Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2019ko laguntzen deialdia. Proiektu estrategikoak (4 mota).

[LPE-2019]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko erakundeei laguntzak ematea, jardueraren xede den lurraldearen garapen sozioekonomikoa eta modernizazioa bultzatze aldera enplegua sortzeko proiektuak martxan jar ditzaten, horien bidez Euskadiko eskualde guztietan modu orekatuan enplegu-aukerak sortzeko, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.

Era berean, tokiko erakundeek sustatutako proiektu estrategikoen esparruan enpresei diru-laguntzak ematea ere aurreikusten da, aurrez aipatutako helburu berarekin.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten espediente guztiei, aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:

  • Lehendabizi, % 45 ordainduko da, aurreikusitako kontratuak formalizatu ostean.eta aldez aurretik 8.2.a) artikuluan ezarritako agiriak aurkeztuta (2019ko azaroaren 30a izango da horretarako azken eguna).

  • Bigarren ordainketa gainerako %45 edo justifikazioaren ondoriozko kopurua izango da, behin proiektua amaitu eta gastuak justifikatuta, 9. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Tokiko enpresak

Eskakizunak:

  • Toki-eremutik sustatutako berariazko proiektu hedatzaile berriak ezartzea edo garatzea.
  • Interes estrategikoko enpresa proiektu hedatzaile berriak ezartzea edo garatzea
  • Lanpostu berri sortzea
  • Herri-administrazio batek edo gehiagok enpresa horretan % 50etik gorako partaidetza ez izatea, ez zuzenean ez zeharka.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Erakunde eskatzaileak diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Ez izatea zehapen penal edo administratiborik, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten direnik, eta ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean, barne hartuta sexuagatiko bereizkeriagatik gertaturikoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoari jarraikiz.

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluan aurreikusitako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-062 413

Arabako Lurralde Bulegoa: 945-062 407

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944-986 065 / 944-986 067

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943-596 217

 

Kodea

1009205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerari eranskiko zaio:

  1. Eusko Jaurlaritzan dagokion sailaren aldeko nahitaezko txostena, eta horren mendeko erakunderen batena, ekimenaren interes estrategikoari buruzkoa.
  2. Udal sustatzailearen ziurtagiria edo dokumentua, aipatutako proiektuetako partaidetza egiaztatzeko.
  3. Eskaera sinatzen duen pertsonaren NAN/AIZaren fotokopia, edo haren nortasun-datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena; eta pertsona juridiko eskatzailearen ordez beste batek sinatzen badu eskaera, sinatzen duen pertsona horren legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.
  4. Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
  5. Enpresa eratu dela ziurtatzen duten eskritura eguneratuen fotokopia edo, hala badagokio, erakundea eratu dela justifikatzen duen beste edozein dokumentu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena

Beste tramite batzuk