Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 11koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Armintzako portuko amarralekuak erabiltzeko emakidak 7. zerrendako laketontziei emateko prozedura deialdi publikoaren bidez hastea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 1
  • Hurrenkera-zk.: 4
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/12/11
  • Argitaratze-data: 2018/01/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Kirol Portuak SAk profesionalak ez diren laketontzietarako amarratzeko instalazioak ditu Armintzako portuan, eta amarralekuak erabiltzeko titulu gaitzailea eman beharra dago aurrez haiek okupatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetako halako tituluak emateko prozedura ezarrita dago 2017ko urriaren 19ko Aginduan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuarenean, zeinaren bitartez laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen baitira. Izan ere, haren 5. artikuluak esaten du Administrazioak amarraleku-eskabideak aurkezteko epea irekiko duela Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren ebazpen bidez egindako deialdiaren iragarkia eginez, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita.

Hori horrela, apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) 7.h), 23.b) eta 23.c) artikuluek, bai eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren (haren bitartez, laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dira) 5. artikuluak emandako ahalmenak betez, Zuzendaritza honek honako hau

Lehena. Armintzako portuko amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedura hastea, deialdi publikoaren bidez, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 11.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.

Lehena. Deialdiaren xedea.

Armintzako portuan 7. zerrendako ontzietarako amarralekuak erabiltzeko emakidak ematea da deialdiaren xedea.

Bigarrena. Eskainitako amarralekuak.

  1. Eskainitako amarralekuen kopurua ehun eta hogeita hiru (123) da.

  2. Amarraleku kopurua kategoria bakoitzean honako hau izango da:

    1. Finger luzera 4 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 4,60 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 4.

    2. Finger luzera 4 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 5 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 6.

    3. Finger luzera 4 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 5,40 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 10.

    4. Finger luzera 6 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 6,50 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 15.

    5. Finger luzera 8 metrokoa eta finger arteko zabalera gutxi gorabehera 6 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 2.

    6. Luzera maximoa 6 metro artekoa eta zabalera gutxi gorabehera 2,15 metrokoa duten ontzientzako urte guztirako buia amarralekuak: 35.

    7. Luzera maximoa 6 metro baino luzeagoa eta 8 metro edo gutxiagokoa eta zabalera gutxi gorabehera 2,60 metrokoa duten ontzientzako urte guztirako buia amarralekuak: 25.

    8. Luzera maximoa 6 metro artekoa eta zabalera gutxi gorabehera 2,15 metrokoa duten ontzientzako aldi baterako buia amarralekuak: 16.

    9. Luzera maximoa 6 metro baino luzeagoa eta 8 metro edo gutxiagokoa eta zabalera gutxi gorabehera 2,60 metrokoa duten ontzientzako aldi baterako buia amarralekuak: 10.

  3. Amarralekuak kokatuta daude ebazpen honen II. eranskin gisa gehitutako planoan adierazitako tokian.

    Hirugarrena. Eskaerak.

  1. Ebazpen honen III. eranskin gisa gehitutako eredu normalizatuan aurkeztuko dute eskaera. Eredu hori doan emango dute Euskadiko Kirol Portuak SAren hemendik aurrera, EKPren Plentziako instalazioetan (Arraun Kalea, 2, 48620 Plentzia).

  2. Halaber, www.euskadi.eus webgunean ere eskura daiteke, atal honetan sartuta: Eusko Jaurlaritza Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila Garraioak Portuak kirol-portuetan amarralekuak: «amarratzeko eskaera».

    Laugarrena. Dokumentazioa.

    Eskaerekin batera Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko aginduaren 9. artikuluak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko da.

    Bosgarrena. Eskaerak aurkezteko lekua.

    Eskaerak zuzenean aurkeztu ahal izango dituzte EKPren Plentziako instalazioetan (Arraun kalea 2, 48620 Plentzia) astelehenetik ostiralera bitartean, 09:30etik 17:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe.

    Seigarrena. Eskaerak aurkezteko epea.

    Eskaera-orriak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 8an hasiko da eta 2018ko urtarrilaren 26an amaituko da (astelehenetik larunbatera).

    Zazpigarrena. Prozedura.

    Amarralekuak esleitzeko prozedura lehia askea izango da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 14. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak kontuan harturik (haren bitartez, laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dira).

    Zortzigarrena. Amarralekua erabiltzeko emakida.

    Amarralekua erabiltzeko emakidak hamabost urtez iraungo du, ematen den egunetik aurrera zenbatuta.

    Amarralekuak erabiltzeko emakiden araubide juridikoa aipatutako Aginduaren III. kapituluan ezarritakoa izango da.

    Bederatzigarrena. Publikotasuna.

  1. Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluarekin bat etorriz, EKPren Plentziako instalazioen iragarki-taulan (Arraun kalea 2, 48620 Plentzia) jakinaraziko da eskabideak eta aurkeztutako dokumentazioa zuzendu beharra, bai eta, hala badagokio, deialdi hau garatzeko hainbat alderdirekin lotutako informazioa ere.

  2. Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)