Foru Ogasunak - PFEZaren kontsulta

Gako-hitzak

Ogasuna: (IRPF) Persona Fisikoen Errentaren gaineko zerga

Xehetasunak

Foru Ogasunek eskaintzen dituzten zerbitzuak, irizpide fiskaletan oinarrituta pertsona fisiko baten ahalmen ekonomikoa islatzen dutenak, honako hauek dira:

  1. Errenta-mailako zerbitzua (PFEZ): PFEZri lotutako errentei buruzko informazioa jasotzen du (salbuetsiak eta salbuetsi gabeak). Zergadunak aurkeztutako azken aitorpenetik edo, aurkeztu ez bada, hirugarren pertsonek IFZ bati dagozkion errenta-egozpenetatik aterako da.
  2. Ondare mailako zerbitzua: bere titulartasuneko ondasun eta eskubide ekonomikoei buruzko datuak eskaintzen ditu. Hurrengo bi zerbitzuekin osatzen da.
  3. Kontu-zerbitzua: pertsona bat titular den finantza-erakundeetako kontuak islatzen ditu, bai eta kontu horietako saldoen zenbatekoa ere.
  4. Ondasun higiezinen zerbitzua: pertsona baten titulartasuneko ondasun higiezin, hiritar eta landatarrei buruzko informazio xehatua jasotzen du, bai EAEn, bai lurralde erkidean.

Aurreko ekitaldiko errenta-datuak ez dira irailera arte kontsolidatzen; horregatik, 2021eko ekitaldiko informaziorik ez da ematen 2022ko irailera arte.


Errenta-mailari dagokionez, honako informazio hau ematen da:

1 ZERGADUNAK PFEZren AITORPENA AURKEZTU BADU

• LEG: Lan-etekin garbiak

o LEG = Lan-etekin gordinak – Gastu kengarriak

• KHGEG: Kapital higigarriaren etekin garbiak

o KHGEG = Kapital higigarriaren etekin gordinak – Gastu kengarriak

• KHZEG: kapital higiezinaren etekin garbiak

o KHZEG = Kapital higiezinaren etekin gordinak – Gastu kengarriak

• EJEG: Ekonomia-jardueren etekin garbiak

o EJEG = Ekonomia-jardueren etekin gordinak – Gastu kengarriak

• OI: Ondare-irabaziak
• ES: Errenta salbuetsiak
• ZOO: Zerga-oinarri orokorra
• AZO: Aurrezkiaren zerga-oinarria

Lortutako guztizko errenta, PFEZri lotua eta salbuetsi gabea

Honako hauek batzearen emaitza izango da:
LEG + KHGEZ + KHZEG + EJEG + OI

Lortutako errentari buruzko informazioa lortzeko beste modu bat, honako hauek batuta:
ZOO + AZO

Lortutako errenta, PFEZri lotua eta salbuetsia, ES atalean adierazitako zenbatekoa izango da (ez da kontuan hartzen aurreko a) eta b) atalen kalkuluan).

Informazio gehigarria:

• Lanaren, kapital higigarriaren, kapital higiezinaren eta ekonomia-jardueren etekinen atxikipenak
• Kuota likidoa
• Aitorpen mota: banakakoa eta baterakoa
• Desgaitasuna edo mendekotasuna: BAI/EZ
• Kenkaria duten seme-alaben kopurua
• Ohiko etxebizitzaren kenkaria: BAI/EZ
• Familia-unitateko kideen identifikazio-datuak
• Alta EJZn: BAI/EZ

2. ZERGADUNAK PFEZren AITORPENA AURKEZTU EZ BADU

• LE: Lan-etekin gordinak
• KHGE: Kapital higigarriaren etekin gordinak
• KHZE: kapital higiezinaren etekin gordinak
• OI: Ondare-irabaziak
• ES: Errenta salbuetsiak

Lortutako guztizko errenta, PFEZri lotua eta salbuetsi gabea, honako hauek batzearen emaitza izango da:

LE + KHGE + KHZE + OI

Lortutako errenta, PFEZri lotua eta salbuetsia, ES atalean adierazitako zenbatekoa izango da (ez da kontuan hartzen aurreko kalkuluan).

Informazio gehigarria:

• Lanaren, kapital higigarriaren eta kapital higiezinaren etekinen atxikipenak
• Alta EJZn: BAI/EZ

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Expediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

TipoDocumentacion: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota: (NAN/AIZ/IFK). Nahitaezkoa.

Documentacion: titularraren dokumentuaren zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Nombre: kontsultatzen den titularraren izena. Nahitaezkoa.

Apellido1: kontsultatzen den titularraren lehen abizena. Nahitaezkoa.

Apellido2: kontsultatzen den titularraren bigarren abizena. Aukerakoa atzerritarren kasuan edo bigarren abizenik ez duten pertsonen kasuan

 

Datu espezifikoak

 

Territorio: bere foru-ogasunak kontsultatu beharreko titularraren PFEZren informazioa duen probintziaren kodea (lurraldea): Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48). Nahitaezkoa.

Ejercicio: PFEZren datuak zein ekitalditarako kontsultatu nahi diren (UUUU). Nahitaezkoa.

 

  *Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • DatosConsulta:
    • Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunaren probintziari (lurraldea) dagokion kodea. Balio posibleak hauek dira: AFA - Araba (01), GFA - Gipuzkoa (20) edo BFA - Bizkaia (48).
    • ejercicio: kontsulta zein ekitalditarako egin den (UUUU).
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena.

Ikus deskribapena 1. taulan.

Taulan (1. taula) deskribatzen dira PFEZren datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoerak

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

1

Bidalitako titularraren datu guztiak bat datoz.

Kontsultatutako titularra dokumentazioaren eta izen-abizenen bidez aurkitu ahal izan denean emango da.

2

Bidalitako titularraren NAN besterik ez dator bat.

Kontsultatutako titularra dokumentazioaren bidez aurkitu ahal izan denean baina haren izen-abizenak bat ez datozenean emango da.

3

NAN/AIZ hori ez dago ogasunaren datu-basean.

Titularra aurkitu ez denean emango da. Dokumentazio hori ez dago ogasunaren datu-basean.

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.