Hiri merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa - Hirigune 2019

[HIRIGUNE 2019]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da hiri-merkataritzaren lankidetza eta dinamizazioko estrategiak garatzen laguntzea, beren jarduera gauzatzen duten hiri-inguruneetako merkataritza-lehiakortasuna eta marka-posizionamendua hobetzera bideratutako estrategiak, alegia. 

Zonako lankidetzako urteko proiektuen ezar­pena eta garapena bultzatzea, merkataritza-dentsitate txikiko eremuetan, betiere beren izaera dela-eta pro­posamen estrategikoak biltzen badituzte biziberritu beharreko zonen merkataritza-hornidura hobetzeko. 

Laguntza eskatzeko gida (PDF, 1 MB)

Aurrekontuko zuzkidura

3.560.043

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-mota

a)     Udalentzat: 

  • Ikerlanak
    • Aginduaren eranskinetan jasotzen diren udalerrietako Merkataritza Biziberritzeko Planak gauzatzeko edo eguneratzeko azterlanak; eguneratzekotan betiere 5 urte baino gehiago badituzte.
    • Txikizkako udal-merkatuak erabat aldatzera, berregituratzera eta modernizatzera bideratutako azterlanak.
    • Plangintza-estrategikoetarako ikerketak.
  • Hirigintza-jarduerak:
    • Hiri ingurunean kokatutako kale-merkataritza eta noizbehinkakoa garatzeko eremu espezifi­koak egokitzea.
    • Merkataritza-seinalizazioa. Denden eta erosketa-turismoaren seinalizazioa.
    • Merkataritza-ardatzen hiri-paisaia eta paisaia es­tetikoa hobetzeko helburua duten eta jarduerarik ga­beko lokalei lotuta dauden paramentu bertikalak edo antzekoak, iragankorrak.
    • Zama-lanetarako edota logistika-banaketarako eremuak ezartzea.
    • Merkataritza ardatz eta kaleak oinezkoen lehentasunerako egokitzea.
    • Merkataritza-kaleetako espalioak zabaltzea.
    • Koesistentziako kaleak sortzea merkataritza-kaleetan.

Merkataritza-kaletzat joko dira, f), g) eta h) puntuetan, kaleetako lonjen %70 gutxienez merkataritzarako badira eta horietatik %70 martxan badira. Baldintza hori udal-ziurtagiri baten bidez egiaztatuko da.

b)   Elkarteentzat: 

      Udalerriko merkataritza-garapeneko planteamenduekin bat datozen proiektuak, hain zuzen ere honako helburu hauek dituztenak: 

  • Udalerri horretan merkataritza dinamizatu eta sustatzera bideratutako ekintzak antolatzea eta gauzatzea, betiere merkataritza-fluxuak lortzea xede duten zonako estrategiak sortzeko asmoz.
  • Merkataritza-zerbitzuaren osagarri izango diren zerbitzuak antolatzea eta sustatzea, zona horretan merkataritza-fluxuak lortzeko lagungarri izan daitezkeenak, alegia.
  • Sektorerako interes komunekoak izango diren lankidetza-zerbitzuak garatzea eta kontratatzea.

 

Aurrekontu-dotazioa

LAGUNTZA MOTA:

a) Udalentzat:

Dirulaguntza izan daiteke jardueren exekuzio materialaren kostuaren %80koa.

Ikerketak VI eranskineko 1. puntuan jasotako jardueren kasuan , honako gehienezko dirulaguntzak zehazten dira, ikerketa motaren arabera:

  • 6.1.a) artikuluko ikerketak (MIPB eta eguneraketak):      25.000,00 euro
  • 6.1.b) artikuluko ikerketak (Udal merkatuak):                15.000,00 euro
  • 6.1.c) artikuluko ikerketak (Plangintza estrategikoak):    25.000,00 euro

Udal diru-laguntzatarako, deialdi eta udalerri bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza honela kalkulatuko da: udalerriaren biztanle kopuruaren araberako dirulaguntza, bider udalerri horren merkataritza-dentsitatearen koefizientea: 

  • 499 biztanle arte dituzten udalerriak:                              5.000,00 euro
  • 500-900 biztanle dituzten udalerriak:                            10.000,00 euro
  • 1.000-1.999 biztanle dituzten udalerriak:                      15.000,00 euro
  • 2.000-4.999 biztanle dituzten udalerriak:                      20.000,00 euro
  • 5.000-9.999 biztanle dituzten udalerriak:                      25.000,00 euro
  • 10.000-14.999 biztanle dituzten udalerriak:                  30.000,00 euro
  • 15.000-29.999 biztanle dituzten udalerriak:                  35.000,00 euro
  • 30.000-59.999 biztanle dituzten udalerriak:                  40.000,00 euro
  • 60.000-99.999 biztanle dituzten udalerriak:                  60.000,00 euro
  • 100.000-249.999 biztanle dituzten udalerriak:              75.000,00 euro
  • 250.000 biztanletik gorako udalerriak:                         95.000,00 euro

b)   Elkarteentzat:

Emandako dirulaguntzen zenbatekoa proiektuan diruz lagun daitekeen gastuaren %80 izango da, blogak eta web orriak sortzeko, ezartzeko eta garatzeko proiektuen kasuan izan ezik. Azken kasu horretan, proiektuen kostuaren %20 izango da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Elkarteentzako diru-laguntzetarako, deialdi eta udalerri bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza honela kalkulatuko da: udalerriko denda kopuruaren araberako diru-laguntza, bider udalerri horren merkataritza-dentsitatearen koefizientea: 

  • 45 denda baino gutxiago dituzten udalerriak:              12.000,00 euro
  • 46-85 denda dituzten udalerriak:                               23.000,00 euro
  • 86-180 denda dituzten udalerriak:                             27.000,00 euro
  • 181-360 denda dituzten udalerriak:                           35.000,00 euro
  • 361-900 denda dituzten udalerriak:                           55.000,00 euro
  • 901-1.900 denda dituzten udalerriak:                        70.000,00 euro
  • 1.901-3.400 denda dituzten udalerriak:                     95.000,00 euro
  • 3.400 dendatik gora dituzten udalerriak:                  125.000,00 euro

 

 

 

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Udalak

Merkatarien Elkarteak eta Elkarte Mistoek

Betekizunak

  • Erantsi beharreko agiriak: UDALAK | Udalentzat

  • Erantsi beharreko agiri espezifikoak: Elkarteak | Elkarteentzat

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

Beste kontsulta motak:

  • Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
  • Beharreko dokumentazioa
  • Teletramitazio prozedura
  • Laguntza-programaren edukiak 

ZUZENEAN

TFNO.: 012 Y 945018000

Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

Tlf.: 945 01 70 54 

Bizkaiko Turismo eta  Merkataritza Lurralde Bulegoa

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tlf. 944 03 14 26 

Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tlf. 943 02 25 65

 

 

 

 

 

LURRALDE BULEGOAK

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa

Tfno.: 945 01 70 54

E-Mail: mj-cubo@euskadi.eus

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa

Tfno.: 94 403 14 26

E-Mail: i-lopezperez@euskadi.eus

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa

Tfno.: 943 02 25 65

E-Mail: T-Urkiol@euskadi.eus

 

Merkataritza-dinamizaziorako Bulegoak

Zuzenean Zerbitzuaren bulegoak

012 - 945-01-80-00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1015606

Eskabidea


Eskabideak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 13an hasiko da, eta 2019ko abuztuaren 26n amaituko da.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk