Arautegia

Inprimatu

1110/2018 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Emergentzietako zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 5514
  • Xedapen-zk.: 1110
  • Xedapen-data: 2018/10/30
  • Argitaratze-data: 2018/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako zuzendari gerentearen lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, zuzendaritza nagusi honek, postu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako

OINARRIAK

Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez deialdia egiten da Emergentzietako zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak, eta baldintzak betetzen dituen beste edozein. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

  1. Unibertsitate-titulua eduki beharko dute.

  2. Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.

    Bigarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak.

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitae aurkeztu beharko dute:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 30a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.