Aniztasunari babesa emateko berariazko programak gauzatzeko ohiz besteko diru-laguntzak.

[HIZKUNTZAN MURGILTZEKO PROGRAMAK]

Deskribapena


Xedea

Aparteko dirulaguntzen deialdia egitea eta horretarako oinarriak ezartzea iritsi berri diren ikasleak hizkuntzan murgiltzeko programak garatzeko. Programa horien bidez, komunikatzeko nahikoa gaitasun eman nahi zaie iritsi berri diren ikasleei; hasiera batean ikastetxean harremanak izan ahal ditzaten, eta, ondoren, inklusioa eta eskolako arrakasta lortzeko behar adina gaitasun izan dezaten hizkuntzan komunikatzeko 2019-2020 ikasturtean.

Aurrekontuko zuzkidura

150.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

  • Lehen  Hezkuntza: ehun mila euro (100.000).
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: berrogeita hamar mila euro (50.000).

Ordainketa-modua:

Zatika ordainduko zaizkie dirulaguntzak ikastetxe onuradunei, hiru ordainketatan:

  1. Lehenengoa, 2019ko ekitaldiari dagokiona, ikastetxe onuradun bakoitzari dagokion dirulaguntzaren % 60, deialdia ebatzi ostean, emandako dirulaguntza onartzeko epea amaituta gero, baldin eta tartean berariaz uko egiten ez bazaio.
  2. Bigarrena, 2020ko ekitaldiari dagokiona, ikastetxe onuradun bakoitzari dagokion dirulaguntzaren % 20, 2020ko urtarrilean, memoria aurkeztu eta gero.
  3. Justifikazioari dagokion dokumentazioa epean jaso ondoren, dirulaguntzaren likidazioa egingo da. Ateratzen den guztizko emaitzari –inoiz ez da izango ebazpenean onartutakoa edota egindako guztizko gastua baino handiagoa– kendu egingo zaio lehen bi ordainketen zenbatekoa, eta, behar izanez gero, aldea ordaindu edo erreklamatuko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • 2018-2019 ikasturtean, ikasle atzerritarrak % 20 edo gehiago izatea, deialdian jasotako maila batean edo gehiagotan. Dagokion mailako ikasle guztiak kontuan harturik kalkulatuko da ehuneko hori.
  • 2018-2019 ikasturtean, ikasle bekadunak % 50 edo gehiago izatea, deialdian jasotako maila batean edo gehiagotan. Dagokion mailako ikasle guztiak kontuan harturik kalkulatuko da ehuneko hori.

Betekizunak

  • Ordainduta izatea diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak. Onartu den diru-laguntza guztiz ordaindu arte eutsi beharko zaio eskakizun horri.
  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko 2013ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean.
  • Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dien zehapen administratiborik edo penalik dutenak, bai eta diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik dutenak ere, batez ere sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak badira, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenari jarraikiz.
  • Onuradunei dirulaguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, amaiturik egon behar da itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetze-fasean badago.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1048503

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik aurrera. Ebazpen hau argitara emango da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Memoria


2020ko urtarrilaren 25a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


2020ko irailaren 14a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk