Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2019ko ekitaldiko laguntza deialdia. Sustapena, kontratazioa eta beste ekintzak (Mota 1, 2 eta 3).

[LPE-2019 (Enplegurako tokiko laguntzak)]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko erakundeei laguntzak ematea, jardueraren xede den lurraldearen garapen sozioekonomikoa eta modernizazioa bultzatze aldera enplegua sortzeko proiektuak martxan jar ditzaten, horien bidez Euskadiko eskualde guztietan modu orekatuan enplegu-aukerak sortzeko, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.

Aurrekontuko zuzkidura

21.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

 21.000.000,00€ ondorengo banakapenarekin:

a) 15.500.000 € 1. eta 2. motetako ekintzetarako.

b) 5.500.000,00 € 3. motako ekintzetarako, langabeziak bereziki ukitutako eskualde eta udalerrietara zuzendutako jarduketetarako.

Lurralde-eremu bakoitzean gehienez banatu daitekeen aurrekontua deialdi honetako II Eranskinean ezarri da.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • Lehenengo ordainketa %55ekoa izango da, ebazpena igorri ondoren.

  • Bigarren ordainketa gainerako %45 edo justifikazioaren ondoriozko kopurua izango da, behin proiektua amaitu eta gastuak justifikatuta, 9. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Mankomunitateak

Kuadrillak

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri-multzoak

Betekizunak

  • a)1. eta 2. motetako jarduerak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateak, kuadrillak, udalerri multzoak edo udalerriak, azken hauek beren izenean, hiru Lurralde Historikoetako hiriburuen kasuan, baldin eta onuradun izan badira edo 24.000 biztanletik gorako udalerrietarako badira, betiere udal-erroldaren 2016ko urtarrilaren 1eko Berrikuspenaren arabera eta haien mendeko tokiko garapen-agentziak, nortasun juridikoa dutenak. Ezingo dira onuradun izan udalerri berean proiektuak garatzen dituzten bi entitate. b) 3. motako ekintzen kasuan, aurreko paragrafoan adierazitako erakundeez gain, proiektua bakarra aurkeztu duten udalerriak ere izan daitezke onuradun.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

  • Erakunde eskatzaileak diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Ez izatea zehapen penal edo administratiborik, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten direnik, eta ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean, barne hartuta sexuagatiko bereizkeriagatik gertaturikoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoari jarraikiz..

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluan aurreikusitako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600/ 630 305452 (Informazio orokorra)

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)

Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-062.413

Arabako Lurralde Bulegoa: 945-062 407

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944-986 065 / 944-986.067

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943-596.217

 

Kodea

100920

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


IV. Eranskinari eranskiko zaio

  1. Eskualde mailako eta tokiko garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko proiektuen memoria tekniko deskribatzailea. Memoriak deialdiaren betekizunak betetzen direla egiaztatzeko aski informazio eskaini beharko du,.

  2. Memoria ekonomikoa, proiektua gauzatzearekin lotutako gastuei eta horren bideragarritasunari buruzko datuak jasoko dituena

  3. Kontratazioen aurreikuspena, sexuen arabera banakatutako datuak jasota, eta, kasuan kasu, memoria labur bat, aurkeztutako proiektuan sartutako genero-ikuspegiari buruzkoa

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  • Diru-laguntzak lortzeko eskaerak webgunean dauden eredu ofizialare bidez egingo dira (2016 Eskaera)

    a) Garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko proiektuaren memoria tekniko deskribatzailea. Memoriak deialdiaren betekizunak betetzen direla egiaztatzeko aski informazio eskaini beharko du.

    b) Memoria ekonomikoa, proiektua gauzatzearekin lotutako gastuei eta horren bideragarritasunari buruzko datuak jasoko dituena

    c) Kontratazioen aurreikuspena, sexuen arabera banakatutako datuak jasota, eta, kasuan kasu, memoria labur bat, aurkeztutako proiektuan sartutako genero-ikuspegiari buruzkoa

    2019 Eskaera (pdf , 2.76 MB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena

Beste tramite batzuk