Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 30ekoa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, 2016. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 340
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/12/30
  • Argitaratze-data: 2017/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2016ko ekainaren 8ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Etxeei 2016ko ekitaldiko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, diru-laguntza hauek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Ebaluazio Batzordeak, zeina aipatutako ebazpenean izendatu baitzen, eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta esleipen-proposamen bat egin du. Hori ikusita, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeen eskaerak onartzea, epean eta behar bezala aurkeztu dituztelako.

Bigarrena. II. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden jarduerak edo ekintzak burutu ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).

Hirugarrena. III. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura- eta ekipamendu-gastuak).

Laugarrena. Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, badaezpada baten batek IV. eta VII. kapituluko diru-laguntzei uko egiten badie, IV. eranskinean ordezkoen zerrendak jaso dira, eta esleitzeko gehieneko zenbatekoa ere ezarri da.

Bosgarrena. V. eranskinean zehazten diren eskaerak ezestea, eranskinean adierazten diren arrazoiengatik.

Seigarrena. Honako ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 30a.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

ASIER VALLEJO ITSASO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.