Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei laguntza ekonomikoak bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioari buruzko egoeraren Diagnostikoa eta Ekintza Plana egiteko. 2022

Deskribapena


Xedea

Agindu honek laguntza-lerro bat arautzen du, kontziliazioari buruzko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egin nahi duten erakundeentzat (enpresak, elkarteak eta abar), langileen bizitza pertsonala, familia eta lana hobeto uztartzen laguntzeko, eta, horretarako, aholkularitza-enpresa baten zerbitzuak kontratatu behar dituztenentzat.

Dirulaguntzaren xedea da kontziliazio erantzukidean urratsak ematen laguntzea erakundeei. Horretarako, aholkularitza-enpresa baten zerbitzuak kontratatzeko kostuaren % 70 finantzatzen da (gehienez 10.000 €), bi produktu egiteko: diagnostiko bat eta kontziliaziorako ekintza-plan bat.

Hautaketa: Norgehiagoka

Deialdi hau norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatziko da.

Eskabideen arteko lehen lehentasuna ezartzen da zehaztutako esleipen-irizpideen arabera eta horrela, aipatutako irizpideekin gehiengo balorazioa lortu dutenei bakarrik ematen zaie dirulaguntza.

Hainbat erakundek puntu kopuru bera lortu badute, berdinketa hurrengo atalean zehazten den d) irizpidean puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da.

Guztira 100 puntu lor daitezke. 50 puntu baino gehiago lortzen duten proposamen teknikoak baietsiko dira, eta puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuko dira. Ondoren, lortutako puntuazioari dirulaguntza-jarduketen kostuaren % 70 esleituko zaio, gehienez 10.000 euro, deialdirako erabilgarri dagoen kreditua bukatu arte.

Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proposamen teknikoak ezetsi egingo dira.

•Diagnostikoak bete beharreko baldintzak:

Diagnostikoak, gutxienez, bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioari buruzko bost analisi-esparru hauek izan beharko ditu:

  1. Erakundearen barne-politikan kontziliazioak duen garrantzia.
  2. Erakundea aitortzen eta eskaintzen dituen kontziliazio-neurriak: langileek zein mailatan ezagutzen eta erabiltzen dituzten, neurriak langileen beharretara zein puntutaraino egokitzen diren, aukeren analisia lanpostuaren arabera.
  3. Langileen bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioa hobetzeko beste laguntza-baliabiderik dagoen/eskaintzen den.
  4. Langileei dauden kontziliazio-neurriak eta horiek eskatzeko moduak jakinarazteko prozedurak izatea. Zein mailatan ezagutzen eta erabiltzen diren.
  5. Erakundearen kontziliazio-neurriak ebaluatzeko, horien jarraipena egiteko eta hobetzeko adierazleak edo prozedurak egotea.


• Planak bete beharreko baldintzak

Proposatuko den ekintza-planak baldintza hauek bete beharko ditu:

  • EAEko establezimenduetan bakarrik aplikatzeko formulatzea.
  • Erakundearen eta langileen egoerara eta beharretara egokitzea
  • Hainbat urterako izatea (gutxienez 3 urterako).
  • Helburuak eta horiek lortzeko neurri zehatzak proposatu beharko ditu programatutako datekin
  • Emaitzak neurtu ahal izateko jarraipenerako adierazleak ezarri, arduradun eragileak eta aukeratutako pertsonak identifikatu
  • Neurri bakoitzari egokituko zaion aurrekontua balioetsi
  • Jarraipenerako eta ebaluaziorako sistema bat gehitu

 

Aurrekontuko zuzkidura

392.857,15 euros

Prestazio ekonomikoa

392.857,15 euro, 275.000 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkionak, eta 117.857,15 euro 2023rako konpromiso-kredituari dagozkionak.

Ordainketa-modua:

Laguntzaren ordainketa zatika egingo da. Lehenengo zatia, esleitutako dirulaguntzaren % 70, dirulaguntza ematen den momentuan ordainduko da, eta gainerako % 30a jarduketa guztiak egin ondoren, eta sortutako gastu guztiak 2023ko maiatzaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Erakunde edo enpresak

Nortasun juridiko propioa duten erakundeei (enpresak, elkarteak, fundazioak) eta enpresari gisa jarduten duten autonomoei, 10 eta 250 pertsona bitarteko langileekin, baldin eta EAEn kokatutako establezimenduak badituzteko ntziliaziorako diagnostiko bat eta ekintza-plan bat eskaini nahi dutenentzat. 

Eskakizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1209001

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Gizarte Politiketako sailburuordeari, jakinarazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin. Dirulaguntzen esleipenak eta ukapenak Familia eta Haurren zuzendariaren ebazpen bakarraren bidez gauzatuko dira. Ebazpen bakar hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuta jakinaraziko da, eta jakinarazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Erakunde onuradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte egindako lana justifikatzeko, 2023ko maiatzak 31 baino lehen:

  1. Egindako diagnostiko osoa, dirulaguntza esleitzeko aurkeztutako proposamen teknikoarekin bat datorrena.
  2. Erakundearen kontziliaziorako ekintza-plana, dirulaguntza esleitzeko aurkeztutako proposamen teknikoarekin bat datorrena.
  3. Jasotako funtsei emandako erabilera justifikatzeko memoria. gastuak.
  4. Emandako laguntza teknikoa frogatzen duen banakatutako faktura, baita eskainitako aholkularitza-zerbitzuen ordainketaren egiaztagiria ere.

*Era berean, gastuak faktura elektronikoen bidez ere frogatu ahalko dira zerga-eremuan onartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk