Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2019)

[sustatzeko_ekintzak]

Deskribapena


Xedea

Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera eta proiektu ez profesionalak 2019. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo burutzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.

Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

30.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Kultur programa, jarduera edo emankizun baterako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:

  • 1.200 km arteko tokietan burutzen diren ekintzetarako: bi mila (2.000) euro.
  • 1.201 eta 5.000 km arteko tokietan burutzen diren ekintzetarako: hiru mila eta bostehun (3.500) euro.
  • 5.000 km-tik haragoko tokietan burutzen diren ekintzetarako: bost mila (5.000) euro.

Eskaerak aztertzeko eta baloratzeko irizpide-ardatz nagusiak honakoa hauek izango dira:

Eskatzailearen kultur ibilbidea% 20ra arte
Eskatzailearen kultur ibilbidea: kurrikuluma, sariak, kritikak...20 puntu
Jardueraren ezaugarriak % 50era arte
Jardueraren ezaugarriak15 puntu
Espazioaren ezaugarriak10 puntu
Espazioaren nazioarteko oihartzuna15 puntu
Proiektuaren autofinantziazio maila10 puntu
Etxepareren helburuekin duen lerratze maila %30era arte
Euskal kulturaren nazioarteko zabalkundeari egiten dion ekarpena  20 puntu
Euskararen presentzia proiektuan10 puntu

Balorazioan lor daitezkeen puntuen % 50 lortzen ez duten proiektuak ez dute diru-laguntzarik jasoko.

EEIk diruz laguntzen dituen gastuak:

  • Joan-etorria eta  ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko ostatua.
  • Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko.
  • Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko

Laguntzen zenbatekoak:

  • Ostatuetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko:
    • Espainian, hirurogeita hamabost (75) euro.
    • Espainiatik kanpora, ehun eta hogei (120) euro.
  • Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko gehi autopista eta parkinga.
  • Furgoneta erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko. Kilometro kopurua kalkulatzeko, dirulaguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren errolda edo sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.
  • Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopistako gastuak eta parking-a.
  • Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

Ordainketa-modua:

Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira dirulaguntzak, proportzionalki lortutako puntuazioaren arabera, harik eta horretarako diru-baliabideak amaitu arte, betiere, gutxieneko 50eko puntuazioa lortuta.

Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 75 diru-laguntza onartzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean. 
  • % 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin  eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Errolda edo Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izngo dira.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunera izatea.

  • Pertsona juridikoak legez eratuta egon behar dira

  • Entitate eskatzailearen arabera baztertzeak

  • Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso dierela adierazi beharko da, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
  • Egungo zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan eskatutako eta, hala badagokio, jasotako beste <> laguntza batzuk jakinaraztea.
  • Eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
  • Dirulaguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera 2019. urtean burutzea.
  • Esleipen-ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera, katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta aritaratzen diren gainerako material grafiko zein soinudunetan, Etxepare Institutuaren logoaren bitartez babesa jaso dutela adieraztea.
  • Onuradunak, diruz lagundutako proiektuarekin lotutako materiala eta irudiak erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.
  • Aplikagarria izango da, dirulaguntzei buruzko azaroak 11ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta haren garapen araudian, izaera orokorrarekin aurreikusitakoa.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Etxepare Euskal Institutua
Andre zigarrogileen Plaza1
Tabakalera eraikina 3. Solairua
20012 Donostia

Alex Aginagalde
a-aginagaldelopez@etxepare.eus
943012306

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1045003

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskatzaile bakoitzak proiektu bat aurkez ditzake deialdi honetan.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

1. Aukera:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

 

  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Laguntza Onartzea


Ebazpena Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz  uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin dela ulertuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Laguntza onartzeko inprimakia

Jasotako diru-languntzak justifikazioa


Ebazpen honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek 2019ko Abenduaren 31ra arteko epean aurkeztu beharko dituzte jarraian zerrendatzen diren agiriak. Salbuespenez, abenduan egindako jardueren kasuan, 2020ko urtarrilaren 31ra arte luzatu ahal izango da epea.

Pertsona jurikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan. Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko pertsona juridikoek, justifikazioak, aurrez aurre ere aurkeztu ahalko dituzte.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia

Beste tramite batzuk