2019. urtean goi-mailako kirol lehiaketak eta maila goreneko estatuko emakumeen ligatan parte hartzeko dirulaguntzak

[kirol_partaidetza]

Deskribapena


Xedea


 2019an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen kategoria absolutuko liga estataletan parte hartzeko dirulaguntzak.

Nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialtzat joko dira nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko profesionalen liga baten egutegi ofizialean sartzen diren lehiaketak. Emakumezkoen liga estatalak izango dira federazioaren edo liga profesionalaren egutegi ofizialeko maila gorenekoak, kategoria absolutukoak.

Goi-mailako kirola sustatzeko xedea izan behar dute lehiaketa horiek. Ez da dirulaguntzarik emango funtsean partaidetzako kirola sustatzera bideratuta dauden jardueretarako (jolaserako, aisiarako eta osasunerako kirola), ez eta selekzioek parte hartzen duten kirol- lehiaketetarako ere.

 Edonola ere, ezin izango dute modalitate honetako dirulaguntzarik jaso, eta, beraz, deialdi honetatik kanpo geratutako dira, bi sexuen arteko tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuek.

Aurrekontuko zuzkidura

440.000

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetako dirulaguntzetarako, gehienez ere, 440.000,00 euro daude, dirulaguntza-lerroka honela banatuta:


a.- Hirurehun eta berrogei mila (340.000,00) euro, kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, eta kategoria absolutuan parte hartzeko diru-laguntzak emateko, eta horietatik 238.000,00 euro 2019. urteko konpromiso-kredituei eta 102.000 euro 2020. urteko konpromiso-kredituei dagozkie.


b.- Ehun mila (100.000,00) euro makumezkoen liga estataletan parte hartzeko diru-laguntzak emateko, horietatik 70.000,00 euro 2019. urteko konpromiso-kredituei eta 30.000,00 euro 2020. urteko konpromiso-kredituei dagozkie.


Aurkeztutako eskabideak dagokion prozeduraren bidez izapidetuko dira, eta horien ebazpenak hartu behar ditu interesdunek mahaigaineratutako alderdi guztien gaineko erabakiak.


Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez dituztelako modalitateetako batean ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, kreditu-soberakin hori beste modalitatetarako zenbatekoa handitzeko erabiliko da, betiere delako modalitate hori artean erabaki gabe badago.

Emakumezkoen kategoria absolutuko liga estataletan parte hartzeko kasuan diru kopurua berdinbanatuko da, eskatutako dokumentazioa aurkeztu, 1. eta 3. artikuluen baldintzak bete eta gero.

Laguntzen zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionalaren irizpidea erabiliko da. Alegia, eskabideek agindu honen 11. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz balorazio-fasean lortu duten puntuazioaren arabera banatuko da proportzionalki testu bereko 2. artikuluan adierazitako diru-kopuru osoa, betiere, ezarritako gehieneko diru-kopurua errespetatuta, edo, txikiagoa bada, eskatutako kopurua.

Jarduera bakoitzeko dirulaguntza laurogeita hamar mila (90.000) eurokoa izango da gehienez. Era berean, kirolari bakoitzeko dirulaguntza hamar mila (10.000) eurokoa izango da gehienez.

Futboleko Liga Profesionalean, Asobalen, ACBn parte hartzen duten erakunde onuradunek agindu honen aurrekontu-zuzkiduraren % 5 jaso ahal izango dute gehienez, jasotako kopuru guztiak batuta.

Ordainketa-modua:

Bi alditan ordainduko da diru-laguntza. Lehenengo ordainketa 2019an egingo da, diru-laguntza onartu ostean, 15.b) artikuluan ezarritako epea berariazko uko-egiterik gabe igaro ostean. Onartutako zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamarri dagokion zenbatekoa emango da lehenengo ordainketa horretan. Bigarren ordainketan, gainerako zenbatekoari dagokiona, 2020an egingo da, diru-laguntza 16. artikuluan xedatutako moduan justifikatu ondoren.

Erakunde onuradunek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntza-itzultzearen ordainketak.

Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuraduna Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon behar da.

Izena emateko edo datuak eguneratzeko Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Ekonomia Saileko Hirugarren Erregistro Telematikoaren web orri hau erabili https://www.euskadi.eus/y22-tresnak/eu/contenidos/informacion/regtelter_infor/eu_rtt/index.shtml

Nori dago zuzenduta


Kirol elkarteak

Helburutzat kirola duten nortasun juridikoko erakundeek

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0130007

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea



Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da:

1. Jardueraren memoria (II. eranskina).

- Baloratu beharreko lehiaketak edo liga. Goi-mailakoen artean 4 aukeratu.

- Proba hori programa olinpikoan sartuta dagoen ala ez.

- Nazioarteko Federazio baten egutegi ofizialean dagoen ala ez.

-Baloratu beharreko lehiaketan edo lehiaketetan kirolariek lortutako postua. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo goragoko beste lehiaketa batzuetan (halakorik izanez gero) lortutako emaitzak egiaztatu beharko dira.

- Parte-hartzearen jarraitutasuna. Zenbat urtetan parte hartu duten nazioartean azken 10 urteetan. Emakumezkoen liga estatalen kasuan, azken 10 urteetan liga estatalean izandako parte-hartzearen baliokidea.

- Lehiaketan goi-maila duten euskal kirolariak, Eusko Jaurlaritzaren edo Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan errekonozituak.

- Lekualdatutako kirolari eta teknikarien kopurua: jardunaldi-kopurua eta horiek non egin diren, bai eta lehiaketa-tokira bitarteko distantzia ere.

- Lehiaketa- edo proba-kopuru osoa. (4, gehienez)

- Interesgarritzat jotzen den beste edozein datu.

2. Diru-laguntzaren xede izango den proba edo liga barne hartzen duen nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko profesionalen ligaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatzen duen erakundearekin eta dagokion nazioarteko federazioarekin, Europako federazioarekin edo profesionalen ligarekin harremanetan jartzeko helbide bat ere.

3. Kasuan kasuko federazioaren ziurtagiria, lehiaketan lortutako kirol-emaitza egiaztatzen duena. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo goragoko beste lehiaketa batzuetan (halakorik izanez gero) lortutako emaitzak egiaztatu beharko dira.

4. Kasuan kasuko nazioarteko federazioaren ziurtagiria, azken 10 urteetan nazioartean zenbat aldiz hartu duten parte egiaztatzen duena. Emakumezkoen liga estatalen kasuan, azken 10 urteetan liga estatalean izandako parte-hartzearen baliokidea.

5. Kasuan kasuko federazio espainiarraren ziurtagiria, modalitate horretako EAEko kirol-federazioa federazio horretan sartuta dagoela egiaztatzen duena, salbu eta modalitate horretako federazio espainiarra existitzen ez bada.

6. Diru-laguntzaren xede den jardueraren sarreren eta gastuen aurrekontu orekatua (III. eranskina).

7. Dagoeneko eginda dauden jardueretarako, egindako gastuak egiaztatzeko, agindu honen 16. artikuluan ezartzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira.

8. Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza ekitaldian parte hartzearekin lotutako ekitaldi publikoetara gonbidatzeko konpromisoa, diru-laguntza ekitaldia egin ostean ematen ez bada behintzat; azken egoera horretan, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortuko dituzten dokumentu guztietan adierazi beharko dute hori.

9. Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak diru-laguntza emateko beharrezko irizten duen adina dokumentazio osagarri eskatu ahal izango du.

10. Emandako dokumentazio guztiak hizkuntza inklusibo eta ez-sexista izan beharko du. Gainera, emandako datu guztiek sexuaren arabera bereizita egon beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzei dagokienez, balioespen-batzordeak helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman eta jakinaraziko du ebazpena, sei hilabeteko epearen barru, deialdia egiteko aginduak indarra hartzen duen egunetik hara. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira 2020ko martxoaren 31 baino lehen, agindu honen 5. artikuluan ezarritako jarraibideei jarraituz eta dirulaguntzen justifikazioak aurkezteko, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 69.etik 75. artikulu arte kontuan hartuta.

Justifikatzeko agiriak:

a) Diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko memoria zehatza; zer jarduera egin eta zer emaitza lortu diren adierazi behar da.

b) Jatorrizko fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako jatorrizko agirien bidez egiaztatuko dira gastuak. Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte, betiere.

Faktura eta dokumentu guztiak, eskaneatu eta gero, espedientera igo behar dira.

Aurkezten diren fakturak dirulaguntzan emandako kopurua justifikatu behar dute.

c) Diru-laguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzen arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa izan dutela berariaz adierazten duten dokumentu guztien aleak (dokumentu grafikoak, fotografikoak edo ikus-entzunezkoak).

d) Jarduera-gastuen zenbatekoaren adinako diru-kopurua egiaztatuko da gastu-zerrendan. (V. eranskina).


e) Ekitaldian parte hartzeak eragindako kostu-kontuen aurrekontu gauzatua; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazi behar dira bertan. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen (IV. eranskina)

 

 

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuraduna Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon behar da.

Izena emateko edo datuak eguneratzeko Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Ekonomia Saileko Hirugarren Erregistro Telematikoaren web orri hau erabili https://www.euskadi.eus/y22-tresnak/eu/contenidos/informacion/regtelter_infor/eu_rtt/index.shtml

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk