Arautegia

Inprimatu

1106/2018 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Emergentzietako zuzendari gerente lanpostutik kentzen baita Jose María Unanue Munduate jauna, berak hala eskatuta.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 5511
  • Xedapen-zk.: 1106
  • Xedapen-data: 2018/10/29
  • Argitaratze-data: 2018/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 1282/2013 Ebazpenaren bidez (irailaren 25eko EHAA, 183. zenbakia), Jose María Unanue Munduate jauna Emergentzietako zuzendari gerente izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hau

Lehenengoa. Jose María Unanue Munduate jauna Emergentzietako zuzendari gerente lanpostutik kentzea berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2018ko ekainaren 29tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena. Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Emergentziak erakundeari.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.