Arautegia

Inprimatu

603/2018 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Araba ESIko Integrazio Asistentzialeko zuzendari lanpostutik kentzen baita Adolfo Delgado Fontaneda jauna, berak hala eskatuta.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3589
  • Xedapen-zk.: 603
  • Xedapen-data: 2018/06/06
  • Argitaratze-data: 2018/07/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 6ko 330/2016 Ebazpenaren bidez (apirilaren 19ko EHAA, 73. zenbakia), Araba Erakunde Sanitario Integratuko Integrazio Asistentzialeko zuzendari izendatu zen Adolfo Delgado Fontaneda jauna.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

Lehenengoa. Adolfo Delgado Fontaneda jauna Araba Erakunde Sanitario Integratuko Integrazio Asistentzialeko zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2018ko ekainaren 13tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena. Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Araba Erakunde Sanitario Integratuari.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.