Gizarte-ekonomiaren arloko prestakuntzarako laguntzak 2018

[FR_2018]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen diren eta bereziki gizarte-ekonomiarekin zerikusia duten prestakuntza-jarduerak egiteko Eusko Jaurlaritzak, Lan eta Justizia Sailaren bitartez, 2018ko ekitaldian emango dituen laguntzak arautzea eta laguntzetarako deialdia egitea.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak diru-laguntzatzat hartuko dira, eta gastuak honako jarduera hauek finantzatzeko izango dira:

1.- Prestakuntza-jarduerak:

a) Gizarte-ekonomiaren arloko prestakuntzara bideratutako ekintzak –prestakuntza espezifikoa eta desberdindua–, unibertsitate-eremuan, unibertsitate aurreko eremuan edo sozietateen eremuan kooperatibismoari edo lan-sozietateei buruzko hasierako ezagutza lortzeko edo perfekzionatzeko edo, oro har, ezagutza horretan gaitzeko.

b) Gizarte-ekonomiako enpresa bat diseinatzeko eta abian jartzeko ekintzak, unibertsitate-prestakuntzaren parte gisa, eta haren tutoretzaren pean.

2.- Gizarte-ekonomiaren hedapen-jarduerak. Honako hauek izango dira jarduera horiek:

a) Kooperatibei eta lan-sozietateei buruzko aldizkako argitalpenak editatzea.

b) Aldian behingo jardunaldiak egitea.

c) Ekitaldi bereziak egitea gizarte-ekonomiako enpresa eta erakundeen ikusgaitasuna bultzatzeko, hala nola oroipen edota omenaldi egunak, sari berezien banaketak eta antzeko ekitaldiak.

d) Zabalkunde-jarduerak hainbat formatu eta euskarri grafikotan: irratia, prentsa, telebista, internet eta multimedia. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak emango du horien gaineko oniritzia, beti ere praktikara eramanda jarduerok izan dezaketen benetako eraginaren kuantifikazioa eta zenbatespena oinarri hartuta.

e) Gizarte-ekonomiako gaiak ardatz izango dituzten unitate didaktikoak sortzea, ikastetxeetan zabalkundea egin dadin. Horrez gain, material didaktikoa sortuko da, gizarte-ekonomiaren arloa EAEko eskola-curriculumean txerta dadin.

f) Euskal gizarte-ekonomiari buruzko narrazio bat eraikitzea, zeinak kontuan hartuko baititu arlo horren baitako familia edo ildoen identitate bereizia eta errealitatea. Halaber, eraldatze- resnak sortzea izango du xede; tresnok pertsonaren garrantzia, enpresa-antolamenduaren demokrazia eta gizarteari egiten zaizkion ekarpenak nabarmenduko dituzte, beti ere enpresetan ezartzeari begira.

g) Gizarte-ekonomiaren euskal ereduari buruzko ikuspegi estrategiko globala sortzea, zeinak kontuan hartuko dituen printzipio europarren garapena eta Euskadiko gizarte-ekonomiaren errealitatea.

Agindu honen indarrez laguntza jaso dezaketen prestakuntza- eta zabalkunde-jarduerek aurten hasi behar dute, eta 2019ko ekainaren 30a baino lehen amaiturik egon behar dute.

Aurrekontuko zuzkidura

582.800 euros

Prestazio ekonomikoa

2.- Zenbateko hauek egokituko zaizkie baldintzak betetzen dituzten eskariei:

a) 2.1.a) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak: jardueraren kostu garbiaren % 85; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.

b) 2.1.b) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak: jardueraren kostu garbiaren % 85; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 5.000 euro jaso ahal izango ditu.

c) 2.2.a) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak: jardueraren kostu garbiaren % 85; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.

d) 2.2.b) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak: jardueraren kostu garbiaren % 85; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 20.000 euro jaso ahal izango ditu.

e) 2.2.c) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak: jardueraren kostu garbiaren % 85; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.

f) 2.2.d) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak: jardueraren kostu garbiaren % 85; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 10.000 euro jaso ahal izango ditu.

g) 2.2.e) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak: jardueraren kostu garbiaren % 85; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 20.000 euro jaso ahal izango ditu.

h) 2.2.f) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak: jardueraren kostu garbiaren % 85; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.

i) 2.2.g) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak: jardueraren kostu garbiaren % 100; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 50.000 euro jaso ahal izango ditu.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak zatika ordainduko dira, modu honetan:

a) Estreinako, diru-laguntzaren guztizkoaren % 60, diru-laguntza emango dela jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita hamabost egun igarotakoan, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatia, % 40, diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnean.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Onura publiko elkarte izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0055215

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Agindu honetako laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko bide elektronikoa erabili ahal izango da.

Eskaria egin ondoko izapideak honako helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk