Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatu eta berrikusten baita Cementos Lemona SAri emandako ingurumen-baimen integratua, zementua fabrikatzeko, Lemoako udal-mugartean (Bizkaia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1741
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/04/07
  • Argitaratze-data: 2018/04/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 15eko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin eta ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Cementos Lemona SAri, zementua fabrikatzeko Lemoako udal-mugartean (Bizkaia).

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko abenduaren 3ko Aginduaren bidez, Cementos Lemona SAk Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen.

Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko azaroaren 5eko Ebazpenaren bidez, aldatu eta gauzatu zen Cementos Lemona SAri emandako ingurumen-baimen integratua, zementua fabrikatzeko Lemoako udal-mugartean (Bizkaia).

Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez aldatu egin zen Cementos Lemona SAri Lemoako udal-mugartean zementua fabrikatzeko emandako 16-I-01-000000000017 00017 ingurumen-baimen integratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2012ko urtarrilaren 12ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Lemona Industrial SAri, Cementos Lemona SAk xurgatua izan ondoren, emandako ingurumen-baimen integratua.

2013ko apirilaren 9an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko Betearazpen-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira zementua, karea eta magnesio-oxidoa ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen isurketa industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2013/163/EB Erabakia).

2013ko urriaren 19an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura ezartzen da, baldin eta teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitaratzen badira.

2015eko abenduaren 2an aldatu egin zen Cementos Lemona SAri Lemoako udal-mugartean zementua fabrikatzeko emandako 16-01-000000000017 ingurumen-baimen integratua.

2016ko maiatzaren 4an, Cementos Lemona SAk sei hilabeteko luzapena eskatu zuen sortutako hondakinen sailkapen-irizpideetara eta arrisku-ezaugarrietara egokitzea egiaztatzeko.

2016ko abenduaren 22an, Ingurumen Organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Cementos Lemona SAri: alderaketa bat, hau da, ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenak aintzat hartuz gero, instalazioaren funtzionamendua nolakoa litzatekeen adieraztea, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostena egiteko aurreikuspena.

2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2017ko urtarrilaren 10ean, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Cementos Lemona SAk.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpen bidez erabaki zen Cementos Lemona SAren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zein Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2017ko urtarrilaren 10ean.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien, 2017ko otsailaren 15ean, Lemoako Udalari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eta Osasun Sailari.

2017ko martxoaren 14an eta 24an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Lemoako Udalak txosten bana egin zuten, eta espedientean jaso da txosten horien emaitza.

Jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, egiaztatu da ez dagoela alegaziorik ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenari dagokionez.

Zementua fabrikatzeko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen dokumentuak zementu-ekoizpenaren sektoreko hainbat fokutarako isurketaren muga-balioak ezartzen ditu, eta ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluak, isurien muga-balioei eta neurri teknikoei buruzkoak, ezartzen du ingurumen-baimen integratuan isurketaren gehieneko balioak zehazteko kontuan hartu beharko dela, besteak beste, «teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioen inguruan emandako informazioa, 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, teknika edo teknologia zehatz bat erabiltzeko betebeharrik ezarri gabe.»

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluak teknologia erabilgarri onenekin lotutako isurketa-mailak definitzen ditu, instalazioaren ohiko funtzionamendu-baldintzen eta martxan dagoen denboraren arabera (ordutan), denbora-tarte horretan errekuntza-instalazio osoa edo haren zati bat funtzionamenduan badago eta atmosferara isurketak egiten baditu, martxan jartzeko eta gelditzeko epeak kontuan izan gabe.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 6. artikuluko hirugarren apartatuan ezarritakoaren arabera, ingurumen-baimen integratuan atmosfera kutsa dezaketen zenbait prozesu edo jarduera barne hartzen badira, foku birtualtzat jo ahal izango da, foku atmosferiko guztien batukari haztatua, aukera emango duena isurketa orokorren muga-balioak ezartzeko sortutako kutsatzaile bakoitzerako; betiere, isurtzeko banakako muga-balioak erabiltzearen baliokide den ingurumen-babeseko maila bermatzen bada.

Era berean, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako testuaren 7.4 artikuluak ezartzen du organo eskudunak isurien muga-balioak ezarriko dituela isuriek, funtzionamendu-baldintza normaletan, Teknika Erabilgarri Onenei buruzko ondorioetan finkatzen diren TEOei lotutako isurtze-mailak ez dituztela gaindituko bermatzeko, hauetako aukeraren bat aplikatuz:

  1. Teknika erabilgarri onenekin lotutako isurtze-mailak gaindituko ez dituzten muga-balioak ezartzea. Isurtzearen muga-balio horiek denbora aldi bertsuetarako edo txikiagotarako zehaztuko dira, eta teknika erabilgarri onenei lotutako isurtze-mailen erreferentzia-baldintzetan.

    a) letran aipatutako isurien muga-balioak ez bezalakoak ezartzea, balioei, denbora-aldiei eta erreferentziazko baldintzei dagokienez.

    815/2013 Errege Dekretuaren 2. eranskineko 2.1 zatiak hondakinak errausten direneko zementu-labeetarako xedapen bereziak finkatzen ditu eta ezartzen du organo eskudunak salbuespenak baimendu ahalko dituela KOG eta SO2 hondakinak errauste bateratutik sortzen ez direnean.

    Ondorioz, beharrezkoa da funtzionamendu normalean bezala funtzionatzen den geldialdi- eta abia-denborak zehaztea, eta denboraldi horiek gehitzea denbora-zenbaketara jarraian kontrolatzen diren parametroetarako mugak betetzearen ebaluazioan baloratzeko.

    Organo honek ulertzen du posible dela foku kutsatzaile bakoitzean isurtzeak optimizatzea, foku bakar kontzeptu bezala erregistratuko litzatekeen isurtzea minimizatuz. Beraz, bidezkoa da foku bakoitzerako isurtze-mugak ezartzea eta aintzat ez hartzea araudiak ematen duen aukera.

    Bere garaian, organo honen aurrean egiaztatuta geratu zen instalazioko SO2aren isurtze-mailak harrobitik ateratako materialetik datozela nagusiki, eta, beraz, isurtze-kontzentrazio txikienetan egotea optimizatzeko neurri nagusia denboran zehar karga kutsatzaile bera banatzea dela, material-kantitate gehiago izanda eta, beraz, harrobian material gehiago biltegiratuta eta mugituta.

    Era berean, SO2 isuriak minimizatzeak beste kutsatzaile batzuek eragindako ingurumen-eragina nabarmen gehitu badezake ere, produkzio-prozesuan egindako hobekuntzei esker, posible da muga txikitzea, neurketa-sistema jarraikiko erregistroek egiaztatzen duten bezala.

    Azaldutako argudioak aintzat hartuta, ez da bidezkoa jarraian kontrolatutako parametro batzuetarako mugak ezartzeko hileko batez bestekoak esaterako egindako proposamena onartzea; aldiz, bidezkoa da, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako testuaren 7.4 artikuluaren arabera, teknika erabilgarri onenei lotutako isurtze-mailak gainditzen ez dituzten isurtze muga-balioak finkatzea, kutsatzaile bakoitzaren ezaugarrien, berehalakotasunari lotutako eraginaren, harrobiaren plangintzaren eta atmosferarako inmisio erregistratuei buruzko ingurune-baldintzen arabera organo honek ezarritako baldintzaren urteko ebaluazioa ezartzeko.

    Cementos Lemona SAren jarduerak substantzia arriskutsu nabarmenak isurtzea dakar, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeko aukera aintzat hartuta; beraz, sei hilabeteko epean lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat egitea eska daiteke; hartara, alderaketa kuantitatiboa egin ahal izango da jarduera behin betiko amaitzean duenarekin.

    Egiaztatu da fokuen ezaugarrien eta aldizkako kontrol bat izatearen edo ez izatearen beharraren arabera kasuak eman daitezkeela esaterako gordinkien prentsa-eremuko mahuka-iragazkiarena, zeinaren gainean txostena egin baitzuen organo honek 2016ko abuztuaren 4an zeinetan ez den behar Ingurumen Kontrolerako Erakundearen (IKE) hasierako txostena, organo honek dagoeneko informazioa eskuragarri duelako. Beraz, bidezkoa da O apartatua aldatzea txosten horrenganako aipamena kenduz.

    Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan ingurumen-baimen integratua aldatzeari dagokionez ezarritakoaren arabera, eta 2015eko uztailaren 1eko Ebazpenaren D.6 zenbakian zehaztutakoari jarraikiz, bidezkoa da egokitzapena egitea lurzoruaren babesari buruzko zenbakiaren idazketa eguneratzeko.

    Europako Batzordearen jakinarazpenen arabera, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamenduak ezarritako arrisku-baldintzak aldatzen ari dira. Erregelamendu horrek Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/CE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten du, hondakinei buruzkoa, zuzentarau jakin batzuk indargabetzen zituena.

    Ulertzen denez hiru hilabeteko epea nahikoa dela eta egiaztatzeak ez duela zerikusirik IKS-eeM aplikazioaren bidez informazioa kudeatzearekin, bidezkoa da epe berri bat ematea sortutako hondakinen identifikazio zuzena eta egiten den sailkapena justifikatzeko.

    Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, hain zuzen ere honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua.

    Honako araudi hau ikusi da: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua; Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta aplikazio orokorreko gainerako arauak.

Lehenengoa. Cementos Lemona SAri 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikustea, baimenaren baldintzak Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko 2013/163/EB Erabakira egokitzeko. Erabaki horren bidez zementua, karea eta magnesio-oxidoa fabrikatzeko teknologia erabilgarri onenen (TEO) gaineko ondorioak ezartzen dira. Horrenbestez, honela geldituko dira idatzita emandako baimenaren lehen eta bigarren atalak:

Lehenengoa. Cementos Lemona SAk Lemoako udalerrian zementua fabrikatzeko dituen instalazioetan ordezko erregaia hondakin arriskutsuetatik ateratako erregaia (HAE) erabiltzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egitea, ebazpen honen hirugarren atalean ezarritako baldintzetan.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egiteko, kontuan hartu dira hondakinak erregai eta lehengai gisa erabiltzearen ondorioz sor litezkeen sinergia- eta metatze-eraginak.

Bigarrena. Cementos Lemona SAri (egoitza soziala: Urkixo zumarkalea, 10, 2.a - Bilbao; IFK: A-48-002117) ingurumen-baimen integratua ematea, zementua fabrikatzeko Lemoako udal-mugartean (Bizkaia), ebazpen honen hirugarren atalean ezarritako baldintzetan.

Jarduera 3.1 kategorian sartuta dago: «Labe birakarietan eguneko 500 tona zementu eta/edo klinker baino gehiago fabrikatzeko gaitasuna duten instalazioak, edo labe birakarietan eguneko 50 tona kare baino gehiago fabrikatzeko gaitasuna dutenak, edo bestelako labeetan eguneko 50 tona baino gehiago fabrikatzeko gaitasuna dutenak» (Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskina).

Cementos Lemona SAren instalazioak Lemoako Arraibi auzoan kokatuta daude, eta 74.984,54 m2-ko azalera dute. HAE ordezko erregaia erabiltzeko egokitze-proiektuari dagokionez, hondakin hori ordezko erregai gisa balioztatzeko beharrezko instalazio osagarriak fabrikaren barruan daude, gaur egun fuel-olioaren gordailua dagoen aldean eta labe-buruaren eraikinean.

Instalazioaren ekoizpen-ahalmen izendatua eguneko 2.300 t klinkerrekoa da gutxi gorabehera, eta hori urteko 780.000 t klinker ekoizteko ahalmena da, hau da, 950.000 t zementu urteko.

Zementua fabrikatzeko prozesuak gai solido partikulatuen kantitate handiak tratatzen ditu, askotan aire-korronteek garraiatzen dituenak. Cementos Lemona SAren prozesuak 4 etapako trukagailua eta aurre-kiskalgailua dituen labe birakaria ditu. Labean eta aurre-kiskalgailuan erregai anitzeko erregailuak erabiltzen ditu, eta bertan ordezko erregaiak erabil daitezke.

Klinkerra ekoizteko, harrobietako gai buztintsu eta karetsuak erabiltzen dira batik bat, eta beste lehengai batzuen kopuru txikiagoak kontsumitzen dira (kaltzio karbonatozko lohiak, axala, hare naturala eta galdaketakoa, obra-hondakinak eta errauts hegalari, igeltsu eta zepen adizioak, adibidez), zementuaren azken konposizioa osatzen dutenak.

Biltegi-guneetatik, lehengaiak prentsatze- eta ehotze-etapara garraiatzen dira. Eho ondoren, gordinkia bi silotara garraiatzen da, eta hor airea injektatzen da, nahasketa homogeneo bat lortzeko, eta labe birakaria elikatzen duten gordetze-siloetara igarotzen da. Labean, klinker izeneko gai minerala lortzeko erreakzio batzuk gertatzen dira. Produktu hori ehotzeko, lau bola-errota daude. Zementu-errotetan klinkerra, labe garaiko zepa, errauts hegalaria, karea eta igeltsua nahasten dira, fabrikatu nahi den zementu motaren araberako proportzio egokian. Zementua hamahiru zementu-silotara garraiatzen da, eta hortik soltean (deskargatzeko hainbat puntu daude) edo zakutan saltzen da.

HAE ordezko erregai gisa erabiltzeak gaur egun fuel-olioa deskargatu, gorde eta elikatzeko dauden bi siloak egokitzea eskatzen du, erregai berrirako erabiltzearren. Deskargatzeko modua haren tipologiaren araberakoa da: gutxi gorabehera 24 m3-ko edukierako zisterna-kamioietan garraiatzen da, eta mahuka malguen bidez elikadura-gordailu osagarri batera ateratzen da; hodi-sare eta garraio-punpen bidez, erregaia gordetzeko tangara bidaltzen da, eta hortik prozesu-gordailu batera punpatzen da.

Instalazioaren premien arabera, hiru zirkuitu hauekin diseinatutako labeko erregailu nagusian injektatzen dira: bat petrolio-kokea erabiltzeko; beste bat ordezko erregai likidoak erabiltzeko, eta hirugarrena normalean ordezko erregai solidoak elikatzeko, eta labea abiarazteko eragiketetan fuel-olioa elikatzeko erabiltzen da.

Instalazioan zementua fabrikatzeko beharrezko energia termikoa 800 thermia/t klinkerrekoa da, eta batik bat petrolio-kokearen bidez lortzen da. Energia elektrikoa ere beharrezkoa da fabrikan makina eta instalazio guztien funtzionamendurako, eta 106 kWh/t zementu fabrikatuko kontsumoa du.

Zementuaren industrian, azken produktua eta bitartekoak hautsa direnez, fabrikak prebentziozko eta isurtze atmosferikoak murrizteko neurriez hornitu ditu bere ekipoak iturri lokalizatuetarako (mahuka-iragazkiak, iragazki hibridoak, zikloi bereizleak) eta iturri sakabanatuetarako (haizearen kontra babesteko hesiak instalatzea, zoladura eta ibilgailuen trafikorako bideak garbitzea).

Jarduerak ez du prozesu-uretako isurketarik sortzen, eta hortaz, ur beltza eta euri-ura baino ez dira kudeatzen. Ur horiek husteko, hiru isurtze-puntu daude guztira: batek ura biltzeko udal-sarera (ur beltza) husten du, eta beste bi isurtze-puntuek Ibaizabal ibaira (euri-ura). Fabrikak bi dekantazio-putzu ditu, zementu-ekoizpenaren ohiko partikula solidoak ibaira joatea saihesteko.

Proiektuak Teknika Erabilgarri Onentzat (TEO) jotzen diren instalazio eta ekipoak ditu, erreferentziako agiri hauen arabera: Reference Document on Best Available Techniques in the Cement and Lime Manufacturing Industries (2001); eta zementua fabrikatzeko Espainiako Teknika Erabilgarri Onenen Gidaliburua (2003). Instalazioan ezarritako neurrien artean, honako hauek daude: 4 etapako trukagailua eta aurre-kiskalgailua dituen lehorrean fabrikatzeko prozesua; NOx isurtzeak murrizteko sistema bat instalatzea (MINOX sistema eta SNCR); gordinkiari SO2 ezartzeko elikatze-errezela izeneko sistema; zikloien tamaina handitzea karga-galera txikitzeko; erregai solidozko elikadura grabimetrikoko sistema modernoa; errekuntza kontrolatzeko sistemak, CO gehiegi sortzea saihesten dutenak, eta erregai-elikagailu automatikoak, prozesurako hornikuntza egonkorra eta uniformea lortzen dutenak; eta kontrol automatikoko sistemak, besteak beste. Gainera, hondakinak erregai eta lehengai gisa erabiliz balioztatzen ditu instalazioak.

Era berean, beharrezko bitarteko teknikoak eta antolatzaileak daude xedapen hauek betetzeko: Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko Betearazpen-erabakia, zementua, karea eta magnesio-oxidoa fabrikatzeko teknologia erabilgarri onenen (TEO) gaineko ondorioak ezartzen dituena (2013/163/EB Erabakia); horietatik, aplikagarri dira honako ondorio hauek: TEO1, TEO2, TEO3, TEO4, TEO5, TEO6, TEO7, TEO8, TEO9, TEO10, TEO11, TEO12, TEO13, TEO14, TEO15, TEO16, TEO17, TEO18, TEO19, TEO20, TEO21, TEO22, TEO23, TEO24, TEO25, TEO26, TEO27, TEO28 eta TEO29.

Hirugarrena. Cementos Lemona SAk Lemoako udalerrian zementua ekoizteko garatutako jarduerarako honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

  1. Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, bi milioi (2.000.000) euroko zenbatekoaz, honako arrisku hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei eragindako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

  2. D puntuan zehaztutako izapidea osatu eta organo hoau horren alde agertzen bada, Cementos Lemona SAk seiehun mila (600.000,00) euroko fidantza jarriko du, Hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 28. artikuluaren 2. zenbakian ezarritako baldintzetan, eta artikulu horren 3. zenbakian aurreikusitako edozein modutan eratu ahal izango da. Fidantza horren zenbatekoa hondakin arriskutsuak tratatu eta gordetzeko gehienezko ahalmenen arabera zehazten da.

    Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera igota.

    Jarritako fidantza ez da itzuliko, Ingurumen Sailburuordetzak Cementos Lemona SAk sustatutako hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uztea baimendu arte edo dagokionean jarduera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horiek, betiere, lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezartzen diren betekizunak barne hartuko dituzte.

  3. Instalazioaren kudeaketaz berariaz arduratuko den pertsona bat egongo da. Cementos Lemona SAk aipatu arduradunari buruzko ondorengo datuak jakinarazi beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari: izen-abizenak, helbidea, titulazioa, eta datu horien inguruan gerta litezkeen aldaketak.

    E.2.1.c.2 puntuko hondakinen kudeaketa ezingo da gauzatu aurretik organo honi galdetu gabe eta organo hau alde ez bada agertzen. Horretarako, kontsulta egingo da hondakin arriskutsuak kudeatzen hasteko aurreikusitako data baino gutxienez hilabete lehenago, eta B puntuan ezarritako finantza-bermea aurkeztuko da.

  1. Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta atal hauetan ezarritakoari jarraituz:

    2. Hondakinak onartu, hartu, manipulatu eta gordetzeko baldintzak eta kontrolak.

    Cementos Lemona SAk zementua fabrikatzeko jardueran hondakinak balioztatuko ditu, hondakinen zenbait tipologia lehengaiaren eta erregaiaren ordezko partzial gisa erabiliz.

    Onar daitekeen hondakin-kopuruari dagokionez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz, instalazioaren balioztatze-ahalmena Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako hondakinak kudeatzera bideratuko da lehentasunez, bereziki eremu horretan bestelako balioztatze-aukerarik ez dagoenean. Ondorio horietarako, ingurumen-organoak muga jarri ahalko dio behin-behinean hondakin onargarrien gehienezko kopuruari.

    Baldin eta lantegian tratatzea aurreikusten bada, idatzi-zati honetan zehaztutako hondakin onargarrien zerrendan jasotako hondakin mota berri bakoitzaren hasierako karakterizazioa egingo du Cementos Lemona SAk, tratatu daitekeen egiaztatzeko. Karakterizazio hori hondakinaren izaeraren eta jatorriaren arabera egingo da, eta kontuan hartuko dira ingurumen-arrazoiengatik edo bestelako arrazoiengatik tratamendua mugatzen duten parametroak.

    Hondakin zehatz bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Cementos Lemona SAk onespenaren egiaztagiria igorriko dio titularrari, onespenaren baldintzak ezartzen dituena. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik analizatu beharreko parametroak.

    Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin horretarako onarpen-agiria bete beharko du, IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasota egongo baita.

    Ingurumen-organoak baliozta beharreko onespen-agiri bat aurkeztu eta hamar egunera organo horrek ez badu espresuki ezer adierazi, Cementos Lemona SAk aukera izango du proposatutako hondakina onetsi eta kudeatzeko prozesuarekin jarraitzeko.

    Materialki balioztatzeko modu lehenetsia duten hondakinak instalazioetan onartzeko baimena uka dezake ingurumen-organoak.

    Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Dena dela, kudeatu beharreko hondakinak zabaldu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aldez aurretik Ingurumen Sailburuordetzaren onespena izatea eta ebazpen honen K atalean adierazitakoa betetzea.

    Era berean, baldin eta, hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean, ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:

    Baztertzeko arrazoia.

    Beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea proposatzen den.

    Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, nahitaezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.

    Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman, baldin eta dokumentu hori eskatzen bada.

    EHZ 02 02 02, 02 02 03 eta 02 02 99 (animalia jatorriko irinak) hondakinen kasuan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinaraziko zaio.

    Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

    Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

    Baimendutako EHZ kodea duen hondakin bat onartzerik ez badago, eta eskabide bat formalki bete bada, ezezko onarpen-agiria egin beharko da, hondakin hori kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

    2.1. Onar daitezkeen hondakinak.

    Cementos Lemona SAk bere prozesuetan kudeatu ahal izango ditu EHZ kodea duten hondakin arriskutsuak, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako Hondakinen Europako Zerrendaren arabera. Erabaki horren bitartez aldatu zen hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauari jarraikiz.

    2.1.a) klinkerra fabrikatzean lehengaiaren ordezko partzial gisa erabiltzeko hondakin onargarriak (R5 kudeaketa-eragiketa).

    Labe birakarian klinkerra fabrikatzeko lehengaiaren ordezko partzial gisa erabiltzeko onar daitezkeen hondakin ez-arriskutsuak honako hauek izango dira:

    (Ikus .PDF)

    Orokorrean, ondorengo parametroak hondakin horiek onartzeko mugatzaileak izango dira, eta gutxienez zehaztapen hauek bete beharko dira:

    Kloroa: < % 1.

    Metal astun hegakorrak: (Cd+Hg+Tl) <100 ppm.

    Aurrekoa gorabehera, salbuespenez eta hondakinak deuseztatu ez baizik balioztatzearen alde egiteko, hondakin horiek onartu ahalko dira, nahiz eta orokorrean ezarritako mugak zehazki ez bete, baldin eta baimenean ezarritako isurketarako muga-balioak, hondakin horien kudeaketarekin zerikusi zehatza dutenak, betetzen dituztela egiaztatzen bada.

    2.1.b) Zementua ehotzean (R5 kudeaketa-eragiketa):

    Ikatz-errauts hegakorrak eta hondakintzat hartzen ez diren tratatu gabeko zepak zementuari gehitzeko lehengai gisa sartzeaz aparte, honako hondakin hauek ere kudeatu ahalko dira:

    (Ikus .PDF)

    2.1.c) Hondakin onargarriak ordezko erregai gisa.

    Atal honetako zerrendetan ageri diren hondakinak onartu ahal izango dira, baldin eta onartu aurretik materialki edo energetikoki bestela ustiatzeko balioztatzea bideragarria ez dela (teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren ikuspuntutik)behar bezala egiaztatu bada.

    Erregaiaren ordezko partzial gisa gehitu eta hondakinak balioztatzeko jarduerarako hondakin onargarriek inola ere ezingo dute honelakorik eduki:

    Hondakin sanitarioak, infekziosoak edo zitostatikoak.

    Hondakin leherkorrak.

    Hondakin erradioaktiboak.

    Erreakzionatu eta nahasketa edo lurrun toxikoak sor ditzaketen hondakinak.

    Orokorrean, ondorengo parametroak mugatzaileak izango dira hondakin hauek ordezko erregai gisa onartzeko, eta gutxienez zehaztapen hauek bete beharko dira:

    Halogenoak guztira: < % 2.

    Fluorra: < 0,2.

    Sufrea: < % 1 pisuan (< % 2 irinen eta pneumatikoen kasuan).

    PKB eta PKT: < 50ppm.

    Metal astunak:

    Hg < 10ppm.

    Cd+Hg+Tl: < 100ppm.

    Sb+As+Pb+Cr+Co+Cu+Mn+Ni+V: < % 0,5 pisuan.

    Sugar-puntua: > 38.º C.

    Hondakin arriskutsuetarako:

    Gutxieneko berotze-ahalmena: >1500 kcal/kg.

    Gehieneko berotze-ahalmena: <10.000 kcal/kg.

    Pentaklorofenola: *.

    Kloroa: < % 2.

    • Hirugarren apartatuko D azpi-apartatuan ezarritakoaren araberako hondakin-kudeaketa egin baino lehen, zenbait saiakera egin beharko dira pentaklorofenola onartzeko parametroa ezartzeko.

      Aurrekoa gorabehera, salbuespenez eta hondakinak deuseztatu ez baizik balioztatzearen alde egiteko, ebazpen honen E.2.1.c.1 apartatuan jasotako hondakinak onartu ahalko dira instalazioan, nahiz eta orokorrean ezarritako mugak zehazki ez bete, baldin eta baimenean ezarritako isurketarako muga-balioak, hondakin horien kudeaketarekin zerikusi zehatza dutenak, betetzen dituztela egiaztatzen bada.

      2.1.c.1. Hauek dira ordezko erregai moduan onar daitezkeen hondakin ez-arriskutsuak: (R1 kudeaketa-eragiketa).

      Ordezko erregai moduan onar daitezkeen hondakin ez-arriskutsuei dagokienez, instalazioak 155.000 tona/urte kudeatzeko ahalmena du.

      Hauek dira hondakin onargarriak:

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)

      Oro har, aurrekiskalgailuan elikatzen diren hondakin guztiak sartu ahal izango dira erregailu nagusira, ezaugarri fisikoengatik ahal den guztietan behintzat.

      Animalia-jatorriko haragi-irinen energia-balioztatze prozesuan (EHZ 02 02 02, 02 02 03 eta 02 02 99), Lemoako instalazioetan hauek baino ez dira onartuko:

      Arriskuko material espezifikoko animalia-jatorriko irinak, entzefalopatia espongiforme kutsakorrekin erlazionaturiko arriskuko material espezifikoak deuseztatzea arautzen duen azaroaren 24ko 1911/2000 Errege Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoari jarraikiz eraldatuak.

      1911/2000 EDaren arabera arriskugarrizkotzat jotzen ez diren animalia-jatorriko materialezko animalia-hondakinak eta -hilotzak, azaroaren 8ko 1528/2012 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz eraldatuak. Errege Dekretu horren bidez, gizakiak jatekoak ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuei eta produktu deribatuei aplikatzeko arauak ezartzen dira.

      Balioztatze onartua duten irinak ez dira inola ere hondakin arriskutsutzat joko, eta irin horiek sortzeko animalien erraiak eta hilotzak eraldatzeko instalazioek organo eskudunaren nahitaezko baimena izan beharko dute, horiek aipatutako berariazko araudian ezarritako eskakizunen arabera eraldatu direla egiaztatzearren.

      2.1.c.2. Hauek dira ordezko erregai moduan onar daitezkeen hondakin arriskutsuak: (R1 kudeaketa-eragiketa).

      Ordezko erregai moduan onar daitezkeen hondakin arriskutsuei dagokienez, instalazioak 30.000 tona/urte kudeatzeko ahalmena du. Hauek dira hondakin onargarriak:

      (Ikus .PDF)

      HAE erregaia industria-hondakinen nahasketa bat izango da, hala nola lohiak, pinturak, bernizak, disolbatzaileak, tintak, argizariak, koipeak eta olioak, eta kolore beltzeko material organiko bat osatuko dute, sugar-puntu baxukoa eta biskositate ertainekoa.

      Erregai hori 190204* EHZ (aurrez nahastutako hondakinak, gutxienez hondakin arriskutsu batez osatuak) eta 19 02 08* EHZ (substantzia arriskutsuak dituzten erregai-hondakin likidoak) kodeekin identifikatzen da.

      Banatutako erregaiaren homogeneotasuna eta egokitasuna bermatzen duten beste kudeatzaile baimenduen HAE erregaia baino ez da onartuko. Kudeatzaile baimendua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo badago, organo eskudunak emandako baimena aurkeztu beharko da onartua izan aurretik, Ingurumen Sailburuordetza honek onets dezan.

      Labeen estaldura eta erregogorren hondakinak izeneko erregaiari dagokionez, erregai hori aluminioaren lehen fusioko prozesuko upel elektrolitikoak faraday prozesuaren bidez desmuntatzetik datorrenean baino ezingo da erabili. Hondakin hori sortu duen ekoizlea Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo badago, hari buruzko dokumentazioa eta tratatu beharreko hondakinaren analisia aurkeztu beharko dira Ingurumen Sailburuordetzak onespena emateko onartua izan aurretik. Ebazpen honetan orokorrean aipatutako onartzeko parametro mugatzaileez gain, hondakin horien kasuan beste hauek ere mugatzaileak izango dira:

      Zianuro disolbagarrien kontzentrazioa: < 20 mg/kg.

      PH: > 10

      E.2.2. Hondakinen sarrera kontrolatzea.

      1. Fabrikara balioztatzera iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko. Ingurumen Sailburuordetzak, hala badagokio, onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da kontrol hori. Agiri horretan onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira, eta egokia denean, partida bakoitzean analizatu behar diren parametroak. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

        a) atalean adierazitako kontrolekin batera, plantan kudeatutako ekoizle bakoitzeko 20 tona gainditzen dituen hondakin arriskutsu mota bakoitza urtero karakterizatu beharko da (jatorri desberdina duen mota bakoitzeko karakterizazio bat). Karakterizazio hori kanpoko laborategi batek egin beharko du. Informazioa Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da, urtero.

      1. Hartu beharreko haragi-irinei dagokienez, Cementos Lemona SAk neurri hauek hartu beharko ditu gainera:

        Azaroaren 24ko 1911/2000 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haragi-irinen partida bakoitzak hondakina sortu duen eraldatze-industriako arduradunak sinatutako agiria izan beharko du, eta bertan partida identifikatzeko datuak (garraio-enpresa eta ibilgailuaren matrikula) eta helmuga egongo dira.

        Irinak garraiatzeko kamioiak hondakin horiek garraiatzeko bakarrik ez badira, Cementos Lemona SAk, hori onartzeko, irinak kargatu aurretik kamioia garbitu dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea eskatuko du, kutsadura gurutzaturik ez dagoela bermatzeko.

        Urtero, irinen karakterizazioaren analisia egingo du kanpoko laborategi egiaztatuak, onartzeko baldintzak bete direla egiaztatzeko.

      2. HAE erregaien eta aluminioaren lehen fusioko prozesuko upel elektrolitikoak faraday prozesuaren bidez desmuntatzetik datozen hondakinen kasuan, Cementos Lemona SAk neurri hauek hartu beharko ditu:

        HAE partida bakoitza hartzeko baldintza gisa, ebazpen honen E.2.1.c. atalean ezarritako onartzeko parametro mugatzaileak bete direla egiaztatzen duen ziurtagiri analitikoa izan beharko du partidak, eta orobat, goiko bero-ahalmena (GBA) eta behekoa (BBA), ur-edukia eta sugar-puntua ere txertatuko dira. Ziurtagiri hori hondakina banatzen duen bitarteko kudeatzaileak igorri ahal izango du, eta hornitzaile horrek ingurumen-organo honi egin behar dion aurretiko nahitaezko jakinarazpenarekin batera joan beharko du.

        Fabrikan onartzen den erregai-partida bakoitzaren lagin bat hartu beharko da.

        Hilero, hornitzaile bakoitzaren batez besteko lagin baten karakterizazioa egingo da, partidako hartutako laginak oinarri hartuta, eta analisi hori kanpoko laborategi egiaztatuak egingo du, onartzeko baldintzak bete direla egiaztatzeko.

        Hondakin horiek gai arriskutsuak errepidez garraiatzeko behar bezala baimendutako zisterna-kamioiek eramango dituzte fabrikara.

        Hondakin horien zamalanak gai arriskutsuak errepidez manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak betez egingo da.

        Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuak lurzoru estankoa izango du, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo gai arriskutsuen beste ibilgailu batzuetara hurbildu gabe.

        2.3. Balioztatu beharreko hondakinak gordetzea.

        Hondakinak sustatzaileak igorritako proiektuan deskribatutako baldintzetan gordeko dira, bertako neurri babesle eta zuzentzaileak aplikatuta, ingurumeneko eragin negatiboak saihestu edo minimizatzeko helburuarekin, bereziki lurzorua, airea, azaleko ura eta lurpekoa kutsatzea, eta baita usainak eta zaratak, eta giza osasunerako zuzeneko arriskuak ere.

        Hondakinak gordailuetan gordetzeko gehienezko edukiera horien edukieraren araberakoa izango da, proiektuan deskribatzen den bezala.

        Erabiltzen ez diren pneumatikoen kasuan, gordetako kantitatea ez da tratamenduaren urteko edukieraren erditik gorakoa izango.

        Balioztatu beharreko hondakinak gordetzeko gehienezko denbora sei hilabetekoa izango da hondakin arriskutsuetarako, eta bi urtekoa gainerako hondakinetarako.

        Hondakinak, labea elikatu aurretik, estankotasun-baldintza egokietan gordeko dira, horiek euri-urarekin ukipenean egotea saihestuz.

        Granulometria xeheeneko hondakinak silo estankoetan gordeko dira eta sistema pneumatikoetan garraiatuko dira, hautsa eta partikula finak sortzea saihesteko. Siloek xurgatze-iragazkia izango dute, zamalanetan gerta litezkeen hauts-isurtzeak atzitu eta araztearren.

        2.4. Hondakin balioztatuen datuen erregistroa.

        22/2011 Legearen 39 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Cementos Lemona SAk agiri-erregistro bat egin beharko du. Erregistro horretan, kudeatutako hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, biltzeko maiztasuna, garraiobidea eta balioztatzeko metodoa jaso beharko dira, dosifikazioa barne (t/ordu). Halaber, hondakin-partida bakoitza onartu eta hartzeko data jarriko da, eta hartutako hondakin bakoitzak fabrikan duen kokalekua.

        Ebazpen honetako E.2.2. atalean aipatutako karakterizazio-analisien emaitzak atal honetan araututako erregistroan jasoko dira, eta baita Cementos Lemona SAk egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.

        Erregistratu egingo dira, halaber, klinker-labearen elikadura- eta funtzionamendu-baldintzak zehazten dituzten eragiketen parametroak, ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzearren.

        Hilero, balioztatze-jarduera hasi eta gero, Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko da erregistro horren indarreko urteko informazioa, hilabete bakoitzean egindako kudeaketa-lana bereizita: Informazioa excel formatuan bidaliko da, honako posta elektroniko honetara: ippc@euskadi.eus

        Kudeatutako hondakin-kopurua, haien izaera, jatorria, garraio-bidea eta balioztatze-metodoa.

        Hileko batezbesteko dosifikazio-balioak eta klinker-labearen funtzionamendua.

        2.5. Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

        Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Hondakinen Lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

        Horrez gain, baldin eta aurreikusten bada zabortegian deuseztatzea dela inportatu beharreko hondakinak dela inportatutako hondakinak balioztatze- edo deuseztatze-tratamenduaren ondoren helmugako instalazioan lortutako korronte esanguratsuren bat, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planean zehazten diren hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

        3. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

        3.1. Labearen funtzionamendurako baldintzak hondakinen energia-balioztatzerako.

      1. Hondakinekin egindako erregaia ezingo da kontsumitu ondorengo baldintzak betetzen ez badira, horien balioztatze zuzena bermatzearren:

        Labea lehengaiarekin elikatzea abian egotea.

        Labearen egoera termikoaren kontrol-parametroek sinterizazio-guneko gasen tenperatura 2 segundotan zehar 850.º-tik gorakoa dela egiaztatu behar dute. Klorotan substantzia organohalogenatuen % 1etik gora duten hondakin arriskutsuak errausten diren kasuetan, labearen tenperatura 1.100 ºC-raino igo behar da, gutxienez bi segundotan zehar.

        Labearen errekuntzaren kontrol-parametroek atmosfera oxidatzailea dagoela egiaztatu behar dute.

        Aire konprimituaren nahikoa emari egotea, erregai-hondakin likidoen atomizazio zuzena bermatzeko.

      2. Pneumatikoki manipula daitezkeen hondakin likidoak metxero nagusian injektatuko dira.

      3. Euren ezaugarri fisikoak direla-eta pneumatikoki ezin manipula daitezkeen ordezko erregaiak zikloi-dorrean (aurrekiskalgailua) sartuko dira, behar bezala karinatutako garraio mekaniko bat eta elikadura grabimetrikoa dituen sistema baten bidez. Ondorio horietarako, aurrekiskalgailua labearen parte bat bezala hartzen da, eta E.3.1 apartatuan zehaztutako ustiapen-baldintzak bete beharko dira.

      4. Abian jartzerakoan, hondakinak ezingo dira dosifikatu beharrezko errekuntza-tenperaturara iritsi arte, lehen aipatutako egoerari une oro eusten zaiola ziurtatzeko.

      5. Sistema automatiko bat egongo da, hondakinen dosifikazioa egoera hauetakoren batean eragozten duena:

        1. Abian jartzean 850.º C-ko tenperaturara iritsi arte.

        2. 850.ºC-ko tenperatura ez dagoenean.

        3. Ebazpen honetan ezarritako neurketa jarraituek isurtzeen muga-balioren bat gainditzen ari dela erakusten dutenean, arazteko gailuetako asalduak edo akatsak direla bide.

          1.100.ºC-ko tenperaturara iristen ez denean, klorotan substantzia organohalogenatuen % 1etik gora duten hondakin arriskutsuak errausten ari direnean.

        1. Abian jartzerakoan, hondakinak ezingo dira dosifikatu beharrezko errekuntza-tenperaturara iritsi arte, lehen aipatutako egoerari une oro eusten zaiola ziurtatzeko.

      6. Fabrikako kontrol-sistemak eragiketa-parametroak monitorizatu beharko ditu, ondorengoa lortzeko:

        Hondakinak injektatzeko instalazioa abian ez jartzea, adierazitako baldintza guztiak betetzen ez badira.

        Hondakinak injektatzeko instalazioa automatikoki gelditzea, baldintzaren bat betetzen ez bada.

        3.2. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

        3.2.1. Baldintza orokorrak.

        Zementua eta klinkerra fabrikatzeko instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako muga-balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan finkatutako baldintza teknikoak betetzea, giza osasuna eta ingurumena zainduta, betiere.

        Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

        Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

        Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.

        Beti beteko dira pProiektuan aipatzen diren atmosferako kutsaduraren inguruko neurriak, bereziki hautsa ez isurtzekoak, esaterako, bildutakoa ureztatzea baldin eta aire zabalean badago edo bideak garbitzea.

        Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (278/2011 Dekretua, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

        Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

        Organo honek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako ILE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

        3.2.2. Fokuak identifikatzea eta katalogatzea.

        Cementos Lemona SAren instalazioak honako fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

        (Ikus .PDF)

        Era berean, 10.000 m3/h baino gutxiagoko emaria duten zenbait foku daude, eta horiek prebentziozko mantentzea izan beharko dute.

        Foku ez-sistematiko horietakoren bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurketen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, isurtze-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

        Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko programa egokian justifikatu beharko da inguruabar hori.

        Horiez gain beste isuri-iturri hauek ere badira:

        1. eta 2. fokuek by-pass sistema bat daukate larrialdietan edo ohikoak ez diren egoeretan labearen haizagailu nagusia geratzen bada ere ez dadin hondatu. Erregistro bat egongo da, non bypass-aren funtzionamendua zein funtzionamendu horren arrazoiak jasoko baitira. Foku horretako isuriak instalazioaren funtzionamendu orokorraren % 5 baino gehiagora iristen badira edo urtean 12 aldiz baino gehiagotan gertatzen badira ordubetetik goragoko isuriak, fokua erregulatzeko eskatuko da.

          3.2.3. Isurketarako muga-balioak.

          Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurketarako muga-balio hauek gaindituko:

          1. 1 eta 2 fokuak:

            (Ikus .PDF)

            (*) Muga bat ezartzen zaie SO2 eta NH3ari, eta aurretik ezarritako isurketarako muga-balioak errespetatzen direla onartuko da kasu hauetan:

            Balidatutako hilabeteko batez besteko balioek isurketarako muga-balioa gainditzen ez dutenean, eta

            Urtean erregistratutako batez besteko eguneko balioen ehuneko laurogeiak ez du gainditzen eguneko muga-balioa.

            (**) NH3aren ekarpen gehigarria (slip) deribazioz kontrolatuko da, NH3aren isuria neurtuta eta 150 mg/Nm3aren erreferentzia bat erabiliz muga-balio bezala, eskuragarri dauden erregistro historikoen arabera betiere. Balio hori urtero berrikusi ahalko da, hondoko balioei buruzko informazioa aintzat hartuta.

            Balioak, KOG eta SO2arenak bereziki, berrikusi ahalko dira emandako datuen eta atmosferara egindako isurien analizagailuak modu jarraituan egindako azterketen emaitzen arabera.

            Isurtze atmosferikoen, emariaren, tenperaturaren, presioaren eta oxigenoaren neurgailu etengabeak abian egongo dira.

            Gutxienez hogeita hamar minutuko eta gehienez zortzi orduko laginketa-aldian zehar lortutako batez besteko balioak:

            (Ikus .PDF)

            Gutxienez sei orduko eta gehienez zortzi orduko laginketa-aldian zehar lortutako batez besteko balioak:

            (Ikus .PDF)

            273 K-ko tenperaturako, 101,3 Kpa-ko presioko eta guztira oxigenoaren eta gas lehorraren % 10eko edukiko baldintza normalizatuei buruzko mugak bete beharko dira.

            Isurketen muga-balioak betetzen diren neurtzeko eta ebaluatzeko baldintzak honako arauetara egokituko dira: urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua (industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua betetzeko onartutako aginduak. Dekretu horren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dira.

            Ebazpen honetan ezarritako muga-balioren bat gainditzen dela detektatuz gero, langileak berehala etengo du hondakinak gehitzea, eta inguruabar hori ingurumen organoari jakinaraziko dio.

            4. fokua:

            (Ikus .PDF)

            815/2013 Errege Dekretuaren II. eranskinean zehaztutako kutsatzaileak kontrolatu egin beharko dira errekuntzako gasen beroa aprobetxatu ondoren beste instalazio batzuetan husten diren errauste-instalazioko isurketetan (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

            NOx eta SO2 guztizko partikulen kasuan, horiek zuzenean neurtuta egingo da kontrola, aintzat hartuta NOx eta SO2ari dagokienez isurketarako muga-balioak 1. eta 2. fokuetan betetzen diren heinean betetzen direla. II. Eranskinean zehaztutako gainerako parametroak errauste-instalazioaren isurketen parametro subrogatu gisa kontrolatu ahalko dira, hasierako neurketa zuzena eta instalazioko isurketen eta beroa aprobetxatzeko instalazioaren masa-balantzea egin ondoren, betiere Monitorizazioaren oinarri orokorrei buruzko erreferentzia-dokumentuan ezarritakoaren arabera. BREF dokumentua.

      Cementos Lemona SAk, 508/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko eman behar duen informazioarekin batera, beste instalazio batzuetan hustu diren errauste-instalazioko isuriei buruzko informazioa bidaliko du, baimen honetan zehaztutako isuriei buruzkoa hain zuzen ere (508/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumen-baimen bateratuetako igorpenei buruz eman beharreko informazioa arautzen duena).

      3., 5., 8., 9. eta 10. fokuak:

      (Ikus .PDF)

      11. eta 13. fokuak

      (Ikus .PDF)

      Isurketen muga-balioak baldintza hauei dagozkie: 273k-ko tenperatura eta 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

      1. eta c) azpi-apartatuetan eta 11. fokuan jasotako isurtze-balioak neurtzeko baldintzen eta isurtze-balioak betetzearen ebaluazioa abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da. Ondorio horietarako, erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.

        3.2.4. Gasak biltzeko eta kanporatzeko sistemak.

        Fokuetako hondar-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute E.3.2.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

        Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.

        Isurtze barreiatuak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da

        Osagaiak ehotzeko eta ontziz aldatzeko prozesuan zehar hauts-isurtzeak murrizteko, makina guztiek presio baxuan jardungo dute, eta horrek aire-masa handiak mugitu eta ondoren garbitu beharra dakar berekin. Halaber, klinker-silo bat dago, klinkerra gorde eta garraiatzeak sortutako eragina murrizteko. Gainera, instalazioak haizearen kontrako babes-hesiak (pantailatzeak, biltegien zati bat ixtea, biltegiei teilatua ematea eta zuhaitz-zerrenda) eta zoladura izango ditu, eta ibilgailuentzako bideak aldizka garbituko dira.

        Ezarritako mugak eta E.3.2.2 taulan identifikatutako fokuetan egin beharreko kontrolak kontuan izanda, isuri lausoak kanalizatzeko eta arazteko jarritako iragazki-sistemak (garraio-zintak, biltegiratzeak eta abar), zementua fabrikatzeko Espainiako Teknika Erabilgarri Onenen Gidaliburuan ezarritakoa betetzeko, iraunarazteko lanak egin beharko dira haien isurtzea gutxitzeko.

        3.3. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

        Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira instalazioetan sortutako hondakin guztiak, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helmugarik egokiena zehazteko.

        Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta haiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

        Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da, eta, hartarako, balioztatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: ezinezkoa bada horiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea/berrerabiltzea lehenetsiko da balioztatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

        Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.

        Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan deuseztatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

        Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-diferentziak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartuta. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (2.d atala) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

        Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

        Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Lemoako Udalean.

        Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

        Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

        Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

        3.3.1. Hondakin arriskutsuak.

        Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

        (Ikus .PDF)

      1. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistema bereiziak erabiliko dira, duten tipologia dela-eta isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu zezaketen kasuetan.

      2. Disolbatzaile organiko ez-halogenatua eta ura duten hidrokarburoak hondakinak instalazioan sortzen diren gordailuetatik zuzenean bildu beharko dira, aurrez ontziratu edo gorde gabe, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

      3. Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta etiketatu beharko dira argi, irakurtzeko eta ez ezabatzeko moduan.

      4. Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura garatzeko ondorengo araudietan ezarritakoak izango dira.

      5. Hondakin arriskutsuek ezin izango dute 6 hilabete baino gehiago biltegiratuta egon. Salbuespenetan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

      6. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

      7. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian finkatutako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, dagokion kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da. Cementos Lemona SAk onarpen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen- agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.

      8. Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betekizunak konplitzen dituela.

      9. Cementos Lemona SAk sortutako olio erabilia ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko da.

      10. Cementos Lemona SAk PCB eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak deuseztatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

      11. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak besteak beste, lanpara fluoreszenteenak kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko 106/2008 Errege Dekretuan xedatua bete beharko dute. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

      12. Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko irailaren 16an emandako 1005/2009/EE Erregelamenduak (ozono-geruza agortzen duten substantzien gainekoa) adierazitako substantzia erabiliak baldin baditu Cementos Lemona SAk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein ezabatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu, aparatuak berrikusteko edo iraunarazteko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

      1. Urtero Cementos Lemona SAk, adierazpenari dagokion ekitaldiaren bukaeran, Ingurumen Sailburuordetzari adierazi beharko dio ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

      2. Urtero Cementos Lemona SAk, adierazpenari dagokion ekitaldiaren bukaeran, Ingurumen Sailburuordetzari adierazi beharko dio ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

      1. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzea baita, Cementos Lemona SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Cementos Lemona SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

      2. Aurreko f, g (kudeatzaileak EAEn daudenean), n eta o ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

      3. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Cementos Lemona SAk amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

      4. Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzerakoan jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Hauek zehazten dituztenak dira: hondakinaren mota eta osagai arriskutsuak, ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehe-xehe jasotakoak. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 aldirako Ingurumen Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

      5. Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Cementos Lemona SA, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

        3.3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

        Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

        (Ikus .PDF)

      1. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontziak badira berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, baimendutako berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile bati emango zaizkio.

      2. Hondakin horiek deuseztatzekoak badira, ezingo dira urtebetez baino gehiagoz eduki biltegiratuta. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

      3. Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile baten onarpen-agiria izan beharko dute, eta bertan zehaztuta agertu behar dira onarpenerako baldintzak. Agiri horren kopia bidali behar da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Cementos Lemona SAk onarpen-agiriak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

      4. Halaber, hondakinak zabortegietan utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek hiru urtez gorde behar dira.

      5. Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko Ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

      6. Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Cementos Lemona SA, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

      7. Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako c), d) letretan aipatutako dokumentuak kudeatzaileak EAEkoak direnean eta e) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

      8. Baldin eta hondakin arriskugabeak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren hondakinen lekualdaketei buruzko 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

      9. Balioztatzeko edo deuseztatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

        3.4. Ibilgura isurketak egiteko baldintzak.

        3.4.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

        Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: Zementua fabrikatzea

        Jarduera-taldea: Eraikuntza-materialak.

        Mota-taldea-EJSN: 2-10-26.51.

        Ateratzeko modua: Zuzenekoa

        Azpi-unitate hidrologikoa: Ibaizabal.

        Unitate hidrologikoa: Ibaizabal.

        1/50.000 orria: 22-5(62).

        (Ikus .PDF)

        3.4.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

        1. isurketa: klinker-labearen guneko eurien jariatze-urak.

          (Ikus .PDF)

        2. isurketa: gurpil-garbitokiko ura eta fabrikako gainerako eurien jariatze-ura.

          (Ikus .PDF)

          3.4.3. Isurketarako muga-balioak.

          Ibilgura egiten den isurketaren ohiko kutsadura-parametroak honako hauek izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

          1. isurketa: klinker-labearen guneko eurien jariatze-urak.

          2. isurketa: gurpil-garbitokiko ura eta fabrikako gainerako eurien jariatze-ura.

          (Ikus .PDF)

          Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketarako muga-balioak lortzeko.

          Gainera, ingurune hartzaileko ingurumen-arloko kalitate-arauak bete beharko dira. Bestela, titularrak behar den tratamendu egokia ezarri beharko du, isurketa arauak ez betetzearen arrazoia izan ez dadin.

          Baimen honek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazi ez den beste gairik isurtzea, bereziki gai arriskutsurik (maiatzaren 23ko 606/2003 EDaren hirugarren xedapen gehigarria).

          3. isurketa: Azken isurketak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren kolektorera doazen isurketei buruzko Erregelamenduan ageri diren mugak eta baldintzak bete beharko ditu, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin.

          3.4.4. Arazteko eta husteko instalazioak.

          Industria-instalazio guztietarako arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirietara egokituko dira, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:

          Klinker-labearen guneko eurien jariatze-ura:

          12 m3-ko dekantazio-putzua.

          Laginketa-kutxeta.

          Ur-emaria neurtzeko gailua.

          Gurpil-garbitokiko ura eta fabrikako gainerako eurien jariatze-ura.

          Gurpil-garbitokiko uretarako 57,7m3-ko dekantazio-putzua.

          20m3-ko dekantazio-putzua.

          Laginketa-kutxeta.

          Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, titularrak, baimeneko baldintzak betetzearen erantzule den aldetik, behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Ingurumen Sailburuordetzari eta Uren Zuzendaritzari jakinaraziko dizkie lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

          Kontrol-arketa bat jarriko da hondakin-ur mota baimendu bakoitzerako; arketa horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxeta ikuskatu ahal izateko sarbide zuzeneko lekuan kokatuko da.

          Kasu honetan derrigorrezkoa izango da emari-neurgailu totalizatzaile bat eta turbidimetroa jartzea efluentea kontrolatzeko.

          3.4.5. Isurien kontrol-kanona.

          Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiko (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honakoa da isurketa-kanonari dagokion zenbatekoa:

          (IKK): Isurketa-kanona= V x Pu.

          Pu = Pb x Cm.

          Cm = C2 x C3 x C4.

          Non:

          V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3 urtean).

          Pu = Isuriaren kontroleko prezio unitarioa.

          Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isuriaren izaeraren arabera.

          Cm = Isuriaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

          C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

          C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

          C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

          Klinker-labearen guneko eurien jariatze-ura.

          (Ikus .PDF)

          Km = 1,09 x 0,5 x1,25 = 0,68125.

          Pu = 0,04207 x 0,68125 = 0,028660 euro/m3.

          Isurien Kontrol Kanona = 10.568,9 x 0,028660 = 302,90 euro urtean.

          Gurpil-garbitokiko ura eta fabrikako gainerako eurien jariatze-ura.

          (Ikus .PDF)

          Km = 1,09 x 0,5 x 1,25 = 0,68125.

          Pu = 0,04207 x 0,68125 = 0,028660 euro/m3.

          Isurien Kontrol Kanona = 91.531,1 x 0,028660 = 2.623,28 euro urtean.

          Isurketen kontrol-kanona guztira: 302,90 + 2.623,28 = 2.926,18 euro/urte.

          3.5. Lurzorua babesteko baldintzak.

          Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Cementos Lemona SAk lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu.

          Halaber, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak betetzeko, sustatzaileak 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta entregatzeko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-dokumentua eta jarraipen-dokumentua. Esteka honetan eskura daiteke:

          http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-pcc/eu/

          Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bategin bat bidaliko du, lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta lehengoratzeko lanak egin ditzakeen erakunde egiaztatu batek egina, zirkularrean eskatutako informazio guztia izango duena. Aurrerantzean, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

          Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

        1. Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

          1. Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1c apartatuarekin bat etorriz, hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

          2. Hondeaketa horrek hondeatutako materialen 500 m³ gainditzen dituenean, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plan hori, betetzen hasi aurretik.

          3. Hondeatu beharrekoa 500 m³ baino gutxiago bada, aldaketa-eskaerak informazio hau eman beharko du: non dagoen kokatuta, zenbat induskatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.

          4. Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.

          5. Oro har, irizpide hauek beteko dira:

            Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak 10 azpilagin izango ditu gutxienez, hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3-ko, baina hori aldatu ahal izango da espero izatekoa den kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da; eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.

            Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: ekainaren 25eko 4/2015 Legean (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa) ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

            Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

            Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

        2. Aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketa egitea instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

        3. Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi.

        4. Obrak aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan egin behar badira, karakterizazioa egiteko betebeharra salbuetsi ahal izango da, betiere jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.

          Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e zenbakiari jarraikiz betiere.

          3.6. Zaratari buruzko baldintzak.

          1. Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen, beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

            1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

            2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

            3. Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

            (Ikus .PDF)

            1. taula: industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

              Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

              Gainera, jardun-modu bat baldin badago, gainerako jardueretatik nabarmen bereizia dagoena, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-tan gaindituko.

              3.7. Ontziak merkaturatzea.

              Cementos Lemona SAk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituenez, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

              Era berean, Cementos Lemona SAk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Baldin eta Cementos Lemona SAk, bere produktuak merkaturatzeko, industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

              Baldin eta Cementos Lemona SAk, urte natural baten zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

              250 tona, beira soilik bada.

              50 tona, altzairua soilik bada.

              30 tona, aluminioa soilik bada.

              21 tona, plastikoa soilik bada.

              16 tona, zura soilik bada.

              14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

              350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

              Prebentziozko enpresa-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta prebentziozko enpresa-planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko da urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

  2. Ingurumena Zaintzeko Programa.

    Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:

    1. Atmosferara egindako isurtzeak kontrolatzea.

  1. Cementos Lemona SAk isuriak kontrolatu beharko ditu informazio honen arabera:

    (Ikus .PDF)

    II. iragazki hibridoan amoniakoaren kontrol jarraitua egongo da.

    ** I y II iragazki hibridoen urteko kontrolak txandaka egingo dira, hau da, seihileko batean fokuetako bat soilik kontrolatuko da, eta hurrengo seihilekoan bestea. Hondakin ez arriskutsuak errausteari uzten bazaio soilik, edo aurreko urteko bataz besteko isuriak ez badira isurtze muga-balioaren % 50etik beherakoak, uneko ekitaldirako aldizkako kontrolak, metal astunentzako zein dioxina edo furanoentzako, hiru hilean behin izango dira, txandaka.

    a) apartatuan zehaztutako kontrolak ingurumen-kontroleko erakunde batek egin beharko ditu, eta Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan zehaztutako eskakizunak bete beharko dira.

  1. Baimendutako kontrol erakundeak adierazitako parametro guztiak neurtu eta horien gainean egiten dituzten txostenak bidali beharko dira. Neurketa berriak egin beharko dira baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen kontrolak azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira, eta organo honetara bidaliko dira Ingurumena Zaintzeko Programaren zati gisa, F.6. puntuan ezarritakoaren arabera.

  2. Laginketa bidezko neurketa-teknikatarako zein kontrol etengaberako, 815/2013 Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoa beteko da. Era berean, batez besteko balio baliozkotuak atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuko dira.

    Neurketa-sistema jarraikiak IT-05 jarraibide teknikoan ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu. Igorpenak Neurtzeko Sistema Jarraikia (INSJ): Instalazioa. Kalibraketa, mantentzea eta komunikazioak» organo honek argitaratua.

    Neurketa-sistema jarraikia Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.

    Sustatzaileak neurketa-sistema jarraikia mantentzeko prebentziozko mantentze-plan bat izan beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.

    1. , 4., 5., 8., 9. eta 10. fokuetarako, neurtzeko ekipoen erabilgarritasuna, hots, erregistro baliodunak lortzen diren denbora-tarteen proportzioa, urteko jardun-denboraren 100eko 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen zehatzik izan ezean.

    1. «Labea: I. iragazki hibridoa» eta 2. «Labea: II. iragazki hibridoa» fokuetan, neurketa-sistema jarraikiaren funtzionamendu edo mantentze-lan okerrak direla-eta egun batean ordu-zatiko batez besteko 5 baliotik gora baliodunak ez badira, egun hori baliogabetu egingo da. Horregatik urtean hamar egunetik gora baliogabetzen badira, titularrak beharrezko neurriak hartu beharko ditu etengabeko kontrol-sistemaren fidagarritasuna hobetzeko.

      15 egun jarraian edo gehiago irauten badu, edota neurketa-sistema jarraikia konektatu gabe egon edo gaizki baldin badabil, KEBek jarraiki neurtu beharreko parametroak kontrolatu beharko dituzte aldizka, 15 egunean behin gertaera hasi denetik neurketa-sistema jarraikia berriro martxan jarri bitartean. Dena den, 1. eta 2. fokuei lotutako neurgailu etengabeen kasuan, gasak neurtzeko ekipoetako batek gaizki funtzionatzen badu, ordezko neurketak egin ahalko dira ekipo operatiboarekin, eskura dagoen by-pass sistema erabiliz; beraz, foku bakoitzaren ordu-zatiko datu bat egongo da gutxienez.

      Urtero neurketa-sistema jarraikiaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetzara igorri beharko da, Tximinietatik egiten diren isurketak etengabe neurtzeko sistemak ziurtatzeko, kalibratzeko eta egiaztatzeko Gida teknikoan adierazitako ereduaren arabera.

  3. Lortutako emaitzak erregistratzea.

    Eguneratutako dokumentazioarekin, erregistro bat egingo da euskarri informatikoan, edo bestela paperean, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

    Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

    2. Immisio atmosferikoen kontrola.

    Metal astunak, dioxinak eta furanoak hiru urtetik behin neurtuko dira.

    3. Jariatze-uraren kalitatearen kontrola fabrika jardunean denean:

  1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:

    (Ikus .PDF)

  2. Kanpoan egiten den 1. eta 2. fluxuen kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. artikulua) egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

    Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.

  3. Titularrak, aipatu maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuak Hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatzen dituen gai arriskutsuen isurketaren inguruko adierazpena igorriko du urtero. Adierazpen horretan ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

  4. Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbideratzeei, horien kausei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.

  5. Hileroko autokontroleko neurketei dagokienez, emaitza horien laburpen bat bidali beharko da kanpoko kontrolen txostenekin batera.

  6. Kontrol bakoitza parametro baimenduak kontuan hartuta egingo da, eta baimeneko eskakizunak betetzen dituela joko da ebazpen honetako E.3.4.3 atalean agertzen diren parametro guztiek horietarako ezarritako mugak egiaztatzen dituztenean.

    4. Zarata kontrolatzea.

  1. Indize akustiko hauen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo.

  2. Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

  3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera egingo dira.

    6. Emaitzak igortzea.

    Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara helaraziko dira, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuarekin bat etorriz. Webgune honetan dago eskuragarri gidaliburu hori:

    http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/

    Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, kontrolak urtean behin baino maiztasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

    Emaitza horiek urtero bidaliko dira, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak, eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik egin ez bada.

    7. Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

    Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina egin beharko du sustatzaileak, non jasoko baitira ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanean eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen zehatza. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du."

    Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika jaso beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

  1. Prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak ohiz kanpoko egoeretan.

    1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

    Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

    2. Jarduera bertan behera uztea.

    Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (26.5 epigrafea "Zementu, kare eta igeltsuaren fabrikazioa), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Cementos Lemona SAk jarduera bertan behera uztearen berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

    Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Cementos Lemona SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

    3. Jarduera aldi baterako etetea.

    Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Cementos Lemona SAk, jarduera aldi baterako eteteko eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

    Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

    4. Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

    Sustatzaileak ingurumen-baimen integratua eskatzeko aurkeztutako proiektu teknikoan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, honako atal hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

  1. Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioak antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

    Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

  1. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan, atmosferara eta uretara egindako isurtzeak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

  2. Era berean, ustiapen-eskuliburu bat eduki behar da, eta han jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.

  3. Olioak, erregaiak, gehigarriak, etab., eta fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsatzeko arriskuak sor ditzakeenez, isurketa, isuri edo ihesek eragindako lur zatien gainazal guztiak iragazgaiztu behar dira.

  4. Prozesurako behar diren erregaiak, produktuak eta gehigarriak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu beharko da biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak betetzen dituztela. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

  5. Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

  6. Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen isuriak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

  7. Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bideratuko da (dekantazio-putzuak).

  8. Putzu horietan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Hala badagokio, biltegiratu egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan.

  9. Arazteko instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birbidaliko da, hori tratatzeko.

  10. Uren Legearen 97. artikuluak dioenez, oro har jabari publikoko urak kutsatzeko edo ur horien inguruak degradatzeko gaitasuna izan dezaketen hondakin solidoak, zaborrak edo substantziak biltzea debekatuta dago, horien izaera eta uzten diren lekua edozein dela ere.

  1. Horregatik, titularrak beharrezkoa den arretaz jokatuko du produktuak, erregaiak, erreaktiboak eta abar biltzen dituzten tangetatik (edo horiek maneiatzeagatik) ustekabeko isuriak gerta ez daitezen, eta ur-ibilgu publikoetara irits ez daitezen.

  2. Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

  1. Arazketarako instalazioak behar bezala erabiltzeko eta ustekabeko isurketak ez gertatzeko hartu diren segurtasun-neurriak indarrean mantentzeko, behar diren baliabideak izan beharko ditu titularrak.

  2. Araztegietan ezin da hondakin-urik isuri «by-pass» bidez.

  3. Gorabeherarik gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

    Ingurunean edo jardueraren kontrolean ondorio kaltegarriak eragin ditzakeen gorabehera edo arazoren bat gertatuz gero, sustatzaileak gorabehera edo arazo horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora idatzita), indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera. Komunikazioan alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

    Gorabehera mota.

    Jatorria eta arrazoiak.

    Eragindako ondorioak.

    Zuzentzeko edo egoerari eusteko hartutako neurriak.

    Jarduketak egiteko epeak.

    Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketaren bat egonez gero, SOS DEIAKi eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora idatzita), eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

    Gorabehera mota.

    Gertakaria non, zergatik, eta zer egun eta ordutan gertatu den.

    Gorabeheraren iraupena.

    Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

    Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

    Eragindako kalteen zenbatespena.

    Hartutako neurri zuzentzaileak.

    Ezbeharra konpontzeko prebentziozko neurriak.

    Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

    Halaber, sustatzaileak klinker-labeari dagokionez aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak jakinarazi beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari, gutxienez 15 egun lehenago. Inguruabarrak direla-eta jakinarazpena epe horrekin ematerik ez dagoenean (aurreikusi gabeko mantentze-lanak egiteko geldialdiak, etab...), ahal bezain laster jakinarazi beharko da.

  4. Egiaztatu beharko da instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

  1. Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

  2. Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Cementos Lemona SAk aurreko urtean atmosferara eta uretara egindako isurketei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

    Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

    Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa Erregistrora, alegia.

    Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) ezarritakoa betetzen dela.

  3. Ebazpen honetako E.2.1.c.2 atalean adierazitakoari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dagoen kudeatzaile baimendu berri batetik datorren HAE hondakina fabrikan onartu aurretik, Cementos Lemona SAk hondakin hori onartzeko eskaera bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, kudeatzaile horri organo eskudun batek emandako baimenarekin batera.

    Ebazpen honen E.2 atalean adierazitakoari jarraituz, fabrikan edozein hondakin berri onartu aurretik, Cementos Lemona SAk hondakin hori onartzeko eskaera bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, hark onets dezan.

  4. Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia osorik bete beharko da:

    http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

    eta organo honen onespena jaso.

    815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

    Nolanahi ere, aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

    Era berean, proiektatutako aldaketa Euskadiko Ingurumena Babesteko Legearen (otsailaren 27ko 3/1998) IB eranskinean, edo Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legean (abenduaren 9ko 21/2013) jasotako kasuen artean badago, baimena eman aurretik, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko zaio aldaketa horri.

    Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzorua jasota badago irailaren 30eko 165/2008 Dekretuak (lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzkoa) argitaratutako inbentarioaren barruan, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

  5. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatu arauaren 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

  1. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

  1. Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni da isurien muga-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

  2. Isuriak nabarmen murritz daitezke gehiegizko kosturik izan gabe, teknika erabilgarri onenetan egindako aldaketa handien ondorioz.

  3. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa bada.

  4. Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak daudela uste badu, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurpenei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.

  5. Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

  6. Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

  7. Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

  8. Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak akastunak direla egiaztatzen bada.

  9. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

    Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

  1. Cementos Lemona SAk ebazpen honen xede den zementua eta klinkerra fabrikatzeko instalazioan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

  1. Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

    Cementos Lemona SAren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

    Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.

    Bigarrena. Cementos Lemona SAri eskatzea erantzun bat eman diezaiela honako gai hauei:

    Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da hiru hileko epean, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

    Lurzorua babesteari dagokionez, lurzoruen dokumentu bategin bat aurkeztu beharko da sei hileko epean, ikerketa-lanak eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzeko lanak egin ditzakeen erakunde egiaztatu batek egina. Dokumentu horretan, honako zirkularrean eskatzen den informazio guztia jasoko da: «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» izeneko zirkularrean, zeina bigarren apartatuan aipatzen baita: D.2.5. Lurzorua babesteko baldintzak. Dokumentuari «058» kodea esleituko zaio.

    Hirugarrena. Ebazpen honen edukiaren berri ematea Cementos Lemona SAri, Lemoako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

    Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 7a.

    Ingurumeneko sailburuordea,

    MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.