaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Seigarrena. Agindu honen babesean eman beharreko diru-laguntzak zatika ordainduko dira, era honetan:

  1. Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren % 50 ordainduko da esleitzen den unean, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

  2. Gainerako % 50a gastua justifikatu ondoren, diru-laguntzaren indarraldia amaitzean eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ostean ordainduko da.

    Zazpigarrena. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

    Zortzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik kontatuta edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 23a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.