EAEko trantsizio eta kostako uretan dauden presio eta erasanen analisia

Xehetasunak

Giza jarduerak uraren egoeran dituen ondorioak aztertzea funtsezkoa da Uraren Europako Zuzentaraua egoki aplikatzeko. Horretarako, hiru lan egin behar dira: presioen inbentarioa egin, inpaktuak aztertu eta, ur masek ingurumen-helburuak ez betetzeko zer nolako arriskua duten aztertu; arrisku hori presioen eta inpaktuen azterketaren arabera baloratzen da.

EAEko trantsizio eta itsasertzeko uren presio eta inpaktuen analisia.  Plangintza hidrologikoaren hirugarren zikloa (2021-2027) deritzon dokumentu honek Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko trantsizio eta itsasertzeko ur masetan giza jarduerak uraren egoeran dituen ondorioen analisia eguneratzen du. 

Proiektu hau 2016 eta 2018 urteen artean egin da eta Uraren Euskal Agentzia eta Azti Fundazioaren artean 2008 sinatutako elkarlanerako hitzarmenaren zazpigarren luzapenaren barruan dago.