Ukrainako gerraren ondorioz eta Errusiari ezarritako zehapen ekonomikoen ondorioz galera ekonomikoak izan dituzten ekonomia sozialeko enpresei zuzendutako ez ohiko dirulaguntzak

[EXTUKR_2022]

Deskribapena


Xedea

Honako hauek izango dira diruz laguntzeko moduko egitateak:

a) Fakturak: ezin zaizkienak kobratu Ukrainako bezero edo enpresei edota Errusiari ezarritako zehapenen ondorioak jasaten dituzten herrialdeetako bezeroei, baldin eta haien kredituak ez badaude segurtatuta.

b) Langile-kostu zuzenak: Ukrainan lan egiten duten enpresenak edo Errusiari ezarritako zehapenek eragiten dieten herrialdeetan edo haien filialetan lan egiten duten enpresenak, baldin eta aseguru-entitateek eta/edo aseguru-mutuek ez badute segurtatzen edo babesten kostu zuzen horien kontingentzia.

c) Enpresako aktiboko material- edo produktu-eskaera irmoa: ez badago aukerarik Ukrainara edo Errusiari ezarritako zehapenek eragindako herrialdeetara esportatzeko eta berriro erabiltzeko.

d) Ibilgetu-galerak: kontabilitate-balio garbiaren arabera, eta galera horiek ez badaude segurtatuta.

e) Lehengaien kostua garestitzea: baldin eta zuzenean lotuta badago gerrarekin eta gerra osteko zehapenekin.

Aurrekontuko zuzkidura

5.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

1.- Agindu honetan aurreikusitako laguntzak dirulaguntzatzat joko dira, eta galera ekonomikoak murrizteko erabiliko dira.

2.- 2. artikuluan jasota dauden eta diruz lagundu daitezkeen egitateekin zuzenean lotutako galeren % 50ekoa izango da laguntzaren zenbatekoa; betiere, galerak justifikatzen badira eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartzen baditu. Onuradun bakoitzari eman dakiokeen zenbatekoa, gehienez ere, laurehun mila (400.000) eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

Laguntza onartu eta gero, ordainketa bakarra egingo zaie entitate onuradunei, baldin eta, jakinarazpena egin eta hamar egunen buruan, espresuki uko egin ez badiote dirulaguntzari.

1.2) artikuluan jasota dauden eta diruz lagundu daitezkeen egitateak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkezteko, kontuan izan beharko da dirulaguntza eman izanaren ebazpena baino lehen aurkeztu beharko dela, eta, edonola ere, 2022/11/31 baino lehen.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1218101 

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Agindu honetako laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko, bide elektronikoa erabili ahal izango da.

Eskaria egin ondoko izapideak, bide elektronikoaren bitartez, honako helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk