EAEko ibai kategoriako ur masen karakterizazio morfologikoaren eguneraketa.

Xehetasunak

Lan hau EAEren esparruanindarrean dauden Plan Hidrologikoen berrikuspen prozesuaren barruan sartzen da. Zehazki, orain aurrera daramagun plangintzaren hirugarren zikloari dagokion berrikuspen prozesuaren lehenengo fasean, hots, Hasierako Dokumentuak, barne hartzen dutenak Uraren Esparru Zuzentarauaren 5. artikuluak eskatzen duen txostenaren eguneratzea. Horiek honako hauetan zehazten dira: programa, egutegia, kontsulta formulak eta Demarkazioaren Azterlan Orokorra. Horiek horrela, lan horretan lortzen den informazioa hasierako agiri horiek prestatzeko lagungarri izango da, Euskadiko ibai kategoriako ur masen karakterizazioari dagokionez.

Helburuak: 

1) Lan honen helburu nagusia da, hain zuzen ere, eguneratzea EAEko  ibai kategoriako ur masek jasaten dituzten presio eta inpaktu morfologikoak. Laburbilduz honako hauen karakterizazioa eguneratzen da: erribera landaredia, ibaien jarraipena eta beste presio morfologiko batzuk. 

2) EAEn dauden demarkazio hidrografikoak kontuan izanda, lan honetatik sortutako agiriak hidrologia plangintzaren hirugarren zikloaren Hasierako Dokumentuen zati diren pasarte hauetarako erabilgarriak izango dira: 

• Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Hasierako Dokumentuen zirriborroa, Euskal Autonomia Erkidego barneko arroen eremurako

• Erkidegoak Euskadi barruan dauden Erkidegoarteko demarkazio hidrografikoen Hasierako Dokumentuetan parte hartzeko txostenak

3) Beste alde batetik, Uraren Esparru Zuzentarauak eta Habitaten Zuzentarauak duten lotura aintzat hartuta, sortutako informazioak erantzun egingo ditu erribera-habitaten mantentze-egoera ebaluaketari buruz ezarritako betebeharrak.

Agiriak

Kantauriak ekialdeko eta mendebaldeko demarkazioak

Ebroko demarkazioa