Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 13koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzak ematen baititu balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako «Elkarlan» sariak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 9
  • Hurrenkera-zk.: 145
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/12/13
  • Argitaratze-data: 2018/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko irailaren 14ko Aginduak ezarritakoari jarraituz (2017ko irailaren 27ko EHAA) balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateko deialdia onesten du agindu horrek, eta behin Hautaketa Batzordeak egindako proposamena aztertuta, zazpigarren oinarriko 9. atalaren aplikatuz, hau

Lehenengoa. «Elkarlan» sariak ematea, hau da, prestazio hauek,

a) 6.000 euro gordin.

  1. Saritutako proiektuen berri ematea hedabideetan, jendaurrean aintzatetsi eta proiektuak sustatzeko. Hona hemen proiektuak:

    (Ikus .PDF)

    Bigarrena. Onartutako proiektu bakoitzerako Hautaketa batzordeak egindako balioespenak eranskinean argitaratzea.

    Hirugarrena. Eskatzaile hauek sarirako aurkeztutako hautagaitza ukatzea, laugarren oinarrian ezarritakoari jarraituz:

    01 Espedientea

    Eskatzaileak: Jorge Pineda Gutiérrez eta Markel Elizalde Jerico.

    Proiektua: Book Box - Librería urbana para la ciudadanía.

    Kausa: Pertsona fisikoak dira eta proiektua ez da Open Data-ren eremukoa.

    04 Espedientea

    Eskatzaileak: ULMA Manutención S. Coop.

    Proiektua: Guardianes del Comportamiento.

    Kausa: ez da irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoa.

    Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dezakete sail berbereko sailburuaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

    Seigarrena. Entitate sarituek idatziz eta espresuki adierazi beharko dute saria onartzen dutela, saritze-ebazpena argitaratu eta 3 egun naturaleko epean. Horretarako, saria onartzeko inprimaki bat izango dute Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire kudeaketak» atalean.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.

    Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

    PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.